Yoga gaur, loreak igandean // Hoy yoga y el domingo flores con Bagera

[EU]
Aste honetan bi ekimen ditugu antolaturik Uliako Mintegiak parkean. Ikusi-ikusi. 😄😄👌

Apirilak 19, asteazkena » YOGA
Gaurko planen bat duzu? ​Guk berriz​,​ bai. Zuretzat antolatua. ​

  • 11:00etan yoga-saioa; aita-ama, haur, familiak… denontzat! Eta ondoren…
  • 12:00etan txokolatezko arraultzen bila

Apirilak 23, igandea » BAGERA kideekin auzolanean
Bagera Elkarteko lagunak 10:00etan etorriko dira Uliako Mintegiak parkera San Joan bezperan prestatzen dituzten lore sortak osatzeko behar dituzten landareak landatzera. Aurrekoan ez ziren bertaratu, eguraldi txarraren ondorioz. Baina igande honetan arto landarea, bitxiloreak eta usaindun loreak Arlautz eta Arkaiztarte lur-alorretan lantzera datoz. Beraz, ondo pasatzeko eta aldi berean euskaraz mintzatzeko aukera paregabea izango delakoan gaude!
Informazio zabalagoa «Bagerako kideekin auzolanean» artikuluan duzu


[ES]
Dos citas en el parque de Viveros de Ulia para esta semana. 💚💚💚😍 ​

19 de abril, miércoles » YOGA
​​¿Tienes plan para hoy?​ ​Te proponemos lo siguiente, toma nota.

  • 11:00 h. Yoga para todxs; padres-madres, niñxs, familias…
  • 12:00 h. Búsqueda de huevos de chocolate

23 de abril, domingo » En auzolan con Bagera
​Los amig@s de Bagera Elkartea vienen al parque Viveros de Ulia para comenzar a plantar flores y plantas que prepararán para la víspera de San Juan. La cita es este domingo a las 10:00 horas de la mañana. El pasado mes no pudieron participar de la actividad por el mal tiempo, por lo que se trata de una nueva convocatoria para ir preparando la tierra de los bancales Arlautz y Arkaiztarte, y comenzar a plantar maíz, margaritas y plantas aromáticas. ¿Os parece? Y… ¿Qué tal si aprovechamos ésta gran ocasión para practicar y/o mejorar con ell@s el euskera? 😉

Uliako interpretazio-zentroan loreak ezagutzeko erakusketa // Exosición con fotos de flores de Ulía

Izar-belarra Uliako Interpretazio-zentroko erakusketan.

[EU]
Uliako loreak ezagutzeko erakusketa zabaldu du Kristinaenea Fundazioak Uliako Interpretazio Zentroan.

Erakusketa ekainaren 25 arte egongo da ikusgai, eta jarduera paralelo gisa, lore arrunt eta ohikoenak bereizten eta desberdintzen ikasteko Uliatik zehar bisita gidatua antolatu da.
Irteera maiatzaren 27an izango da, larunbata, goizeko 11:00etan

Argazki ederrak dira eta azalpenak erakargarri. Lore bakoitzarekin bitxikeriaren bat irakurri ahal izango duzu. Besteak beste lore mota hauek aurkitu ditzakezu parkean: Bioleta, Basa bitxilorea, Garikota, Izar belar arrunta, Hirusta, Txara beltza, Ezpata-plantaina, Lilipa, Basadute (Beronika), Mukibelarra, Atxaparra, Zaingorria, Euphorbia, Eszila, Orkidea, Txikori belarra, Anbulu zuria.[1]


[ES]
¿Necesitas una excusa para subir a Ulía? Acaban de abrir en el  Centro de Interpretación de Ulía una exposición con fotografías para conocer las flores de Ulía.

Como actividad paralela a esta exposición (que se podrá visitar hasta el 25 de junio), se ha programado una salida guiada por Ulía para aprender a diferenciar y distinguir las flores más habituales.  La salida tendrá lugar el sábado 27 de mayo, saliendo a las 11:00 desde el Centro de Interpretación de Ulía.

