Kategorien artxiboak: Argazkiak/Fotos

Ulian babesteko etxeak // Edificios a proteger en Ulia

Hirigintzako eta eraikitako ondarea babesteko Plan Berezia (Ulia)
Eskatu diogu udalari 62 etxe hauek babestu beharreko edifizioen katalogoan sartzeko
HIRIGINTZAKO ETA ERAIKITAKO ONDAREA BABESTEKO PLAN BEREZIAren barruan.
Arkitektura aldetik interesgarriak dira. Ikusi argazki bilduma

Plan Especial de Protección del Patrimonio Urbano Construido (Ulía)
Hemos pedido al alcalde que incluyan estas 62 casas en el Catálogo de edificios a proteger en el PLAN ESPECIAL DEL PATRIMONIO URBANO CONSTRUIDO (PEPPUC).  Ver fotos.

 

San Juan gaua 2017

Urtero bezala San Juan gaua ospatuko dugu hilaren 23an, aurten ostirala:

17:00-19:00 Katalunia Plazan haur eta gazte festa
. . . . . . . . . .  (Groseko Haurtxoko eta Gaztelekua)
20:30  Saguesen festaren hasiera eskusoinuz girotua
20:30  Lore-banaketa (Bagera Elkartea)
21:00 Euskal dantzak (Eskola dantza-taldea)
21:30 “Queimada” (Casa de Galicia Elkartea)
22:30 Sua piztea
22:30 Erromeria (Obaneuke Taldea)
… eta arratsalde osoan zehar sardinada (Groseko jai batzordea)

Argazkiak:

 

Igandean bisitak ur-biltegietara (2017-05-28)// El domingo visitas a los depósitos de agua

[EU]
Oraindik geratzen dira toki batzuk iganderako ur-biltegietako bisitetan. Etorri nahi baduzu, klik egin eta eman izena hemen. Ahal baduzue 9:30eko txandan etorri, txanda hori libreago dago eta ordu horretan eguzkia zuzenean sartzen da leihoetatik, argi naturalarekin oso berezia da. Euskarazko taldeetan eta 9:30eko erdarazkoan toki batzuk daude oraindik.
apiriletik 200 lagun edo egon dira ikusten. 30 lagunentzako tokia dago oraindik.

Gainera, parkea ere ikusi ahal izango duzue gero. Non ari dira jazten Sanjoan bezperan Saguesen banatuko diren loreak, Bagera taldekoek zaintzen dituztenak? Non daude milioi eurotan baloratuta dauden magnolioak, haginak eta zedroak? Txantxikuak? Negutegiak? Parkea zoragarri dago. Lehengo bisitan Andres Nagel eskultore donostiarra etorri zen 🙂


[ES]
Todavía quedan algunas plazas para las visitas del domingo.  El turno en casgtellano con plazas es el de las 9:30. Tener en cuenta que a esa hora el sol entra directamente por la ventanas del depósito y que esa imagen dentro del depósito es muy especial. Si estás interesado en venir a esa hora este domingo apúntate AQUÏ.

Además, también podrás visitar luego el parque. ¿Dónde están creciendo las flores que se regalarán la noche se San Juan en Sagüés? ¿Dónde están esos magnolios, tejos y cedros valorados en millones de euros? ¿Los sapos parteros? ¿Invernaderos?

En la visita del 14 de mayo participó el famoso escultor donostiarra Andrés Nagel.

Andres Nagel eskultorea erdian parkea bisitatzen (2017-05-14)

Uliako interpretazio-zentroan loreak ezagutzeko erakusketa // Exosición con fotos de flores de Ulía

Izar-belarra Uliako Interpretazio-zentroko erakusketan.

[EU]
Uliako loreak ezagutzeko erakusketa zabaldu du Kristinaenea Fundazioak Uliako Interpretazio Zentroan.

