Josetxo Mayor, bizitza bat Uliari emana // Una vida dedicada a Ulía

Lehengo astean hil zitzaigun Josetxo Mayor. Omenaldi gisa, gure egiten ditugu Irutxuloko Hitza-k atzo argitaratu zituen artikuluak, ezin hobeak dira. Irakurri:

  • Bizitza bat Uliari emana (Irutxuloko Hitza, 2017-05-05)[…] Uliako auzo elkarteko Maribi Iartzak pena handiz jaso du Josetxo Mayorren heriotzaren albistea: «Ulian paseoan ibiltzen garenok asko genuen Josetxo. Mendia berreskuratzeko egin duen lana erraldoia izan da, eta pertsona oso atsegina zen».[…]
  • Uliako paisaian geratu da bere aztarna” (Ander Izagirre, kazetaria eta ‘Cuidadores de mundos’ liburuaren egile)
    […] Josetxoren zein ezaugarri nabarmenduko zenuke?
    Oso zehatza zen bere lanean eta  mimoarekin handiarekin zaintzen zuen Ulia. Eta eremu guztia nola ezagutzen zuen izugarria zen. ‘Hemen harri hauek ondo jarri nituen beste egunean, eta norbaitek mugitu egin ditu’, esan zidan bidean gindoazela, eta eta haserretu egin zen. Orduan ohartu nintzen Ulian norbaitek harri bat mugitzen bazuen Josetxo konturatu egiten zela. Zuhaitz bakoitza ezagutzen zuen. Harri bakoitzaren biografia kontatu zezakeen, eta arreta eman zidan. […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*