Mintegietako parkea: azken urtearen balorazioa // Parque de Viveros: valoración del último año

Badira hamar urte ULIAKO AUZO ELKARTEA, hainbat donostiarrekin batera, lehengo mintegietako parkea izan zena berriro parke izaera berreskuratzeko mugitzen hasi zela. Bertan dauden aspaldiko ur-biltegiak eta bertan dauden udal mintegiak (urteetan hiriko lorategi guztiak lorez eta landarez hornitu zituztenak) arriskuan zeuden, udalaren arabera  inolako baliorik ez zutenez Hiri-Plan Bereziaren ondorioz suntsituta egongo ziren orain. Baina ARANZADI Zientzia Elkartearen txosten batek ur-biltegien balioaren dimentsioa  erakutsi zuen, eta orduan Odón Elorza alkateak atzera jo eta salbatu zituen biltegiak. Hala ere, balizko 30 etxebizitza eraikitzeko baimena ere onartu zuen, ehun urteko zuhaitzak eta aisialdirako gune atsegina ezabatuko lituzkeena.

ATEGORRIETAKO PARKE hau orain dela mende bat diseinatu zuten udal funtzionario ospetsuak ziren GOIKOA arkitektoak eta PIERRE DUCASSE maisu lorezainak. Ur-biltegiak, mintegiak, landareek eta zuhaitzak denen artean toki enblematikoa osatzen zuten. Biodibertsitate handiko finka hau multzo historiko kultural bilakatu zen.

Orain baina, Udal Gobernuak ez du estimatzen INGURUMEN JASANGARRIAREN ALDETIK FINKAK DUEN BALIOA. Plan Orokorrerako aldaketa puntual baten bidez handitu egiten du eraikitzeko bolumena, lehen 30 etxebizitza ziren, orain horiek 70 apartamentu dotazional bihurtu dira. Astakeria honen aurrean espediente horretan parte izateko azaldu gara, eta eskaera bat aurkeztu dugu udaletxean aldaketa puntual hori bestelakoa izan dadin: eraikitzeko ez, aspaldian hor zegoen parkea berreskuratzeko izan beharko zen aldaketa. Apartamendu horiek eraikitzeko eskatzen dugu, bai, auzoan bertan, bai, baina ez parkean, baizik eta Plan Orokorrak erretserbatu zuen tokian: “AU.01.4 OKENDO-ALDE” azpieremuan 1.919 m2  eta 8.000 m2(t) eraikigarriak asignatuta dituena, eta beste bat gutxienez 1.350 m2 dituena. Zergatik suntsitu behar dugu ONDARE HISTORIKO-KULTURALA den parke hau, aipatu dugun beste aurreikuspen, beste aukera hori egonda? Mesedez, ez hipotekatu ur-biltegi/parke multzo honek dituen aukerak.

Harrigarria izan zen, Udal Mintegiak Altzara mugitu zituztenean finka hau zazpi urtez itxita geratu zen inolako erabilerarik gabe, udaletxeko bost autorako aparkalekua izatea izan zen finkaren erabilera bakarra. Udala horretaz konturatu zen geroago guk esanda, eta lehengo parkearen ZAINTZA kudeatzeko lehiaketa bat zabaldu zuen. Gure elkartea izan zen lehiaketan aurkeztu zen bakarra.

Gero eta handiago den donostiar talde bat lanean ari da orain udal finka oso hau birgaitzeko lanetan. Talde honek frogatu du tokia hiri barruko benetako oasi berde bat dela, flora eta hegazti-fauna aberatsez inguratuta dagoela, berez duen balio historiko kultural ezagun horiez gain, noski.

Bada ia urtebete (2015-06-19) Udalari jakinarazi geniola, tramitatzen ari zen Plan Orokorraren Aldaketa-eskaera horrek ez zuela eginda aldez aurretik egin beharreko zen ingurumen-inpaktuaren azterketa, ez eta paisaiaren balorazioarena ere, eta beraz Aranzadi bezalako zientzia-elkarte aditu baten iritzia beharko zela. Modu harrigarrian, baina, espedientea aurrera joan zen gure eskaerari kasurik egin gabe.

Finka hau udal parke moduan erabili zen garai batean, inguruan bi txalet baino ez zegoenean. Gaur egunean etxez inguratuta dago, 1960.eko hamarkadan kontrolik gabe eraiki zen garaikoak dira horiek. Gure arbasoek utzitakoa apurtu nahi dugu orain, eta atzeraezina izango da kontu hau orain arte bezala Udalak markatzen duen bidetik bagoaz, ikuspuntu kultural eta demokratikotik hain maila apaletik joanda, alegia.

Nola da posible 2016. urtean, garapen jasangarria defendatzen duen Europako Kultur Hiriburu batean, Aarborg-eko Karta (Agenda 21) onartu duen hirian, HIRIKO GIZARTE-KONTSEILUAN aho batez (alkatea barne) onartu den erabakia zapalduz biharamonean EAJ-PSOE alderdiek atzera jotzea eta baztertzea eurek bezperan onartu zutena, Mintegietako Parkearen etorkizunaz kontsulta bidez galdetzea? Nola da posiblea?

Eneko Goia Jauna, kontsulta hori egiteak aurrekari bat sor dezakeela esaten duzunean, zure argumentu horrek orain dela 40 urteko diktaduraren garai aurredemokratikoetara garamatza.

