Auzolana igandean, maiatzak 7 // El domingo trabajo colaborativo en el parque

Organizado por Lorebaratzak tenemos buen plan de trabajo colaborativo para el domingo 7 de mayo. 🙂

Lore Baratzak taldeak antolatuta auzolan plan ederra dugu iganderako.

Baina oraingoan parkeko garbiketaren, ortuaren edo lorezaintzaren inguruan ez gara bilduko. Ez, oraingoan ez da hala izango. Deialdi hau berezia da, denboran atzera joko bait dugu.

Nola? Garai batean haurrak izan ginen, ezta? Ba hortaz datza AUZOLAN berri honen mamia.

Zertarako? Zu eta biok, txikitan, erabateko askatasunez etxetik kanpo bildu eta jolasten ginen. Askok, historia, kultura eta lurraldeko tradizioarekin loturik zeuden haur-jolasetan ibiltzen ginen, belaunez belaun transmititutako jolasak.

Buruan duzu?

Tortolosetan aritu, soka saltoa edo sokatira ditugu oroimenean, baita hatz lodien arteko borroka, txingoka edo «txorro, morro, piko, taio, ke…» jolasak. Eta eskuz egindako jokuak ere badira..​.​​ ​Nork ez du ​inoiz ​kometa bat egin?

Uliako Lore-Baratzeko kideak irudimen handia dugu, ez da hala?​ ​😉​ ​Eta hortaz baliatuko gara, imajinazioaz, Udaberriko Jaialdian gaur egungo belaunaldiko haurrak garai bateko jolas eta jokuak ezagutu ditzaten. Gure garaian bezela​!!​ ​💚💚💚​

Zer behar dugu? Igandeko AUZOLANean materialen bat behar duten jokuak sortuko ditugu, parkean aurkitzen diren material eta tresnekin, edo eta etxetik ekartzen duzunarekin.

Baduzu jolasen bat buruan? Zatoz zu eta kontaiguzu!!

Zaharra da argazkia, ez da? Bada, negutegia toki berean dago oraindik 🙂

Ze jolasak gogoko izango zituen José Ignacio Larratxaunek?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*