Ur-biltegiak ikusteko bisita apirilean // Las visitas a los depósitos en abril

[EU]
Urtarriletik 300 pertsonak eskatu dute Uliako Mintegietako Parkean ur-biltegiak ikusteko, baina udalak egiten dituen hobekuntzak oraindik ez dira bukatu. Martxoan ere ezin izan dugu bisitarik antolatu.

Apirilaren 30ean posible izango dela esan digute. Hori konfirmatzen bada, aste bat lehenago-edo listako lehenengoei esango dizuegu zuen eskaera konfirmatzeko. Besteei itxoiteko esango dizuegu 🙁

Bitartean jakin parkea zoragarri dagoela udaberriko jantziarekin.
Larunbat honetan, apirilak 1,  12etan zuhaitzak erakutsiko ditugu jolas baten bitartez. Ezetz 10 zuhaitz asmatu!  #baietz20ordu euskaraz Intxaurrondon ekimenaren barruan.

[ES]
Desde enero unas 300 personas os apuntasteis para visitar los depósitos de agua en el Parque de los Viveros de Ulía, pero todavía no han acabado las mejoras que está realizando el ayuntamiento.

Parece que para el 30 de abril será posible organizar la visita. Si nos lo confirman, una semana antes avisaremos a los primeros de la lista para que confirméis vuestra asistencia. A los demás os pediremos que sigáis esperando 🙁

Mientras tanto, que sepáis que el parque está cada día más hermoso con la primavera. Además, por si os interesa, este sábado 1 de abril a las 12 se mostrarán los árboles del parque por medio de un juego (en euskera).

Arkitektoak parkean eraikitzearen kontra // 6 arquitectos que piden no construir en viveros

[EU]
Hiriko azpiegituretan lan egindako hamahiru arkitektok, otsailean idatzi baten bidez,  Eneko Goia alkateari eskatu zioten Uliako mintegietako hirigintza proiektua bertan behera uzteko. “Uliako mintegietan gazteentzako 70 etxebizitza eraikitzea “zentzugabea” dela, eta Plan Orokorrak etxe horiek eraikitzeko beste toki bat erreserbatua duelako”. Besteak beste, hauek dira sinatzaileetako batzuk:

  • Xabier Unzurrunzaga (Eusko Jaurlaritzako etxebizitza saileko zuzendari ohia da, Amara geltokia diseinatu zuen, EHUk Ibaetak duen campuseko ordenazioan parte hartu zuen eta dekano izan zen Colegio Oficial de Arquitectos Vasco Navarro elkartean),
  • Juan José Arrizabalaga (UPV/EHUko Arkitektura Eskolako zuzendaria gaur egun)
  • Juan Ramón Lombera (UPV/EHUko Arkitektura Eskolako irakasle ohia, Toki Eder-reko ordenazioaren egilea, Antondegikoa (nahiz eta ez zen egin gero), baita Sagues-eko txosten urbanistikokoa ere (José Javier Pi-rekin batera).
  • Miguel Garai (Peña Ganchegui-rekin lan egin zuen, UPV/EHUko Arkitektura Eskolako irakasle ohia, EHUko Arkitektura Eskolako eta Enpresa Eskolako eraikinen arduraduna.Altzako egoera kaotikoa salatu zuen txostenaren arduraduna ere)
  • Iñaki Rezabal (Igarako ordenazioaren egilea)
  • Iñaki Albisu (Amara Zaharra auzoaren analisi urbanistikoaren eta berau birgaitzeko proposamenen egilea)
  • Patxi Gastaminza eta abar

Xehetasun gehiago:


[ES]
Trece arquitectos ligados al urbanismo de la ciudad presentaron en febrero un escrito dirigido al alcalde, Eneko Goia, en el que le piden que se consolide el parque público de los Viveros de Ulia y se rechace el plan para construir 70 apartamentos para jóvenes en parte de esta parcela. Entre los firmantes están los siguientes prestigiosos arquitectos:

