Apirilaren 19an festa / Fiesta del 19 de abril en viveros

[eu] (abajo en castellano)

Kaixo lagunak! Heldu da eguna!
Dena prestatu dugu jaia egiteko. Beldurrik ez zirimiriarekin. Argazkiak: Karpa eta guzti

Uliako Auzo Elkartetik datorren igandean, apirilak 19, udal mintegietan egingo dugun jaialdira etortzera gonbidatzen zaituztegu . Gure elkarteak 40 urte betetzen ditu aurten, eta orain arte egin dugun ibilbide luze hori ospatu nahi dugu auzotar guztien artean.

Ekitaldi asko antolatu ditugu egun horretarako, haur zein helduak ingura daitezen Uliako mintegietako parkera. Orain arte lo egon den parke hau jai-giroz piztuko da. Gainera, mezu hau aprobetxatu nahi dugu berri on bat zabaltzeko: Uliako Lore Baratzak proiektua martxan jartzeko baimena  lortu dugu azkenean. Luze ibili gara baimen hori lortu nahian eta azkenean martxan jartzeko garaia iritsi da.  Egunean zehar parkea txukuntzen ibiliko gara auzolanean, eta arratsaldean (17:30ean), batzar ireki bat egingo dugu proiektuari bultzada emateko. Proiektuari buruz informazio gehiago zabalduko dugu apirilak 16ean arratsaldeko 7etan, Kaxilda liburudendan.

Uliako Auzo Elkartea 1975ean sortu zenetik hainbat ekinbidetan ibili da auzorako azpiegitura egokiak lortzeko, besteak beste: Sagues urbanizatzea, anbulatorio bat (Nafarroa etorbidekoa), bigarren hezkuntzako institutuak (Zubiri eta Manteo), Ulia mendia parke gisa kalifikatzea, Ulian lege urbanistikoa betearaztea (udalarekin elkarlanean), jubilatuen etxea, eta orain udal mintegietako parkea berreskuratzea.

FESTAREN EGITARAUA:

9:30   ARGAZKIGINTZA TAILERRA BUSKANDO UR BILTEGI BARRUAN  Apuntatu hemen!
      Ekarri behar den materiala: Argazki-makina, kartulina beltza, makina reflex, disparadorea
11:00 PORROTX PAILAZOA!!
11:30 BISITA GIDATUA UR BILTEGIETARA   Apuntatu!
12:00 MARRAZKIGINTZA TAILERRA (6urtetik 12ra)
Ekarri behar den materiala:
Arkatza grafito HB, koloretako arkatzak, marrazki bloka
12:00  XOXOTEKO BANDA!
12:30 BISITA GIDATUA UR BILTEGIETARA  Apuntatu!
12:30  HAMAIKETAKOA!
13:00 DONOSTIA 2016 DESOKUPATU: EZTABAIDA SAIOA
17:30 ULIAKO LORE BARATZAK PROIEKTUAREN AURKEZPENA ETA BATZARRA
19:00 ARPA EMANALDIA

Egunean zehar auzolanean ibiliko gara parkea txukuntzen: AUZOKONPOSTAGUNEA prestatu behar dugu, horretarako loreontziak tokiz aldatu beharko ditugu, eta kimatze txiki bat egin bertako zuhaitzei. Bestalde, dauden estalpeetatik plastiko zaharrak atera beharko dira, eta kajoneraren bat txukundu lehenengo landaketak egiteko.

Laister ikusiko gara!

[es]
¡Hola amigos y amigas!
Para la fiesta de mañana en Viveros tenemos carpa y todo. La primavera… espléndida!

Fotos de los preparativos… y de la primavera: https://flic.kr/s/aHsk9CiPfP

Desde la Asociación de Vecinos de Ulía os escribimos para invitaros a participar en la fiesta que estamos organizando para el domingo 19 de abril. La asociación cumple ahora 40 años, y queremos celebrarlo entre todos los vecinos y vecinas.

Irutxuloko Hitza, 2015-04-17

Hemos preparado diferentes actividades para que jóvenes y mayores participen en esta fiesta. El parque, que hasta ahora ha estado dormido, se llenará de fiesta. Veremos al payaso Porrotx hacia las 11 de la mañana. A la misma hora habrá una sesión de pintura para jóvenes, un taller de fotografía dentro del depósito de agua Buskando, bailes (muxikoak, arin-arinak…) con la banda de Xoxote mientras estemos de pic-nic (tráete tú también la tortilla!), charlaremos sobre la capitalidad con 2016Desokupatu, habrá varias visitas guiadas, se presentará el documental sobre Kortxoenea y para finalizar… concierto de arpa!

También queremos aprovechar para comunicaros una buena noticia: al final hemos logrado el permiso para llevar a cabo el proyecto Uliako Lore Baratzak. Nos ha costado pero por fin vamos a empezar a ponernos en marcha. A lo largo del día estaremos trabajando en comunidad para adecentar el parque y por la tarde (17:30) haremos una asamblea abierta para impulsar el proyecto. El día 16 de Abril a las 7 de la tarde hablaremos más sobre el proyecto en la librería Kaxilda.

Desde la creación de Asociación de Vecinos de Ulía en 1975 hemos estado trabajando para conseguir infraestructuras adecuadas para el barrio, entre otras: urbanización de la explanada de Sagüés, un ambulatorio (el de la Avenida de Navarra), centro de enseñanza secundaria (Zubiri y Manteo), calificación como parque del Monte Ulía, colaboración con el ayuntamiento para preservar la legalidad urbanística en Ulía, el hogar del jubilado de Ategorrieta, y recientemente esta recuperación del parque público de viveros municipales.

PROGRAMA de la FIESTA:

9:30  TALLER DE FOTO EN EL DEPOSITO DE AGUA BUSKANDOApúntate aquí!
     Material que hay que traer: Cámara, cartulina negra, máquina reflex, disparador
11:00 EL PAYASO PORROTX!!
11:30  VISITA GUIADA A LOS DEPÓSITOS Apúntate!
12:00 TALLER DE DIBUJO (de 6 a 12 años)
     Material que hay que traer :
lápiz grafito HB, lápices de colores, cuaderno de dibujo
12:00 VISITA GUIADA A LOS DEPÓSITOS Apúntate!
12:30 ALMUERZO!
13:00 DONOSTIA 2016 DESOKUPATU: DEBATE
17:30 PRESENTACIÓN DEL PROYECTO ULIAKO LORE BARATZAK Y ASAMBLEA
19:00 CONCIERTO DE ARPA

 A lo largo del día trabajaremos en auzolan adecentando el parque. Tendremos que preparar el lugar donde se instalará el COMPOSTAJE VECINAL, sacando los tiestos y podando las ramas que molesten. Por otro lado tendremos que limpiar de plásticos y basura los cobertizos y preparar una cajonera para las primeras plantaciones.

¡Hasta la semana que viene!

SER kateko hoyporhoyss irratsaioan (27.minutuan, 2015-04-14) hitz egin dute gure bisita gidatuei buruz.
Irutxuloko Hitza, 2015-04-17: “Hau guztiona da eta guztion artea egingo dugu”

 

2 erantzun “Apirilaren 19an festa / Fiesta del 19 de abril en viveros” bidalketan

  1. nora

    Egunon:
    Ni Nora naiz eta oraintxe bertan Intxaurrondon alokairuan bizi banaiz ere, datorren urterako bizileku aldaketa egin nahi dut. Uliako ingurua gustatzen zait eta hobe ezagutzeko eta ondo pasatzeko igandeko ekintzetara joateko aukera dudan galdetu nahi dizuet. Eskerrik asko

    Erantzuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*