Asteburuan zuhaitz-bisita, bioeraikuntza eta hondargunea

Asteburu honetan, apirilak 9 eta 10, hiru jarduera izango ditugu mintegietako parkean.

Zuhaitz-bisita gidatua

Eguna: igandean, apirilak 10
Ordua: 10:00etan eta 11:30etan
Uliako mintegietako parkean zuhaitz ederrak eta bitxiak ditugu.
Joxe Artze-k azalduko digu zer den zuhaitz bakoitza.

Bioeraikuntza tailerra

Egunak: apirilak 9 eta 16
Ordua: 9:00etatik 14:00ak arte
Izena eman: tailerrak.uliakolorebaratzak@gmail.com edo 635 72 30 78 telefonoan.
Uliako Lore-Baratzak EKIANekin (Bioeraikuntza Profesionala Elkartea) elkarlanean antolatu dugun DOAKO ikastaro honetan, bioeraikuntzaren oinarriak eta hormetako akaberak landuko dira, baita egiturak eta hormak bioeraikuntzan. Teoriaz gain, ikasitakoa era praktikoan landuko dugu tailer honetan eta, honela, Uliako Mintegien parkeak izango duen informazio edo harreman bulegoa berregingo dugu denon artean eta hondatuta dauden bankalak konpondu ere.
» Informazio gehiago: Taller de bioconstrucción · Bioeraikuntza ikastaro teoriko-praktikoa

Jardín de los Secretos /
The Secret Garden

Eguna: apirilak 10
Ordua: 10:30etatik 14:00ak arte
Ekimen berri batekin hasiko gara Uliako Mintegien parkean, «Jardín de los Secretos» edo «The Secret Garden» izenpean. Haurrei zuzenduriko hondar gune bat prestatuko dugu eta 10:30etan hasiko gara igande honetan. Zatoz!
» Informazio gehiago: Un arenero para el «Jardín de los Secretos»

Asteburuan ikusiko al gara? 😉 Zatoz Uliako Mintegien parkera!!!


 

Erantzun bat “Asteburuan zuhaitz-bisita, bioeraikuntza eta hondargunea” bidalketan

  1. Pingback: Albisteak 2009-2015 - Uliako auzo-elkartea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*