  • Xabier Unzurrunzaga (ex director de vivienda del Gobierno Vasco diseñó la estación de Amara, participó en la ordenación del campus de la UPV en Ibaeta y fue decano del Colegio Oficial de Arquitectos Vasco Navarro),
  • Juan José Arrizabalaga (actual director de la Escuela de Arquitectura de la UPV/EHU)
  • Juan Ramón Lombera (ex profesor de la Escuela de Arquitectura de la UPV/EHU, autor de la ordenación de Toki Eder y Antondegi (que no se ejecutó), y del informe urbanítico sobre Sagüés junto con José Javier Pi).
  • Miguel Garai (trabajó con Peña Ganchegui, ex profesor de la UPV-EHU, autor de varias obras de referencia en Arquitectura y responsable del edificio de la Escuela de Arquitectur y Empresariales de la UPV/EHU y del informe de la caótica situación de Altza)
  • Iñaki Rezabal (autor de la ordenación de Igara)
  • Iñaki Albisu (autor del análisis urbanístico y propuestas de rehabilitación de Amara Zaharra)
  • Patxi Gastaminza y más…

    Arkitekto-mahaingurua parkeari buruz (2017-03-09 )“Es un parque porque está consolidado como tal, es un disparate querer construir en él” (2017-02-28)

Leer más:

Wiki-liburu bat mintegietako parkeaz // Un wiki-libro sobre el parque de viveros

[EU]
Uliako Mintegietako Parkea maite dugulako sortu genituen hainbat artikulu berri Euskal Wikipedian (ikus Lorebaratzak wkiproiektua).  Orain parkeko txori, zuhaitz eta landare horiek guztiak erraz kontsultatu daitezke Wikipedian etxetik, edo…  QR berezien bidez parkean bertan ere mugikorraren  bidez.
Gainera, egindako ahalegin handi horrek orain sari ederra jaso du: Wikipediako 81 artikulu guzti horiek modu erraz batean liburu bihurtu dugu eta denon eskuetara etorri da. Ikusi, ikusi liburua hemen: Uliako Mintegietako parkea: Ezkutuko altxorra hirian bertan

Wikipedia bidez sortutako liburua

Azalean Erregetxo txoria jarri dugu (asfalto gainean). SEO-BIrds-Donostiako elkartekoek horrela esaten baitigute: “Aipagarria da Erregetxo bekainzuria, guretzat parkeko enblematzat, parkeko ikurtzat hartu beharko zena; bera txikia, bitxia eta geldiezina baita, Uliako Mintegi/Lorategia den bezalakoxea.”

Ederra da liburua. 81 artikulu biltzen ditu 330 orrialdetan.
Baina hutsunerik nabaritzen baduzu… zuzendu edo osatu Wikipediako artikulu horiek. eta horrela, geroago, liburuaren bertsio berri hobe bat egin ahal izango dugu!  Aupa!


[ES]
Porque nos encanta el Parque de los Viveros desde 2015 hemos creado numerosos artículos en Wikipedia (ver Lorebaratzak wkiproiektua).  Ahora todos las aves, árboles y plantas del parque pueden ser consultados en wikipedia desde casa… y también desde el mismo parque utilizando el telefono y los QR que hemos colocado para entrar directamente a Wikipedia.
Pero, además ahora, como premio al trabajo realizado, con relativamente poco esfuerzo hemos creado un libro que recoge los 81 artículos seleccionados. y ese libro está a disposición pública. Echale un vistazo aquí: Uliako Mintegietako parkea: Ezkutuko altxorra hirian bertan

En la portada hemos colocado al reyezuelo listado (sobre asfalto), esya que la asociación SEO-BIrds-Donostia  elkartekoek horrela esaten baitigute: “El Reyezuelo Listado para nosotros es el emblema del parque, habría que tomarlo como símbolo. Es pequeño, muy especial e inquieto igual igual que el Parque/Jardín de Ulía.”

El libro es importante. Pero si encuentras algún fallo o  piendas que falta algo… corrígelo o complétalo en Wikipedia, y así más tarde podremos publicar una versión mejorada del libro. Aupa!

Azkenean farolak ditugu Lapatzandegiko bidezidorrean // Al final farolas en Lapatzandegi

[EU]
Honela idatzi genuen orain dela bi urte:

Eta opari hau ekarri digu martxoak Lapatzandegiko bidezidorrera:

Ezetz asmatu zein den martxoko argazkia eta zein otsailekoa 😉

Eskerrik asko!


