Kategorien artxiboak: Jarduerak/Actividades

Parkeko eta Uliako txoriak ezagutu larunbatean (2019-03-23) // ¿Qué pájaros viven en el Ulía? Ven el sábado

[EU]
Txorizalea zara?
Hobeto ezagutu nahi dituzu Ulia mendian eta Mintegietako parkean bizi diren 40 espezieak?
Erne! larunbatean, martxoak 23, Donostiako SEOBirdLife talde ornitologikoa parketik abiatu eta ibilaldi bat egingo du Ulian zehar Almirantearen gotorlekuraino.

Ordua–  9:00etan atera 13:00etan bukatu
Nondik Nora: Mintegietako parketik abiatu Pasaiko itsasargi gainean dagoen Almirantearen gotorlekura eta itzuli mintegietako parkera.

Urte osoan parkean aritzen diren txoriak (Wikipedia


[ES]
Este sábado dia 23 SEO-Donostia realizarà una salida al Monte Ulia, en esta ocasión a la vertiente este, la salida y llegada será desde Viveros de Ulia, a modo de seguir concienciando el valor del Jardin-Parque-Depósitos y Viveros de Ulia ante las amenazas de reformar el entorno.

LUGAR DE SALIDA Y LLEGADA– Viveros de Ulia, Av. Alcalde Jose Elosegui nº 81,Donostia
HORA DE SALIDA– 9:00 horas

La duración de la excursión ornitológica será de unas 4 horas, es paseo fácil , con una subida continua hasta el Fuerte del Almirante..Haremos todas las paradas necesarias para observar y escuchar a los pájaros que nos encontremos.Os esperamos.

José Manuel Cabrita Duarte (SEO-Donostia)

Almirantearen gotorlekua (Wikipedia)

Donostiako hirigintza politika (2019-03-13) // Mesa redonda sobre Política Urbanística en Donostia (13-03-2019)

[EU]
Mahai-ingurua:
Zer ari da gertatzen? Botereak eta hirigintza politika agerian.
Non: OKENDO KULTUR ETXEAN
Eguna: martxoaren 13an, asteazkena
Ordua: arratsaldeko 7etan.
Hizlariak: Donostia Defendatuz


[ES]
Mesa redonda sobre Política Urbanística en Donostia.
¿Qué está pasando en Donostia?
Poderes y plítica urbanística.

Lugar: casa de Cultura de OKENDO
Día:  13 de marzo, miércoles
Hora: 19:00
Ponentes: Donostia Defendatuz

Parkeko txoriak ezagutu (2018-03-04) // ¿Qué pájaros viven en el parque? Cajas nido

[EU]
Txorizalea zara?
Hobeto ezagutu nahi dituzu Mintegietako parkean bizi diren 40 espezieak?

Erne! Igandean, martxoak 4, Donostiako SEOBirdLife talde ornitologikoa parkean arituko da. Eurak izan ziren orain dela bi urte parkeko txorien behaketa egin zutenak. Zelan daude orain dela 2 urte jarri zituzten kutxa kabiak? Garbitu beharko dira udaberria heldu baino lehen!
Eta gainera txikientzat eta handientzat… marrazki-tailerra eta kutxakabiak egiteko tailerrak.
Inbitatuta zaude

Hegaztiak ezagutzea–  9:00etatik aurrera
Kutxakabien garbiketa– Hegaztien behaketa bukatutakoan, 10:30ean edo.
TAILERRAK–  11:00 – 12:30

Urte osoan parkean aritzen diren txoriak (Wikipedia)


[ES]
¿Te gusta conocer la vida de pájaros y aves?
¿Quieres conocer mejor y de mano de expertos las 40 especies que habitan el parque?

Este domingo, 4 de febrero, el grupo ornitológico SeoBirdLife de Donostia pasará la mañana en el parque jardin Viveros de Ulia. Hace dos años hicieron un seguimiento de las aves durante todo un año, censándolas una vez al mes, y también, colocando cajas-nido; pues bien, este domingo harán un censo de aves para comparar con el anterior realizado, limpiarán las cajas-nido y harán algún taller de dibujo y de realización de cajas-nido para los mas pequeños y no tan pequeños.

CENSO DE AVES– A partir de las 9:00 horas
LIMPIEZA DE CAJAS-NIDO– Una vez finalizado el censo de aves, 10:30 aproximadamente
TALLERES– Desde las 11:00 hasta las 12:30

Como sabéis, el parque viveros de Ulía se encuentra en la Avenida José Elosegui 81 de Donostia a 100 metros del Arzak, en el cruce con la subida al Albergue de Ulia.

