Kategorien artxiboak: Auzoan konposta

Apirilak 17: auzolana, txoriak, zuhaitzak… // 17 de Abril: Auzolan, aves, árboles., depósitos…

[EU]
Igande honetan AUZOLAN eguna dugu
eta honen inguruan beste zenbait ekimen izango ditugu Uliako Mintegien parkean. Ea…

  • 08:30etan SEO-Donostiarekin hegazti behaketa. Oraingoan 7. saioa izango da!
  • 09:30etan hasiko gara ur-biltegien bisitekin.
  • 10:00etan berriz, mintegietako zuhaitz eta landareak ezagutzeko bisita izango da. 11:30 eta 13:00etan ere aukera izango dugu.
  • 10:30etatik aurrera Auzolan.
  • 15:30etan, piknik baten ondoren edo bitartean ;-), Uliako Lore-Baratzeko biltzarra ospatuko dugu. Aurreratu behar izan dugu bilera, ondoren, Giza Eskubideen Zinemaldiko film bat ikustera gonbidatu baikaituzte (19:00etan Victoria Eugenia Antzokian) eta jarraian ospatuko den mahai ingurura.

Bide batez, Uliako Konpost Astearen berri eman nahi dizugu. Gipuzkoan konposta eta ongarri organikoekin diharduten zenbait pertsona erreferente eta elkarteekin harremanetan jarri gara eta datorren astean parkean izango ditugu. Egitaraua eta informazio zabala Uliako Lore-Baratzaren webgunean duzue:  “Uliako Konposta Astea“.


[ES]
Este domingo tenemos AUZOLAN
junto con otra serie de actividades en el parque de Viveros de Ulia. Veámoslas…

  • 08:30h. Séptima sesión de observación de aves del parque con SEO-Donostia.
  • 09:30h. Comenzaremos con las visitas a los depósitos de agua.
  • 10:00h. Seguimos con las visitas en el parque para conocer los árboles y las plantas que la habitan. A las 11:30 y 13:00 horas también tendremos ocasión de participar en esta actividad.
  • 10:30h. A partir de esta ahora empezaremos con el Auzolan.
  • 15:30h. Tras (o durante) el picnic en el parque celebraremos la asamblea de Uliako Lore-Baratzak. Hemos tenido que adelantar la reunión dado que estamos invitados a disfrutar de una de las películas del Fetival de Cine y DDHH (a las 19:00 en el Teatro Victoria Eugenia) y a la posterior mesa redonda.

Y aprovechamos la ocasión para comentaros que hemos organizado la Semana del Compost en Ulia. Nos hemos puesto en contacto con profesionales y asociaciones de referencia en Gipuzkoa sobre compostaje y abono orgánico para que acudan al parque la próxima semana. Encontraréis información completa al respecto en el post “Uliako Konpost Astea“.

Konposta ikastaroa / Curso de compost

auzokonposta[EU]
Uliako auzokonposta gunean konposta egiteko izena eman zutenentzat
formakuntza ikastaro bat antolatu dugu. Ikastaroak ordu beteko azalpen teorikoak izango ditu eta ondoren konpostagunera hurbilduko gara.
Zuk ere parte hartu nahi baduzu deitu telefonoz (943 48 33 90 edo bidali mezu bat (ingurumena@donostia.org).

Eguna: Irailaren 29an izango da,
Ordua: arratsaldeko 18:00etan,
Non: Ulia – Ategorrietako Jubilatuen elkartean (Ategorrieta Hiribidea, 67).

Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizugu gai honetan izan duzun arreta eta laguntzagatik.
Luarra, luarra!

[ES]
Se ha organizado un curso de formación para explicar como se hace el compost comunitario a las personas  que han se han apuntado en la nueva zona de compostaje comunitario de los viveros de Ulia.

Si tú también quieres asistir llama por teléfono ((943 48 33 90) o manda un mensaje a <ingurumena@donostia.eus>

Día: 29 de septiembre
Hora: 18:00 horas,
Lugar: Hogar del Jubilado de Ulia – Ategorrieta (Ategorrieta Hiribidea, 67).

El curso constará de una parte teórica, con una duración aproximada de una hora y la posterior visita a la zona de compostaje.

Agradecemos de antemano tu atención y colaboración en este tema.

Auzoan Konposta. Eman izena / Apúntate para el de los viveros

[eu]
Oso erraza da zure sukaldeko hondakin organikoak bereiztea eta udalak Uliako Mintegietan ipini duen auzo-konpostagailua uztea. Horrela, familia arrunt batek urtero gutxienez 200 kg zabor gutxiago sor dezake. Eta gainera, parte hartzen duenak hortik sortuko den konposta hartu ahal izango du ongarri moduan bere balkoiko loreak indartzeko edo 🙂
Soberakinak Mintegietan bertan erabiliko ditugu.

Gauzak ganoraz eginez gero, ez da kiratsik sortzen (zaborraren gainaldea beti estalita egon behar da eltxoak zabor freskora ez ailegatzeko). Horrela dela frogatu digute Añorgan urtebete horretan aritu izan direnek.