[ES]
Así lo pedíamos hace dos años:


¡Ya tenemos iluminación!
Nunca es tarde si la dicha es buena, y además:

  • Lámparas led de bajo consumo
  • pedíamos dos farolas y han puesto ocho

¡Eskerrik asko!

Arkitekto-mahaingurua parkeari buruz // Debate entre arquitectos sobre el parque de Viveros (2017-03-09)

[EU]
Arkitektoen Elkargoak mahai-inguruak antolatu ditu martxoan, apirilean eta maiatzean. Eztabaida horiek Donostiako ondare kulturalaren ingurukoak izango dira, eta herritar guztiei irekiak izango dira.Besteak beste, paisaia, ekipamendua, hirigintza eta parte-hartzearen inguruan hitz egingo da. Lehenengo mahai-inguruak Uliako Mintegiak izango ditu hizpide.
Lekua: Zubieta liburu-denda (Errege Katolikoak kalea, 3 – Donostia)
Eguna eta ordua: martxoak 9, osteguna, 18:30etan.


[ES]
El Colegio Oficial de Arquitectos ha organizado un ciclo de debates públicos Donostia durante los meses de marzo, abril y mayo.  Comienzan este jueves con el parque de Viveros de Ulia, donde se debatirá sobre paisaje, equipamiento, urbanismo y participación.
Lugar: Librería Zubieta (Reyes Católicos, 3 – Donostia/San Sebastián)

Día y hora: 9 de marzo, a las 18:30 horas.

Igandean auzolana // El domingo auzolan

Igandeko AUZOLAN egunak sorpresa bat ekarriko du. Bagera Elkarteko lagunak etorriko dira Uliako Mintegietako parkera San Joan bezperako lore sortak osatzeko lore eta landareak landatzeko. Beraz, kide berriak izango ditugu parkean. Ongi etorriak!

Beraz, martxoaren 12an ere AUZOLAN. Goizeko 10:30etatik aurrera hasiko gara, ohitura den bezala, ezta? Parkea txukun-txukun dago, azken aste hauetan Gabriel, Arantza, Arantza, Celia, Julia, Yolanda, Lourdes, Koldo eta Iñigo jo ta ke ibili baitira lanean, besteak beste inausketa lanak egiten eta baliabide naturalak erabiliz, itxitura berri bat eraikitzen. Mila esker, lagunok!

Beraz, parkea garbitzen lan gutxi izango dugunez, ortuari begiradatxo bat eta ingurua lorez apaintzen ibiliko gara. Hortaz gain Bagerako kideei Arlautz eta Arkaiztarte lur-alorretan lurra prestatzen lagunduko diegu. Ondo pasatzeko eta euskaraz mintzatzeko! Eta amaitzeko… bi gauzatxo:


[ES]
Tenemos una sorpresa para el AUZOLAN de este domingo, 12 de marzo. L@s amig@s de Bagera Elkartea vienen al parque Viveros de Ulia para comenzar a plantar flores y plantas para la víspera de San Juan. ¡Bienvenid@s! 👏👏👏😉

Empezaremos, como es costumbre, a las 10:30 de la mañana. El parque está precioso con la ayuda de las innumerables tareas que éstas últimas semanas están realizando Gabriel, Arantza, Arantza, Celia, Julia, Yolanda, Lourdes, Koldo e Iñigo. Lo pudimos comprobar en la jornada #SOSparkea del 26 febrero. También se han dedicado a podar árboles y han comenzado con un nuevo cercado de bambú para quitar la cinta antiestética “no pasar” de la campa de la zona de arriba

Dado que tendremos poco que hacer en la limpieza del parque, daremos un repaso al huerto comunitario o, directamente, pasaremos a decorar el entorno con flores. Además les echaremos un cable a l@s de Bagera en la preparación de la tierra de los bancales Arlautz y Arkaiztarte. Y aprovecharemos para practicar euskera!  Y para terminar:

Arquitectos donostiarras piden que no se construya en los Viveros (Noticias de Gipuzkoa, 2017-03-01)

Articulo publicado en Noticias de Gipuzkoa el 1 de marzo de 2017

Una docena de profesionales ligados al urbanismo de la ciudad apoyan que se mantenga el parque