 

Parkea, Martxoko bisita (2018-03-25)

Buskando ur-biltegia

[EU]
Uliako Mintegietako ur-biltegiak ikusteko bisitak hileko azken igandean izaten dira, hurengoa martxoaren 25ean (UDABERRIA!). Etorri nahi baduzue, klik egin eta eman izena hemen.

Ikus Buskando ur-biltegia Wikipedian.
Parkeko bisitariei triptiko hau emango diegu:


Interior del depósito Buskando

[ES]
La próxima visita para ver los depósitos de agua será el 25 de marzo (¡PRIMAVERA!). Si estáis interesados/as en venir a esa hora este domingo apúntate AQUÍ

Parque de Viveros de Ulia en Wikipedia Park_of_Nurseries_of_Ulia (English Wikipedia)

A los visitantes les entregamos este trìptico:

Otsaileko bisitak 25ean izango dira (2018-02-25) // Las visitas de febrero a los depósitos de agua serán el domingo 25

[EU]
Uliako Mintegietako ur-biltegiak ikusteko bisitak hileko azken igandean izaten dira, 24an; otsailekoa 25ean, eta martxokoa 25ean. Etorri nahi baduzue, klik egin eta eman izena hemen.
Gainera, parkea ere ikusi ahal izango duzue gero. Non daude milioi erdian baloratuta dauden 6 zedro afrikarrak? Parkea ederra da, neguko jantziarekin ere bai.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Uliako_Mintegietako_parkea

20171029_101450


[ES]
Las próximas visitas para ver los depósitos de agua serán el 25 de febrero y 25 de marzo. Si estáis interesados/as en venir a esa hora este domingo apúntate AQUÍ. Todavía quedan algunas plazas para febrero.

https://es.wikipedia.org/wiki/Parque_de_Viveros_de_Ul%C3%ADa
https://en.wikipedia.org/wiki/Park_of_Nurseries_of_Ulia

Además, también podréis visitar luego el parque. ¿Dónde están esos seis cedros valorados en medio millón de euros cada uno? ¿Invernaderos de 100 años?

Esto nos dijo Laura en enero: “Una mañana especial, con mucha historia de mis gentes, un autentico placer. Gracias a los guías y por supuesto a Antton, una auténtica eminencia en lo que a los viveros de Ulia se refiere. Una mañana mágica y que todo salga bien”

Parkeko zuhaitz ale batzuk “ordezkaezinak” dira. Guztira 22 milioi euroko balioa omen dute.

Bihar auzolana parkean // Domingo 18 de febrero: Auzolana con la higuera

[EU]
Igandean, otsailak 18, Lore-Baratzak antolatuta, Uliako Mintegietako parkean AUZOLAN eguna dugu. Besteak beste, eta urtero bezala, pikuondoa txukunduko dugu. Zer deritzozu? Igande honetan, otsailak 18, 11:00etan. Agendan apuntatu! 😉

Asteazkenean haziekin aritu ziren Lore-Baratzekoak Parkean. Zenbait barazki fruituren haziak atera eta gordetzen ikasi zuten. Beste hiru lan dituzte esku artean Lore-Baratzekoek (ikus beren instagram):

  1. Parkeko potxingoak konponduta, horrela txantxikuak zapaburu berriak egin ditzan
  2. Loretan dago neguko hortensia (Bergenia crassifolia), tximeletentzako kuxidadea dena;
  3. Garo-gunea txukuntzen hasi dira

[ES]
Mañana… ¡AUZOLAN!  Lore-Baratzak convoca auzolan en el parque para el 18 de febrero,  y  así limpiar la higuera que está junto al invernadero grande. ¿Te parece? Ven mañana… 😉

El pasado miércoles se organizó con Haziera (Cristina-Enea Fundazioa) un taller de extracción y almacenamiento de semillas, se enseñó a recoger las semillas de algunas de las hortalizas plantadas en el huerto comunitario del parque, para así poder utilizarlas en sucesivas plantaciones.

Otras tres buenas noticias publicadas en instagram por Lore-Baratzak:

  1. Arregladas las charcas en cascada del parque para que el sapo partero siga criando a sus anchas
  2. La hortensia de invierno o Bergenia crassifolia, muy apreciada por las mariposas, está ya en flor
  3. Hemos comenzado con la zona de helechos,

Wiki-liburu bat aurkeztu dugu mintegietako parkeaz

(arg.: Imanol Esnaola, Irutxulo)

[EU]
Mundu mailako Wikimedia erakundeari esker wiki-liburu bat argitaratu da Uliako Mintegietako Parkeaz eta Donostiako 14 liburutegiei oparituko zaie.