Erakusketa ekainaren 25 arte egongo da ikusgai, eta jarduera paralelo gisa, lore arrunt eta ohikoenak bereizten eta desberdintzen ikasteko Uliatik zehar bisita gidatua antolatu da.
Irteera maiatzaren 27an izango da, larunbata, goizeko 11:00etan

Argazki ederrak dira eta azalpenak erakargarri. Lore bakoitzarekin bitxikeriaren bat irakurri ahal izango duzu. Besteak beste lore mota hauek aurkitu ditzakezu parkean: Bioleta, Basa bitxilorea, Garikota, Izar belar arrunta, Hirusta, Txara beltza, Ezpata-plantaina, Lilipa, Basadute (Beronika), Mukibelarra, Atxaparra, Zaingorria, Euphorbia, Eszila, Orkidea, Txikori belarra, Anbulu zuria.[1]


[ES]
¿Necesitas una excusa para subir a Ulía? Acaban de abrir en el  Centro de Interpretación de Ulía una exposición con fotografías para conocer las flores de Ulía.

Como actividad paralela a esta exposición (que se podrá visitar hasta el 25 de junio), se ha programado una salida guiada por Ulía para aprender a diferenciar y distinguir las flores más habituales.  La salida tendrá lugar el sábado 27 de mayo, saliendo a las 11:00 desde el Centro de Interpretación de Ulía.

Wiki-liburu bat mintegietako parkeaz // Un wiki-libro sobre el parque de viveros

[EU]
Uliako Mintegietako Parkea maite dugulako sortu genituen hainbat artikulu berri Euskal Wikipedian (ikus Lorebaratzak wkiproiektua).  Orain parkeko txori, zuhaitz eta landare horiek guztiak erraz kontsultatu daitezke Wikipedian etxetik, edo…  QR berezien bidez parkean bertan ere mugikorraren  bidez.
Gainera, egindako ahalegin handi horrek orain sari ederra jaso du: Wikipediako 81 artikulu guzti horiek modu erraz batean liburu bihurtu dugu eta denon eskuetara etorri da. Ikusi, ikusi liburua hemen: Uliako Mintegietako parkea: Ezkutuko altxorra hirian bertan

Wikipedia bidez sortutako liburua

Azalean Erregetxo txoria jarri dugu (asfalto gainean). SEO-BIrds-Donostiako elkartekoek horrela esaten baitigute: “Aipagarria da Erregetxo bekainzuria, guretzat parkeko enblematzat, parkeko ikurtzat hartu beharko zena; bera txikia, bitxia eta geldiezina baita, Uliako Mintegi/Lorategia den bezalakoxea.”

Ederra da liburua. 81 artikulu biltzen ditu 330 orrialdetan.
Baina hutsunerik nabaritzen baduzu… zuzendu edo osatu Wikipediako artikulu horiek. eta horrela, geroago, liburuaren bertsio berri hobe bat egin ahal izango dugu!  Aupa!


[ES]
Porque nos encanta el Parque de los Viveros desde 2015 hemos creado numerosos artículos en Wikipedia (ver Lorebaratzak wkiproiektua).  Ahora todos las aves, árboles y plantas del parque pueden ser consultados en wikipedia desde casa… y también desde el mismo parque utilizando el telefono y los QR que hemos colocado para entrar directamente a Wikipedia.
Pero, además ahora, como premio al trabajo realizado, con relativamente poco esfuerzo hemos creado un libro que recoge los 81 artículos seleccionados. y ese libro está a disposición pública. Echale un vistazo aquí: Uliako Mintegietako parkea: Ezkutuko altxorra hirian bertan

En la portada hemos colocado al reyezuelo listado (sobre asfalto), esya que la asociación SEO-BIrds-Donostia  elkartekoek horrela esaten baitigute: “El Reyezuelo Listado para nosotros es el emblema del parque, habría que tomarlo como símbolo. Es pequeño, muy especial e inquieto igual igual que el Parque/Jardín de Ulía.”

El libro es importante. Pero si encuentras algún fallo o  piendas que falta algo… corrígelo o complétalo en Wikipedia, y así más tarde podremos publicar una versión mejorada del libro. Aupa!