Udalari mintegietako parkean ingurumen-inpaktuaren azterketa eta paisaiaren balorazioarena egiteko eskatu genionetik (2015-06-19), adituen iritzia jasotzeko txosten bat lortzeko eskatu genionetik urtebete pasa denean, erabaki dugu arduratsu jokatzeko, eta Aranzadi Zientzia-Elkarteari guk eskatu diogu txosten sakon bat egiteko.

Donostian 2016ko maiatzaren hogeian.

Uliako Auzo Elkartea


[ES]
Han pasado ya diez años desde que la ASOCIACIÓN DE VECINOS DE ULIA, junto con numerosos donostiarras, se vieron obligados a unir esfuerzos para que el antiguo PARQUE que alberga los ANTIGUOS DEPÓSITOS DE AGUA Y LOS VIVEROS DE PLANTAS Y FLORES que durante años abastecieron los jardines de la ciudad, no fueran destruidos por un Plan Especial municipal de urbanización, porque según el Ayuntamiento carecían de valor.  Un informe de la S.de C. ARANZADI puso en su verdadera dimensión el valor de dichos depósitos y el Alcalde Odón Elorza supo rectificar y salvarlos de su destrucción, aunque manteniendo una posible construcción de 30 viviendas que afectarían al arbolado centenario y la zona de estancia más utilizada por los donostiarras.

Este PARQUE DE ATEGORRIETA, fue diseñado hace ya un siglo, por  famosos funcionarios municipales como el arquitecto GOIKOA y el Maestro-jardinero PIERRE DUCASSE,formando un lugar emblemático con los Depósitos, Viveros y Arbolado y arbustos centenarios, que representan un conjunto histórico-cultural en una finca de gran biodiversidad.

Ahora, el nuevo Gobierno Municipal sigue sin tomarse en valor la SOSTENIBILIDAD AMBIENTAL DE LA FINCA y aumenta a 70 los apartamentos dotacionales mediante una Modif. Puntual de Plan general renunciando a las 30 viviendas. Ante este nuevo disparate, nos hemos personado en el expediente para que dicha Modificación sirva para consolidar como PARQUE URBANO que realmente es y fué la finca en cuestión. A LA VEZ QUE SOLICITAMOS QUE DICHOS APARTAMENTOS DOTACIONALES SE CONSTRUYAN, EN EL MISMO BARRIO, DONDE EL PLAN GENERAL NOS LO TIENE RESERVADO, en el subámbito “AU.01.4 OKENDO-ALDE” al que le asignan una parcela de 1.919 m2 y 8.000 m2(t) construibles y otra con una superficie mínima de 1.350 m2.

¿Porqué se quiere destruir este PARQUE, PATRIMONIO HISTÓRICO-CULTURAL de Donostia CUANDO EXISTEN OTRAS PREVISIONES COMO LA QUE SEÑALAMOS?.

Cuando los viveros municipales se trasladaron a Altza, esta finca incomprensiblemente quedó en desuso y cerrada, y sólamente servía de garaje para 5 coches municipales. Conseguimos hacer ver  al anterior Gobierno municipal esta circunstancia, y la CUSTODIA del antiguo Parque de Viveros salió a concurso, presentándose sólamente nuestra Asociación.

Un grupo de donostiarras, cada vez más numeroso, se ha ido incorporando a las labores de rehabilitación de la totalidad de la finca municipal y ha demostrado que además de los valores HISTÓRICO-CULTURALES  ya conocidos, es un  auténtico oasis verde dentro de la nutrida trama urbana que lo rodea con una flora y avifauna hasta ahora ignorada.

Hace ya un año (19-6-2015) hicimos saber al Ayuntamiento que, la Modificación que se estaba tramitando carecía del preceptivo Estudio de Impacto Ambiental así como el de Valoración Paisajística, y que dada la observancia de cuanto antecede procedía una solicitud de informe a personal competente como la Sdad. de Ciencias Aranzadi. Incomprensiblemente el expediente sigue aprobándose haciendo caso omiso a nuestros requerimientos.

Esta finca que sirvió como PARQUE municipal cuando en la zona existían sólo villas y unas antiguas edificaciones solitarias, actualmente está rodeada por un desarrollo incontrolado de los años 1960 y posteriores, con la particularidad de que se intenta destruir el legado que nos dejaron quienes nos precedieron, irremplazable e irremediable si el Ayuntamiento, como hasta la fecha, nos muestra un perfil tan bajo tanto en materia cultural como democrática.

¿Cómo es posible que en el año 2016, una capital europea de la cultura, que propugna el desarrollo sostenible, que tiene aprobada la Carta de Aarborg (agenda 21) y que pasa por encima de la decisión unánime del CONSEJO SOCIAL DE LA CIUDAD QUE, por unanimidad, incluido el Alcalde, aprobó se sometiese a consulta el futuro del Parque de Viveros, PNV-PSOE utilizasen el Pleno, al dia siguiente, para rechazar lo que éllos también habían aprobado?

Sr. Eneko Goia, su argumento de que la consulta puede crear un precedente, nos retrotrae a tiempos predemocráticos con 40 años de dictadura.

Pasado un año (19-6-2015) en la que requeríamos al Ayuntamiento para que se hiciese con informes contrastados por personal especializado para calibrar los valores medioambientales y paisajísticos del  PARQUE DE VIVEROS, optamos por actuar responsablemente, encargando un informe exhaustivo de la finca a la Sociedad de Ciencias ARANZADI.

Donostia, a veinte de mayo de dos mil dieciséis.

              Asociación de Vecinos de Ulía

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*