Parte hartu nahi dugun bizilagunek udalean izena eman behar dugu (943 48 33 90 edo ingurumena@donostia.org). Parte hartzaileek hasierako azalpen bat eta laguntza teknikoa izango dute uneoro.

Animo!  Baietz lortu mintegietatik gertu bizi diren 16 familia!

[es]
Separar los restos orgánicos de tu cocina y depositarlos en en la compostera comunitaria que el Ayuntamiento ha colocado en los viveros de Ulia. Una familia media puede reducir en al menos 200 Kg/año los residuos de su hogar. Las familias que participen en este programa pueden el compost que elaboren como abono para revitalizar las flores de su balcón… 🙂

Si hacemos las cosas bien con este sistema no se crean malos olores (los residuos frescos tienen que estar siempre cubiertos para que los mosquitos no tengan acceso). Aśi nos lo han mostrado los vecinos de Añorga, que llevan más de un año haciéndolo.

Para participar en el grupo que vamos a crear en los viveros hay que apuntarse en el ayuntamiento (943 48 33 90,  o bien en ingurumena@donostia.org). Los participantes recibirán una pequeña charla de introducción y dispondrán de ayuda técnica en todo momento.

Animo!  ¡A que sí logramos juntarnos 16 familias del entorno de Soroborda, de los viveros!

Konpost jaia igandean / Fiesta del Compostaje el domingo

Konpost_Festa_2015igande honetan, apirilak 26, goizeko 11etatik aurrera, Donostiako udalak Konpostaren Festa antolatuko du Boulevard-ean.

Bertaratzera animatzen zaituztegu!


Este domingo 26 de abril a partir de las 11:00 el ayuntamiento de San Sebastián organiza la Fiesta del Compostaje en el Boulevard.

¡Os animamos a que participéis!

2013ko jardueren memoria / Memoria anual 2013

(Abajo en castellano)

ULIAKO AUZO ELKARTEAK 2013an
EGINDAKO JARDUEREI BURUZKO MEMORIA.

Hauek izan dira Ulíako Auzo-Elkartearen jarduerak 2013an:
Donostiako aspaldiko ur-biltegiak (“Soraborda eta Buskando”) donostiarrei ezagutaraztea. Inguruko auzokoentzat ere oso ezezagunak dira donostiarren egarria urteetan asetu zuten ur-biltegi hauek. Aranzadi Institutuak 2006an txosten batean azaldu zuen balio arkitektoniko handikoak direla, diseinuagatik eta eraikuntzarengatik. Hiriaren ondareko elementu garrantzitsua dira. Kanpaina honek piztu duen interesa ikusita, hiriko mintegi zaharrean dagoen altxor txiki hau erakusten ibili gara, “ate irekietako” hainbat egun antolatuta. Bisita segurtasun-arrazoiengatik talde txikietan antolatu behar denez, eta eskaera ugariei erantzun ahal izateko, hemendik aurrera hilero egin nahi dugu “ate irekietako” egun bat.

Zaborren bilketa eta kudeaketaren gaia lantzen jarraitzen dugu. Elkartetik lehen pausoak eman ditugu gure auzoko zaborraren bilketa selektiboa sustatu eta bultzatzeko, maximoa birziklatu ahal izateko eta zabortegira iristen den ehunekoa minimoa izan dadin. Ez dugu hondakinak errausteko instalazio bat nahi hainbat arrazoi ekologiko, ekonomiko eta osasunekorengatik, baina jakin badakigu hiritarren konpromisoa behar dela ondo erakusteko errauskailurena bideraezina dela eta ez-beharrezkoa.

Helburu horrekin buzoietan banatu genuen liburuxka bat eta maiatzean hitzaldi batzuk antolatu genituen hondakin organikoen tratamendua azaltzeko eta konpostajea auzokoen artean egiteko aukera lantzeko, aukera hau bidegarria baita lorategi duten Ulía-ko hainbat etxebizitzetan.

Ingurumenaren zaintzari dagokionez, beste elkarte batzuekin elkarlanean ibili gara Uliako hainbat bide mantentzen eta berreskuratzen. Erabileraren faltagatik desagertzeko zorian daude bide batzuk, eta beste batzuk, berriz, alboko jabeek modu bidegabean berentzat hartu izan dituztelako. Euskal Herriko kultura historikoaren arloan Okendo Kultur Etxean hitzaldi bat antolatu dugu Prailehaitz kobazuloari buruz. Xabier Peñalber izan zen hizlaria, ikerketen zuzendari arkeologikoa dena. Publikoaren harrera oso ona izan zen.

Taila eta pinturako asteroko ikastaroekin jarraitu dugu, parte-hartze handiarekin jarraitu dutenak.

Bestalde hirigintzako arloan legea ez betetzeagatik zabaltzen diren espedienteei jarraipen egiten diegu, zoritxarrez horrelakoak ez dira gutxi. Jarduera honek, auzorako emaitza positibo batzuk lortzeaz gain (auzi asko ebatzi dira positiboki), balio du indarreko legezkotasunari muzin eginez interes espekulatiboekin mugitu nahi diren pertsonei aurre egiteko.