Uliako Mintegietako parkea oso aberatsa da: 40 espezie zuhaitz eta 40 espezie txori bizi dira hor. Euskal Wikipediak eta Uliako Auzo-Elkarteak lankidetzan eta 2015ean azaroan hasita parkeko espezie horientzako artikuluak osatu genituen. Gainera parkeko 165 argazki igo ditugu Wikipedian erabili ahal izateko.

Parkeko txori, zuhaitz eta landare guztiak orain erraz kontsultatu daitezke, baita QR kodeen bidez parkean bertan telefonoaren bidez ere (2016ko maiatzetik hori). Egindako ahalegin handi horrek saria jaso du orain: artikulu guztiak liburu batean jaso ditugu, eskuartean daukazun honetantxe. Disfrutatu.

Mundu mailan Wikipedia kudeatzen duen Wikimedia erakundeak diru-laguntza eman du proiektu honetan erabili den metodologia eredugarria gizartean zabaltzeko. Egin dugun lana zabaldu nahi dugu, horrela ea antzeko taldeek antzeko proiektu berriak sortzen dituzten. Wkimediak eman duen diru-laguntzari esker Donostiako 14 liburutegiei oparitzen diegu egindako lana hiritarren artean hobeto zabaltzeko.

Helburu bikoitza lortu dugu proiektu honetan:

  1. Euskarazko Wikipedian 90 artikulu sortu edo osatu ditugu.
  2. Ia 400 orrialde dituen liburu dotore bat argitaratu dugu parkearen natur aberastasuna ondo ilustratzen duena. Ederra da liburua. 89 artikulu biltzen ditu 362 orrialdetan.

Liburuan hutsunerik nabaritzen baduzu… zuzendu edo osatu Wikipediako artikulu horiek. eta horrela, geroago, liburuaren bertsio berri hobe bat egin ahal izango dugu!

Ezin ditugu aipatu gabe utzi liburua egin ahal izateko parte hartze nabarmena izan duten elkarteak eta pertsonak:

  1. WikiMedia,
  2. Euskal Wikilarien Kultur Elkartea
  3. Uliako auzo elkartea,
  4. Donostiako liburutegiak, proiektuan sinistu zutelako eta eskaera egin zutelako
  5. Uliako Lore-Baratzak, hackatoia antolatzen lagundu zutelako
  6. SEO birds Donostia, parkeko hegaztiak zeintzuk ziren aaztertu zutelako
  7. Antton Larretxao, parkeko arima eta ur biltegien zaindaria delako.

Loturak:

  • Liburua ikusi eta pdf-an deskargatuz nahi izanez gero, sakatu hemen.
  • PediaPress bitartez ale bat(zuk) eskatu nahi izanez gero, hemen.
  • Liburua argitaratu dugu baina Wikiproiektuak bizirik jarraitzen du, eguneratu eta osatzen lagun dezakezu: Uliako mintegietako Parkea.Parkeko 165 argazkiak (Wkimedia Commons).

Azalean Erregetxo txoria jarri dugu (asfalto gainean). SEO-BIrds-Donostiako elkartekoek horrela esaten baitigute: “Aipagarria da Erregetxo bekainzuria, guretzat parkeko enblematzat, parkeko ikurtzat hartu beharko zena; bera txikia, bitxia eta geldiezina baita, Uliako Mintegi/Lorategia den bezalakoxea.”

Urtarrileko bisitak 28an izango dira (2018-01-28) // Las visitas de enero a los depósitos de agua serán el domingo 28

[EU]
Uliako Mintegietako ur-biltegiak ikusteko bisitak hileko azken igandean izango dira, 28an; otsailekoa 25ean, eta martxokoa 25ean. Etorri nahi baduzue, klik egin eta eman izena hemen. Ahal baduzue 9:30eko txandan etorri, txanda hori libreago dago eta ordu horretan eguzkia zuzenean sartzen da leihoetatik, argi naturalarekin oso berezia da (ikus argazkia).

Gainera, parkea ere ikusi ahal izango duzue gero. Non daude hiruna milioi eurotan baloratuta dauden magnolioak? Parkea ederra da, neguko jantziarekin ere bai.

