Uliako mintegia parkea egun batez (ots-23) / Viveros parque por un día (23-feb)

(abajo en castellano)
Uliako Auzo Elkarteak gonbidatzen ditu inguruko herri-erakundeak datorren asteko iganderako, otsailak 23, antolatu dugun jardunaldira joateko. Pasa den urtean antzekoa egin genuen (ikus artikulua), baina oraingoan herri-erakundeetarako antolatuko dugu.

Bai, badugu lorategi sekretu bat… Uliarako igoeran, errepideko alde batean geratzen dena, eta begirada luze asko jasotzen dituen arren gutxi dira barrura pasatzeko aukera izan dutenak.
Hemen egon zen Udal Mintegia 2007 arte, eta hemen daude, baina lurpean, XIX. mendeko Ur-Biltegi zaharrak, ondare historiko direnak. Gaur egun hau dena itxita dago, baina datorren asteko igandean (otsailak 23)  salbuespen bat egingo da, eta egun batez, hiriko beste parke bat bihurtuko da! (ikusi mapa).

Buskando ur-biltegia (Arg.; Lumina Nocte)

Gure asmoa parke hau hilabetean behin irekitzea da, eta horretarako ezinbesteko iruditzen zaigu gure antzeko elkarte eta eragileekin elkarlanean aritzea. Elkarren berri izateko eta zuek ere gune hau ezagutu, erabili eta disfrutatu dezazuen. Beraz, ez galdu aukera hau eta etorri Uliako lorategirik gordeena ikustera!

Eskuartean daukagun “Uliako Lore-Baratzak” proiektua ere aurkeztuko dugu. Gune hau parke bizi bat bilakatu nahi duen ekimena da, denentzako irekia, eta batez ere zuen atseginekoa izango den proiektu autogestionatu eta berezia.

Erakunde bakoitzeko bi edo hiru pertsona etorri ahal izango dira. Bisitak hiru txandetan antolatuko ditugu: 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan izango dira. Etortzeko interesa baduzue, arren, eskatzen dizuegu email bat (uliakoauzoelkartea@gmail.com) bidaltzeko, nahiago duzuen ordua eta parte hartzaileen izen abizenekin.

Bertan ezagutuko garelakoan!

Ur-depositoen azalpena Donostiako hiri-ondare gisa

 

==========================================================================

Desde la AAVV de Ulia os queremos invitar a la jornada que hemos organizado para el próximo domingo 23 de Febrero.
En este día repetiremos las jornadas que celebramos el año pasado, aunque esta vez estarán sólo d
irigidas para asociaciones y entidades sociales. Podéis echar un vistazo al articulo que el Diario Vasco público sobre las pasadas jornadas. 

DSC_0484Hablamos de la finca de los antiguos viveros municipales, y donde están además los primitivos Depósitos de Agua del siglo XIX, catalogados como patrimonio histórico de la ciudad. Actualmente se encuentra cerrado, pero de modo excepcional el parque se abrirá el domingo, por lo que os invitamos a  aprovechar esta ocasión y que vengáis a disfrutarlo en familia. (ubicación) La idea, es abrir una vez al mes este espacio, y para eso nos gustaría formar una red de alianza con entidades y impulsadores sociales, y es por eso que nos encantaría que otras asociaciones como la nuestra conociesen y disfrutasen de este lugar.

Buskando ur-biltegia (Arg.; Lumina Nocte)

Además, también presentaremos nuestro proyecto “Uliako Lore-Baratzak”, mediante el cual queremos que esta finca vuelva a tener vida, que  sea un parque abierto y activo para todos, con un jardín autogestionado y especial. Esperamos veros el domingo paseando por el parque, porque es así, con la participación de todos, como conseguiremos dar sentido al parque!

Para participar en las visitas, hemos previsto que de cada asociación vengan dos o tres personas, agrupada en tres tandas, con horarios de 10, 11 y 12 de la mañana. Os agradeceríamos que nos confirmaseis de antemano vuestra participación, mandando un email (uliakoauzoelkartea@gmail.com) con horario de visita elegido y nombre y apellidos de cada participante. El número de personas es limitado.

Hasta pronto!

Asociación de Vecinos de Ulia

 

 

Erantzun bat “Uliako mintegia parkea egun batez (ots-23) / Viveros parque por un día (23-feb)” bidalketan

  1. Pingback: Albisteak 2009-2015 - Uliako auzo-elkartea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*