G. Clement: Ulia parkea urbanismoaren mehatxupean dute // G. Clement: Reflejo de que no se valora la importancia del parque

[EU]
Argia aldizkarian Jenofa Berhokoirigoin kazetariak elkarrizketa egin dio Gilles Clement baratzezainari.

“Baratzeari begiratzeko molde berri bat plazaratzen hasi zen Gilles Clement duela 25 urte. 1991n argitaraturiko Le jardin en mouvement (Baratzea mugimenduan) liburuarekin bazterrak inarrosi bazituen ere, laster arrazoia eman zion denborak. Orduz gero, erresistentziarako teoriak eta teknikak plazaratzen dihardu, baratzeko lana sekula bazterrera utzi gabe. Baratzea egitea oraindik ere politika egitea delako.”

Gizon-emakumeen esku-hartzerik gabeko guneak “sekulako altxorrak” direla dio Clementek. “Hirugarren paisaia” nozioarekin izendatzen ditu gune horiek eta dioenez oraindik anitz daude hirietan zein baserri munduan. (Arg.: Georges Lévêque)

Artikuluaren izenburua hau da: “Bizidunek gauean asmaturikoa ulertu behar dugu egunero baratzezainok“.

Hainbat gai azaltzen dira elkarrizketan: baratzea, erresistentzia, pestizidak, intsektizidak, lobbyak, hirugarren paisaiak (egun beren gisa utziak diren eremuak), edo “Laborantzazko hiriak”. Bukaeran honela aipatu izan du Uliako Mintegietako parkea:

“Geroari begira baikor zirea?
Epe laburrari so egitean ez, baina epe ertainera begiratuz bai. Donostian adibidez, Ulia parkea urbanismoaren mehatxupean dute; benetan penagarria da, udaletxeak parkearen garrantziaz kontzientziarik ez duenaren isla da. Proiektu pedagogikoak egin ditzakete bertan, dagoen aniztasuna babestuz edota zergatik ez erabiliz. Egoera orokor baten sinbolo da Ulia parkea. Hiri baten heinean kokatzen da, baina azkenean munduan berdina gertatzen ari da: dirua da nagusi. Modelo ekonomiko katastrofiko horretan segitzen duguno ez naiz baikor izanen. Baina uste dut hala ere eredua alda dezakegula.”

Irakurri, irakurri elkarrizketa hemen: “Bizidunek gauean asmaturikoa ulertu behar dugu egunero baratzezainok“.


[ES]

La revista Argia ha publicado una entrevista con Gilles Clement experto paisajista y hortelano. En 1991 publicó el libro de titulo Le jardin en mouvement (El jardín en movimiento), que al principio fue muy discutido pero pronto el tiempo le dio la razón. En la entrevista de Jenofa Berhokoirigoin se tratan temas como la huerta, jardín, pesticidas, insecticidas, lobbys, “terceros paisajes (terrenos que hoy en día están abandonados) o las “ciudades agricultoras”. Al final del artículo” cita el Parque de los Viveros de Ulía:

“¿Eres optimista de cara al futuro?
Al mirar a corto plazo no, pero a medio plazo sí. En Donostia, por ejemplo, tienen el parque de Ulía bajo amenaza; es penoso, es reflejo de que no se valora la importancia del parque. Alli se pueden llevar a cabo proyectos pedagógicos, protegiéndo la diversidad existente, o (¿por qué no?) valiéndose de ella. El parque de Ulía es un símbolo de una situación general. Se sitúa en una ciudad, pero al final lo mismo está sucediendo a nivel mundial: lo importante es el dinero. N
o seré optimista mientras sigamos con este modelo económico catastrófico. Pero de todas formas pienso que podemos cambiarlo”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*