AHT TAV Apirilak13: ALEGAZIOAK eta KONTZENTRAZIOA / Alegaciones y concentración

[eu] (más abajo en castellano)
AHTren ASTIGARRAGA-OIARTZUN-LEZO PROIEKTUARI ALEGAZIO AURKEZPEN KOLEKTIBOA EGITEKO DEITU DUTE Donostiako eta Oarsoaldeako AHTren aurkako taldeek.

Datorren apirilak 13 astelehenean kontzentrazioa egingo da Donostiako Gobernu-Ordezkaritzan. Alegazioa
beteta ekar dezakezu Ategorrieta 67ko elkartearen egoitzera igandera arte (apirilak 12).

SKMBT_C25315040720190Donostiako eta Oarsoaldeako AHTren aurkako taldeek deituta, egunotan informazio publikoan dagoen AHTren Astigarraga-Oiartzun-Lezo proiektuaren (Ikerketa Informatiboa) aurkako alegazio aurkezpen kolektiboa eta AHTa salatzeko elkarretaratzea egingo da datorren apirilak 13 astelehenean. “AHTren EROKERIA GELDITU!” lemapean egingo da  alegazioen aurkezpen kolektiboa eta kontzentrazioa, goizeko 11etan Espainiako Gobernu-Ordezkaritzak Donostian duen egoitzan (Pio XII plaza, 6). Udalerri kaltetuetan sinadurak biltzen ari garen alegazio-dokumentuaren kopia atxikita bidaltzen dizuegu.

Alegazioen dokumentuan:

  1. Egitasmoa honek lurraldeari eraso egiten diola salatzen dugu: Martuteneko Ibarra Donostian, Zamaldide Oreretan, Ugaldetxo-Arragua Oiartzunen eta Gaintxurizketa Lezon dira inguru zigortuenak.
  2. Egitasmo honi loturiko beste azpiegiturek ere desadostasun sozial eta instituzional garrantzitsua eragiten dutela adierazten dugu: Lezo-Gaintxurizketan ezarri nahi den merkantzien garraiorako plataforma logistikoa eta Jaizkibelgo Supeportua.
  3. Egitasmoaren justifikazio falta azpimarratzen dugu: izan ere, Ikerketa Informatiboak berak onartzen duenez, egungo trenbide sareak trafiko guztiak bideratzeko gaitasuna izango du, hirugarren errailarekin trenbide zabalera europarrera egokituko denean, azpiegitura berri bat eraiki behar izan gabe. Are gehiago, Gobernu frantziarrak Bordeletik hegoaldera Abiadura Handiko Trenbide berri bat eraikitzeko asmoa baztertu duenean.
  4. Astigarraga-Oiartzun-Lezo tarteko eraikuntza lanen kostu ekonomiko itzela salatu (440 milioi eurotan aurrikusten da proiektuan) eta bestelako premia sozialei lehentasuna ematea aldarrikatzen dugu.
  5. AHTren Astigarraga-Oiartzun-Lezo zatiaren tramitazioa bertan behera uzteko eta “Euskal Y”-aren eraikuntza lanak geldiarazteko exijitzen dugu, makro-proiektu honek lurraldean eta gizarte ereduan dituen eraginak kontuan hartuta, herritarren artean eztabaida eta erabaki prozesu partehartzaile bat abian jar dadin.

Asteleheneko kontzentrazioan partehartzeko eta alegazioak sinatzeko dei egiten dugu beraz.
Hau da alegazioen dokumentua. Bete eta ekar dezakezu Ategorrieta 67ko elkartearen egoitzera igandera arte (apirilak 12).

Donostiako eta Oarsoaldeako AHTren aurkako taldeek
(Harremanetarako tlfnoa: 695715510)

[es]
Los grupos contra el TAV de Donostia y Oarsoaldea CONVOCAN UNA PRESENTACIÓN COLECTIVA DE ALEGACIONES AL PROYECTO DEL TAV ASTIGARRAGA-OIARTZUN-LEZO.
La concentración tendrá lugar el próximo lunes 13 de abril en la Subdelegación del Gobierno en Donostia. Puedes rellenar
el documento de alegaciones y traerlo a la sede de la asociación hasta el próximo domingo dia 12 de abril.

AHT_alegazioaLos grupos contra el TAV de Donostia y Oarsoaldea convocan el próximo lunes 13 de abril una concentración y presentación colectiva de alegaciones al “Estudio Informativo del TAV: Tramo Astigarraga-Oiarzun-Lezo” que se encuentra en información pública hasta ese día. La entrega colectiva de alegaciones y la concentración tendrán lugar a las 11h de la mañana en la Subdelegación del Gobierno en Gipuzkoa (Plaza Pio XII nº6) bajo el lema “AHTren EROKERIA GELDITU!”. Ajuntamos una copia del documento de alegaciones, al que estamos recogiendo firmas en los municipios afectados. 

En el documento de alegaciones:

  1. Manifestamos nuestro rechazo a la destrucción del territorio que conlleva la construcción de este proyecto: la vega de Martutene en Donostia, Zamalbide en Errenteria, Ugaldetxo-Arragua en Oiartzun y Gaintxurizketa en Lezo son los entornos más castigados. 
  2. Transmitimos el fuerte desacuerdo social e institucional que suscitan las infraestructuras asociadas a este proyecto, como son la construcción de una plataforma intermodal de mercancías en Lezo-Gaintxurizketa y el Superpuerto de Jaizkibel.
  3. Subrayamos la falta de justificación del proyecto, puesto que el Estudio Informativo revela  la capacidad de la red ferroviaria convencional, una vez adaptada al ancho europeo con la colocación del tercer carril, de canalizar los tráficos sin necesidad de ejecutar una nueva infraestructura. Más si cabe, cuando el Gobierno francés ha desestimado la construcción de una nueva línea de  Alta Velocidad al Sur de Burdeos.
  4. Denunciamos el inmenso coste económico previsto (cifrado en 440 millones de euros en el proyecto) para las obras del tramo Astigarraga-Oiartzun-Lezo y reivindicamos la urgencia de priorizar otras necesidades sociales.
  5. Exigimos la paralización de la tramitación del tramo Astigarraga-Oiartzun-Lezo y de las obras de la “Y vasca” del TAV a fin de acometer un proceso participativo de debate y decisión popular sobre este macro-proyecto, por las graves implicaciones que tiene en el territorio y en el propio modelo de sociedad.

Hacemos por ello un llamamiento a participar en la concentración y a suscribir las alegaciones.

Adjuntamos el documento de alegaciones. Puedes rellenarlo y traerlo a la sede de la asociación hasta el próximo domingo dia 12 de abril

Grupos contra el TAV de Donostia y Oarsoaldea
(Tlfno contacto: 695715510)

Erantzun bat “AHT TAV Apirilak13: ALEGAZIOAK eta KONTZENTRAZIOA / Alegaciones y concentración” bidalketan

  1. Pingback: Albisteak 2009-2015 - Uliako auzo-elkartea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*