Aurten ere “San Juan sua” antolatu eta dinamizatu dugu Sagueseko zelaigunean. Tradiziozko jaia bihurtu da, hiriko beste auzoetatik adin guztietako milaka pertsona biltzen dira magiazko suaz, musikaz eta, oro har, giro onaz disfrutatzeko. Jarduera honen arrakasta nabaria da eta horregatik animatzen gara urtero urtero hau antolatzen, nahiz eta antolaketa hori neketsua izan. Hala ere, jende asko etortzen denez, gainezka ibiltzen gara Sagueseko zelaigunean sortzen diren su txikiak kontrolatu ahal izateko. Udaltzaingoaren inplikazioa beharko genuke horretan. Bestalde, beharrezko ikusten dugu aditu baten laguntza sua modu seguruan pizteko, lehengo urteko ezustekoa berriro ez gertatzeko..

Bukatzeko, elkarteko blog bat (http://ulia.blogariak.net) zabaldu dugu gure jardueraren berri emateko, baita elkarteko kideekin eta oro har auzokoekin harremanetan egoteko ere.

 ========================================================================

MEMORIA EXPLICATIVA SOBRE LAS ACTIVIDADES DESARROLLADAS POR “ULIA AUZOKO ELKARTEA” A LO LARGO DEL AÑO 2013.

En el año 2013 la Asociación de Vecinos de Ulía ha centrado su trabajo principalmente en las siguientes actividades:

Campaña de divulgación para el conocimiento de los y las donostiarras de los antiguos depósitos de agua (“Soraborda y Buskando”) que abastecieron a la ciudad; estos depósitos, muy poco conocidos incluso por los vecinos de la zona, por su diseño y construcción, tienen un notorio valor arquitectónico tal y como lo certifica el Instituto Aranzadi en su informe de Diciembre de 2006, siendo por tanto un patrimonio importante de la ciudad. A la vista del interés que ha despertado esta iniciativa, hemos realizado varias “jornadas de puertas abiertas” de los antiguos viveros que han servido para dar a conocer este pequeño “tesoro”. Dadas las características de la visita en pequeños grupos, por motivo de seguridad, hemos hecho un calendario mensual de “puertas abiertas” para responder a las numerosas peticiones que nos han llegado.

Hemos continuado trabajando el tema de la recogida y gestión de las basuras. Desde esta Asociación hemos dado los primeros pasos para fomentar y potenciar la recogida selectiva de la basura en nuestro barrio, de forma que se pueda reciclar el máximo y reducir al mínimo el porcentaje que llegue al vertedero; no queremos una planta incineradora por muchas razones de orden ecológico, de salud e incluso económico, pero somos conscientes de que esto supone un compromiso de los ciudadanos que haga innecesaria e inviable esa alternativa. Con este fin hemos buzoneado un folleto explicativo y realizado en Mayo unas charlas para abordar el tratamiento de los residuos orgánicos y la posibilidad del “compostaje vecinal” ya que esta solución encaja en muchas de las viviendas con jardín – huerta de la zona baja de Ulía.

En lo referente al cuidado del medio ambiente, hemos participado, junto con otras asociaciones, en la recuperación y mantenimiento de diferentes caminos de Ulía, que corren peligro de desaparecer por falta de uso o por apropiación indebida de algunos propietarios de parcelas lindantes.

En el ámbito de la cultura histórica de Euskal Herria hemos organizado en la casa de Cultura de Okendo una conferencia sobre “Prailehaitz” realizada por el arqueólogo director de las excavaciones, Xabier Peñalber, que obtuvo una buena acogida de público.

Hemos continuado con los cursillos semanales de talla y pintura, que siguen teniendo un muy buen nivel de participación.

Por otro lado hemos continuado con nuestro trabajo de “seguimiento a expedientes abiertos por incumplimiento de la legalidad urbanística”, que por desgracia se produce con demasiada frecuencia. Esta actividad, además de obtener unos resultados positivos para el barrio (son muchos los contenciosos resueltos positivamente), sirve para disuadir a quienes, a menudo con intereses especulativos, tienden a saltarse la legalidad vigente.

Un año más nos hemos encargado de la preparación y dinamización de la “noche de San Juan” en la explanada de Sagüés. Es una fiesta con tradición en el barrio y que reúne a miles de personas que llegan de otros lugares de la ciudad para disfrutar de la magia del fuego, de la música y en general del buen ambiente que domina e impregna a personas de todas las edades. El éxito de esta actividad es evidente y esto hace que, a pesar del esfuerzo que supone su organización, nos empeñemos cada año en sacarla adelante. De todos modos, teniendo en cuenta que la enorme afluencia de público desborda nuestras posibilidades de control, sobre todo en lo referente a la proliferación de pequeñas hogueras en la explanada de Sagüés, pedimos una mayor implicación de la Guardia Urbana. Por otra parte vemos necesario contar con un experto en materiales combustibles que se encargue de iniciar la hoguera de forma segura, de modo que no se vuelva a producir el “susto-aviso” de la última edición.

Para terminar añadir que hemos abierto un “blog” de la Asociación (http://ulia.blogariak.net) que nos permite divulgar nuestra actividad, así como interactuar con nuestros asociados y vecinos en general.