Donostia – Un total de trece arquitectos ligados al urbanismo de la ciudad han presentado un escrito dirigido al alcalde, Eneko Goia, en el que le piden que se consolide el parque público de los Viveros de Ulia y se rechace el plan para construir 70 apartamentos para jóvenes en parte de esta parcela. Entre los firmantes están Xabier Unzurrunzaga (diseñó la estación de Amara, participó en la ordenación del campus de la UPV en Ondarreta y fue decano del Colegio Oficial de Arquitectos Vasco Navarro), Miguel Garai (trabajó con Peña Ganchegui, profesor de la UPV-EHU, autor de varias obras de referencia en la arquitectura y responsable del edificio de la Escuela de Arquitectura) o Juan Ramón Lombera (diseñó Antondegi, aunque no se ejecutó).

Reunidos por la Asociación de Vecinos de Ulia, Unzurrunzaga y Lombera, acompañados ayer de otros firmantes como Patxi Gastaminza, Iñaki Rezabal y Ray Mendiburu, consideraron “un disparate” querer construir los apartamentos en la parcela de los Viveros. “Es un parque, está consolidado como tal, un parque de barrio de 14.000 metros cuadrados, no de 300.000, y con lo que ha costado conseguir parques urbanos públicos en Donostia, no se entiende qué está pasando aquí. Antes hacía falta incluso permiso del Consejo de Ministros para poder construir en un parque”, afirmó Unzurrunzaga.

“Es un parque porque está consolidado como tal, es un disparate querer construir en él”

“Parece que el proceso actual es el inverso al de los años 80, cuando se intentaba ganar espacio público. Ahora hay una apropiación privada de lo público para el beneficio de unos pocos, mientras el resto pierde ese espacio, que en este caso es de cierta calidad”, añadió Lombera.

Mendiburu, por su parte, recordó que el Plan General ya prevé otros emplazamientos para construir hasta 1.722 alojamientos dotacionales al margen de Ulia: “Hay otras parcelas válidas”.

“Hemos perdido la sensibilidad”, añadió Unzurrunzaga, que defendió que si hay voluntad política se puede echar marcha atrás y no construir los apartamentos en los Viveros.

El Pleno municipal aprobó el año pasado de forma definitiva el cambio del Plan General, que hasta entonces preveía construir villas de lujo en la parcela, para levantar los citados apartamentos para jóvenes. Lo hizo sin el apoyo de ningún grupo de la oposición, que reclamaba una consulta respecto al mantenimiento del parque actual.

Uliako mintegietako hirigintza proiektua baztertzeko eskatu du arkitekto talde batek (Irutxulo, 2017-02-28)

Irutxuloko Hitzak otsailaren 28an argitaratu duen albistea:

Uliako Auzo Elkarteak agerraldia egin du arkitekto talde baten babesarekin. Idatzi baten bidez, Eneko Goia alkateari eskatu diote Uliako mintegietako hirigintza proiektua bertan behera uzteko. “Etxe berriak eraikitzeko nahi aldrebesa baztertzea eskatzen dugu, Plan Orokorrak etxe horiek eraikitzeko beste toki bat erreserbatua duelako”.

Hiriko azpiegituretan lan egindako hamahiru arkitektok sinatu dute eskaera, eta agerraldian ere azalpenak eskaini dituzte. Xabier Unzurrunzagak adierazi du, Uliako mintegietan gazteentzako 70 etxebizitza eraikitzea “zentzugabea” dela, eta hirian badirela leku aproposagoak etxebizitza horiek egiteko.

(Argazkia: I.Esnaola)

Auzo elkarteak aurkeztu duen oharrean, galdera bat ere luzatu dio Donostiako alkateari. “Aspaldiko ur biltegi horiek ez botatzea lortu genuen, baina udalak etxeak eraiki nahi ditu oraindik bertako paisaiaren eta ingurumen balioari ez ikusiarena egiten. Zergatik?”.

Donostiako Udalak duela urtebete inguru onartu zuen udalbatzarrean Plan Orokorraren aldaketa, eta ordutik, Uliako mintegietako hirigintza proiektua atzeraezina dela berretsi dute.