Igandean txoriak eta argazkia // Pájaros y foto este domingo

Otsailak 22, asteazkena
» Haziak ugaltzeko tailerraz gozatzeko gonbitea luzatzen dizugu
2015etik elkarlanean gabiltza Cristina Enea Fundazioa-rekin. Oraingoan ere, eta urte hasiera honi jarraipen ona emateko, haziak ugaltzen ikasteko tailerra berri bat antolatu dugu. Uliako Mintegiak parkean bertan izango dugun ikastaroa da eta bertan ikasiko ditugu hazien ugalketa egokia lortzeko beharrezko teknika eta neurriak. 17:30etan doako tailerra dugu. Zatoz!

Otsailak 26, igandea
» #SOSparkea jardunaldia egingo dugu parkean
Igandean berriz Uliako Mintegiak parkea babesteko jardunaldia antolatu dugu #SOSparkea leloarekin. Pasa den urtean bezala, argazki jendetsua egin nahi dugu gune honetan, eta guztioi deialdia luzatu nahi dizuegu. 😉 Hona hemen egitaraua:

  • 11:00 | Hegaztiz betetako mintegia non? Jabetu zara?
    SEO-Donostia taldeak azken urtean parkeko txorien inguruan egindako ikerketaren aurkezpena.
  • 12:00 | Uliako Mintegiak babesteko argazki kolektiboa
  • 12:30 | Parkea denon artean salba dezagun! Jarduerak eta proposamenak egiten.

Gainera, Nahien Zuhaitzeko adarretan desioak edo eskaerak jartzen jarraituko dugu eta #SOSparkea deritzon argazki erakusketa kolektiboari hasiera emango diogu.

Eta ondoren, bazkaltzera! Uliako Lore-Baratzak kideok BAZKARI bat egingo dugu 13:30-14:00 inguru Artzak Ortzeok elkartean. uliakolorebaratzak@gmail.com posta elektronikoan apuntatu zaitezke. Zure izena eman (eta familia edo kideena ere) ahalik eta lasterren, plaza-kopuru mugatua baitugu.


22 de febrero, miércoles
» Taller de reproducción de semillas
Este invierno, siguiendo con la línea colaborativa iniciada allá por 2015 con Cristina Enea Fundazioa, abordaremos un nuevo taller de la mano de Haziera en el que aprenderemos cuáles son las técnicas y los criterios adecuados para conseguir una buena reproducción de las semillas. La cita, como viene siendo costumbre, será en el parque de Viveros de Ulia. Hora: 17:30. Gratuito. 

26 de febrero, domingo
» Jornada #SOSparkea en Viveros de Ulia
Este domingo, bajo el lema #SOSparkea, hemos organizado una jornada mañanera en Viveros de Ulia con actividades destinadas a salvar este parque de Donostia. Al igual que el pasado año, queremos reunir a amigos del parque para retratarnos en una gran foto multitudinaria, por lo que extendemos la convocatoria ciudadana a ti y a todos vosotros. 😉 Este es el planning del día:

  • 11:00 | ¿Un vivero lleno de aves? ¿Dónde? ¡Lo descubrimos!
    Presentamos el informe de conteo de aves realizado por el grupo local de aficionados a la ornitología, SEO-Donostia (SEO/BirdLife), tras un año de estudio en el parque de Viveros de Ulia.
  • 12:00 ¡Hagamos una GRAN FOTO de amigos del parque!
  • 12:30 | Pongámonos al día… ¡Salvemos el parque entre todos! Actuaciones y propuestas

Desiren zuhaitza // Nuestro árbol de los deseos

Además… inauguramos la Expo fotográfica, itinerante y colectiva #SOSparkea. Y el “Árbol de los Deseos” seguirá recogiendo los sueños y deseos de todos por y para este parque de Donostia.