20171029_101450

 

 

 

 

[ES]
Las próximas visitas para ver los depósitos de agua serán el 28 de enero, 25 de febrero y 25 de marzo. Si estáis interesados/as en venir a esa hora este domingo apúntate AQUÍ. Todavía quedan algunas plazas para enero.  El turno en castellano con plazas es el de las 9:30. Tener en cuenta que a esa hora el sol entra directamente por la ventanas del depósito y que esa imagen dentro del depósito es muy especial (ver foto).

Además, también podréis visitar luego el parque. ¿Dónde están esos magnolios valorados en 3 millones de euros cada uno? ¿Invernaderos de 100 años?

Parkeko zuhaitz ale batzuk “ordezkaezinak” dira. Guztira 22 milioi euroko balioa omen dute.

ATEGORRIETA-ULIA, DENON ARTEAN proiektuaren aurkezpena

Uliako Auzo Elkarteak, Donostiako gizarteari eta bereziki Ategorrieta-Uliako bizilagunei jakinarazi nahi die (hauei parte hartzera gonbidatuz), Ategorrieta-Ulia, denon artean proiektua martxan jarri duela, aktibatu duela. Eta proiektu hau egin ahal izateko, Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzak jaso dituela.

Urtetan eta urtetan zehar, Ategorrieta-Uliako gabeziak aztertuz, idazkiak aurkeztuz, mintegiak eta hitzaldiak antolatuz, Ategorrieta-Uliako baldintza sozio-urbanistiko-anbientalak eta auzoaren mantenimendua, bizilagunen artean auzoarentzat nahi dugun etorkizuneko irudi bat sortu nahi dugu.

Informazio sozio-urbanistikotik abiatuz, hiritar parte hartze prozesu honen bidez, hausnarketa, eztabaida eta proposamen fase batean bukatzen duen programa bat jarri dugu martxan, auzoaren bizi kalitatea, hiriko irudia, zerbitzuak, estruktura eta hiri eta lurralde funtzionamendua hobetzen duena.

Haunarketa eta eztabaidarako erabiliko ditugun tresnak, bertako lanak eta tailerrak izango dira.

Aipatutako helburuak ezezik, bilatuko dugu:

  • Bizilagunak, estrategia soziourbanistikoaren protagonista bihurtzea.
  • Ategorrieta-Uliako bizilagunak, prozesuan partehartzea eta amankomuneko hausnarketa prestatzea.
  • Auzoko proiektu urbanistikoak, mantenimenduaren egoera eta hiriko zerbitzuak aztertzea.
  • Proiektua, lurralde proposamen fase baten bidez, burutzea, horretarako auzoan bertan bizi diren bizilagunen ideiak eta proposamenak hobetuz.

Ategorrieta-Ulian, 2017ko abenduaren 28an

Informazio gehiago hurrengo egunotan

Presentación del PROYECTO ATEGORRIETA-ULIA, DENON ARTEAN

La Asociación de Vecinos de Ulia (Uliako Auzo Elkartea) quiere hacer saber a la opinión donostiarra y en particular a los vecinos de Ategorrieta-Ulia, (a los cuales invita a participar), que ha puesto ya en marcha, que ya ha activado, el proyecto Ategorrieta-Ulia, denon artean, subvencionado por el Ayuntamiento donostiarra y la Diputación Foral de Gipuzkoa.

Tras decenas de años analizando las carencias de Ategorrieta-Ulia presentando escritos, organizando seminarios y charlas sobre las condiciones socio-urbanístico-ambientales y su estado del mantenimiento, consideramos que ha llegado la hora de generar entre la ciudadanía la imagen de futuro que deseamos para el barrio.

Partiendo de la información socio-urbanística existente, buscamos desarrollar un programa de participación ciudadana, que reflexione, debata y termine en una fase propositiva en torno a las actuaciones o proyectos, que mejoren la calidad de vida del barrio, su imagen urbana, servicios, estructura y funcionamiento urbano y territorial.

Los instrumentos que utilizaremos para la reflexión-debate y labor creativa serán trabajos de campo y talleres.

Además de los objetivos ya citados, buscamos:

  • Convertir a los y las vecinas, en protagonistas de la estrategia socio-urbanística.
  • Introducir, sumergir e integrar al barrio de Ategorrieta-Ulia, en una reflexión común.
  • Analizar el barrio sus proyectos urbanísticos, el estado general del mantenimiento y sus servicios urbanos.
  • Culminar el proceso mediante una fase propositiva sobre el futuro territorial, tras optimizar las propuestas por parte de aquellos y aquellas que viven a diario el barrio.

En Ategorrieta-Ulia, a 28 de diciembre de 2017

Próximamente más información