ATEGORRIETA-ULIA, DENON ARTEAN proiektuaren aurkezpena

Uliako Auzo Elkarteak, Donostiako gizarteari eta bereziki Ategorrieta-Uliako bizilagunei jakinarazi nahi die (hauei parte hartzera gonbidatuz), Ategorrieta-Ulia, denon artean proiektua martxan jarri duela, aktibatu duela. Eta proiektu hau egin ahal izateko, Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzak jaso dituela.

Urtetan eta urtetan zehar, Ategorrieta-Uliako gabeziak aztertuz, idazkiak aurkeztuz, mintegiak eta hitzaldiak antolatuz, Ategorrieta-Uliako baldintza sozio-urbanistiko-anbientalak eta auzoaren mantenimendua, bizilagunen artean auzoarentzat nahi dugun etorkizuneko irudi bat sortu nahi dugu.

Informazio sozio-urbanistikotik abiatuz, hiritar parte hartze prozesu honen bidez, hausnarketa, eztabaida eta proposamen fase batean bukatzen duen programa bat jarri dugu martxan, auzoaren bizi kalitatea, hiriko irudia, zerbitzuak, estruktura eta hiri eta lurralde funtzionamendua hobetzen duena.

Haunarketa eta eztabaidarako erabiliko ditugun tresnak, bertako lanak eta tailerrak izango dira.

Aipatutako helburuak ezezik, bilatuko dugu:

  • Bizilagunak, estrategia soziourbanistikoaren protagonista bihurtzea.
  • Ategorrieta-Uliako bizilagunak, prozesuan partehartzea eta amankomuneko hausnarketa prestatzea.
  • Auzoko proiektu urbanistikoak, mantenimenduaren egoera eta hiriko zerbitzuak aztertzea.
  • Proiektua, lurralde proposamen fase baten bidez, burutzea, horretarako auzoan bertan bizi diren bizilagunen ideiak eta proposamenak hobetuz.

Ategorrieta-Ulian, 2017ko abenduaren 28an

Informazio gehiago hurrengo egunotan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*