¡Y después, a COMER! Hacia las 13:30-14:00 horas NOS juntaremos en la Sociedad Artzak Ortzeok. Para apuntarte envía un correo a uliakolorebaratzak@gmail.com. Eso sí, comunica tu asistencia (así como la tu familia o compañer@s) cuanto antes, ya que hay limitación de comensales.

oharra | nota: podéis consultar información completa de la «Convocatoria ciudadana #SOSparkea el 26 de febrero» en el propio blog de Uliako Lore-Baratzak. Eskerrik asko!!

Argazki- eta bideo-lehiaketa: Ulia // Concurso de fotos y videos: Ulia

[EU]
Urtero bezala, Ulia Interpretazio Zentrotik argazki lehiaketa jarri dute abian. Aurtengo edizioak, hala ere, berrikuntza bat ere badakar: argazkiez gain, pare-hartzaileek Uliari buruzko bideoak ere bidal ditzakete. Gaia orokorra da: Ulia.
Xehetasun guztiak, atxikitutako dokumentuan.

Cristina Enea Fundazioak, Foto Ikatz-ekin batera, Uliari buruzko argazki- eta bideo-lehiaketa antolatu du. Bidali argazkiak irailaren 11a baino lehen.

Lehiaketaren deiko argazkia

Lehiaketaren deiko argazkia

OINARRIAK:
– Argazkiak Ulia mendian ateratakoak izan behar dira.
– Argazkien gutxieneko tamaina 1MB. eta bideoen gehienezko iraupena minutu batekoa izan behar dira.
– Partehartzaile bakoitzak gehienez 3 bideo edo argazki aurkez ditzake.
– Argazkiak eta bideoak egilearen datuekin batera, 2016ko irailaren 11a baino lehen bidali behar dira hona:  uliazentroa@donostia.eus posta elektronikoz, edota Wetransfer edo antzeko zerbitzu baten bidez.

SARIAK
2 sari banatuko dira kategoria bakoitzean, horrela osatuta:
– 1. saria: FOTOIKATZ-en eskutik argazki-dekorazio artikulua, bi pertsonarentzako menua
Ulia Aterpetxeko jatetxean eta liburu sorta.
– 2. saria: FOTOIKATZ-en eskutik argazki-dekorazio artikulua eta liburu sorta.

[ES]
Concurso de fotos y vídeos sobre Ulía. Hay quien encuentra el placer de la naturaleza, el  deporte, la tranquilidad o simplemente un lugar para estar en familia. ¿Qué es lo que te hace a ti gozar de Ulía? Mediante este concurso de fotografía y vídeo organizado por el centro de interpretación de Ulia con el patrocinio de Fotoikatz, quierens recoger las distintas formas de disfrutar de Ulía. Coge la cámara o el teléfono móvil y anímate a captar esos momentos, sensaciones o actividades que hacen de Ulía un lugar especial. Habrá premios para los ganadores, y con las fotografías y vídeos seleccionados montaremos una exposición en el Centro de Interpretación de Ulía.
Bases
– Las fotografías y vídeos tienen que haber sido tomados en el monte Ulía.
– El tamaño mínimo de las fotografías ha de ser de 1MB, y la duración máxima de los videos de 1 minuto.
– Cada persona podrá presentar un máximo de 3 imágenes o videos.
– El plazo finaliza el 11 de septiembre de 2016. Los archivos, junto con los datos personales, deben enviarse a uliazentroa@donostia.eus a través de un correo electrónico, Wetransfer o un servicio similar.
Premios
Se entregarán dos premios en cada categoría, conformados de la siguiente forma:
– 1er premio: de la mano de FOTOIKATZ un artículo de foto-decoración, un menú para dos personas en el restaurante Albergue de Ulia Aterpetxea y un lote de libros.
– 2º premio: de la mano de FOTOIKATZ un artículo de foto-decoración y un lote de libros.

