22 milioi €: Mintegietako parkeko zuhaitzen balioa

Uliako Auzo Elkarteak MIntegietako parkeko zuhaitzen balioa estimatzeko eskatu dio Viveros Pagola-ri. Ikusi txostena hemen.

Txostenean oso ondo azaltzen den bezala, zaila da zuhaitzen balioa neurtzea, ezin baita eurotan neurtu zuhaitzek duten balio soziala edo ekologikoa. Hala ere, estimazio bat egin dute, eta horretarako erabili dute zuhaitz apaingarriak baloratzeko Granada Araua izeneko metodoa. Arau horrek bereizten ditu batetik zein diren ordeztu daitezkeen zuhaitzak, eta bestetik zeintzuk diren ordezkaezinak. Zuhaitz bat ordezkaezina da ezinezkoa bada mintegi batean hazitako antzeko zuhaitz bat lortzea. Formula zehatzak daude era bateko eta besteko zuhaitzen balioa kalkulatzeko. Zuhaitzaren ezaugarriak erabiltzen dira: altuera, enborraren perimetroa, osasun-maila…

56 zuhaitz ordezkaezinak eta ordezka litezkeen beste 66

Eta entzun, entzun zein balorazio handia ematen dioten parkeari:

  • Zuhaitz ordezkaezinak 56 dira.
    eta beren balioa… 21.958.383 €
    Balio itzeleko berrogeita hamasei zuhaitz ditugu!
  • Ordeztu litezkeen zuhaitzak 66 dira.
    eta beren balioa…      419.321 €

Beraz guztira 122 zuhaitz dotore ditugu parkean eta beren balioa 22 milioi euro baino gehiago (22.377.705,07 €)

Beti esan dugu altxorra dela parke hau… ADITUEK KONFIRMATU DIGUTE ORAIN!

Eta etxeak eraiki nahi dituzte hemen?

Parkeko 20 zuhaitz baliotsuenak

 

Erantzun bat “22 milioi €: Mintegietako parkeko zuhaitzen balioa” bidalketan

  1. Pingback: Igandean bisitak ur-biltegietara (2017-05-28)// El domingo visitas a los depósitos de agua - Uliako auzo-elkartea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*