Abuztuak 6, larunbata: Donostiapedia Tabakaleran // Taller Donostiapedia el sábado

[EU]
Aurrera doa Donostiapedia ekimena, Donostiari buruzko ezagutza ahalik eta gehiena Wikipedian jarri eta bildutakoarekin, liburu bat osatzeko asmoarekin. Ulia ere bai!
Larunbat honetan, abuztuak 6, Ubik-en (Tabakalera) bilduko gara 10:30tan hileroko lantegian. Bertan, gustoko edo hurbileko dugun gai horri buruzko artikuluak idazteko eta Wikipedian jartzeko aukera izango dugu. Adibidez, Ulia auzoko artikulu hauek sartuta daude:

Wikipedian editatzen ez badakizu, lasai, guk erakutsiko dizugu!
Dagoeneko, proposamen eta artikulu mordoska jaso ditugu. Ikus ondoko bideoa haietako batzuen berri izateko:

  • Posta-zerrenda sortu dute zaleak koordinatzeko
    (listan sartzeko: aitzol_astigarraga@dss2016.eu).
  • Donostiapediari buruzko informazio guztia hemen topatuko duzue:
    … https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:Donostiapedia_Liburua
  • Twitter zaleak bazarete, jarraitu @donostiapedia !

Eta zuk? Zer kontatu nahi duzu Donostiapedian? Edo ekarri argazkiak.
Larunbata arte, ongi izan!


[ES]
Seguimos trabajando en el libro colaborativo Donostiapedia, libro basado en la Wikipedia, donde recabaremos todos los conocimientos posibles sobre nuestra ciudad.
No reuniremos este sábado en Ubik (Tabakalera) a las 10:30 en nuestra cita mensual, para redactar, repasar, comentar nuestros artículos y publicarlos en la Wikipedia. Algunos artículos Sobre Ulía:

¿No saber editar en la Wikipedia? No es un problema, ¡Nosotros te enseñaremos!
Tenemos ya un montón de propuestas. El siguiente vídeo recoge algunas de ellas:

Hemos creado un grupo de correo para agilizar la comunicación entre nosotros
(Contacto: aitzol_astigarraga@dss2016.eu).

Información detallada sobre el wikiproyecto Donostiapedia en:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:Donostiapedia_Liburua

Si eres fan de las redes sociales, síguenos en Twitter:  @donostiapedia

Y tú? Qué quieres contar en Donostiapedia? Las fotos también valen
Nos vemos el sábado.

 

Bideoak: ARANZADIren txostenaren aurkezpena // Videos de la presentación de Aranzadi

[EU]
ARANZADI Zientzia Elkarteak aurkeztu zuen  Uliako Mintegietako Parkeaz egin duen txostena.

Horrez gain, Angel Etxeberria-ren blogean aurkezpenaren bideoak ikus daitezke:

1.- Herpetofauna, anfibioak eta narrastiak Uliako mintegian. Ion Garin:

2.- Landaredia Uliako mintegian. Yoana Garcia: lorategi botanikoa.

3.- El parque de los viveros de Ulía un espacio cultural verde. Marko Sierra

4.- El parque de los viveros de Ulía un espacio cultural sobresaliente a conservar. Iñaki Larrañaga


[ES]
La Asociación Científica ARANZADI presentó el lunes en el Koldo Mitxelena su informe sobre el parque de Viveros de Ulia. Aparte de los videos presentados más arriba puedes ver los capítulos del informe aquí:

  1. PROPUESTA DE ACTUACIÓN.pdf
  2. HERPETOLOGIA.pdf
  3. BOTÁNICA.pdf
  4. PLANIFICACIÓNVERDE.pdf
  5. HISTÓRICO-CULTURAL.pdf
  6. PAISAJISTICO.pdf
  7. ANEXOS 03 A,B,C.pdf

Loreak euripean // Ducha de flores

loreak04aLoreak04bGoizean euri-zaparradak izan ditugu parkean.
Ateri egin duenean kolore ederrenetan ikusi ditugu lore bustiak. 24 argazki

3.639 sinadura 🙂
BABESTU Uliako Mintegietako parkea.


Después de los chaparrones han resurgido los colores del parque y sus flores: 24 fotos

3.639 firmas  🙂
SALVAR el parque de los viveros de Ulía // SAVE THE PARK.