Kategorien artxiboak: Konpontzekoak

Azkenean farolak ditugu Lapatzandegiko bidezidorrean // Al final farolas en Lapatzandegi

[EU]
Honela idatzi genuen orain dela bi urte:

Eta opari hau ekarri digu martxoak Lapatzandegiko bidezidorrera:

Ezetz asmatu zein den martxoko argazkia eta zein otsailekoa 😉

Eskerrik asko!


[ES]
Así lo pedíamos hace dos años:


¡Ya tenemos iluminación!
Nunca es tarde si la dicha es buena, y además:

  • Lámparas led de bajo consumo
  • pedíamos dos farolas y han puesto ocho

¡Eskerrik asko!

Bideoak: ARANZADIren txostenaren aurkezpena // Videos de la presentación de Aranzadi

[EU]
ARANZADI Zientzia Elkarteak aurkeztu zuen  Uliako Mintegietako Parkeaz egin duen txostena.

Horrez gain, Angel Etxeberria-ren blogean aurkezpenaren bideoak ikus daitezke:

1.- Herpetofauna, anfibioak eta narrastiak Uliako mintegian. Ion Garin:

2.- Landaredia Uliako mintegian. Yoana Garcia: lorategi botanikoa.

3.- El parque de los viveros de Ulía un espacio cultural verde. Marko Sierra

4.- El parque de los viveros de Ulía un espacio cultural sobresaliente a conservar. Iñaki Larrañaga


[ES]
La Asociación Científica ARANZADI presentó el lunes en el Koldo Mitxelena su informe sobre el parque de Viveros de Ulia. Aparte de los videos presentados más arriba puedes ver los capítulos del informe aquí:

  1. PROPUESTA DE ACTUACIÓN.pdf
  2. HERPETOLOGIA.pdf
  3. BOTÁNICA.pdf
  4. PLANIFICACIÓNVERDE.pdf
  5. HISTÓRICO-CULTURAL.pdf
  6. PAISAJISTICO.pdf
  7. ANEXOS 03 A,B,C.pdf

Presentación: La importancia del parque de Viveros de Ulia (Koldo Mitxelena, 20-06-2016)

Viveros de Ulia, un parque con más de un siglo de historia en su haber, está en situación de peligro por el Plan Especial municipal de urbanización del Gobierno Municipal de Donostia.

El parque de Viveros de Ulia tiene todos los ingredientes necesarios para ser declarado como un bien natural, cultural y paisajístico.  Este parque es un espacio singular y único en toda la provincia de Gipuzkoa.

Sociedad de Ciencias Aranzadi, Mayo de 2016

ulia_Lorebaratzak_talde_argazgiaPresentación: “Importancia de los Viveros de Ulia y su valor para la planificación verde eb Donostia”
Día: 20 de junio,  lunes
Hora: 19:00
Donde: Koldo Mitxelena kulturgunean
Participantes:

ULB-UAE 2016.06.20 DONOSTIA.  Invitación

ULB_KM_2

Aurkezpena: Uliako mintegietako parkearen garrantzia (Koldo Mitxelena, 2016-06-20)

Mende batetik gorako historia duen Uliako Mintegietako parkea gaur egun arrisku-egoeran dago, Udal Gobernuaren urbanizazio plan berezia dela eta.

Uliako mintegietako parkeak beharrezko osagai guztiak ditu kultur ondarea, natur ondarea eta paisaia-ondare gisa aldarrikatua izateko. Gipuzkoa osoan bakarra eta berezia den espazioa da parke hau.

Aranzadi Zientzia Elkartea, 2016ko maiatza

Mahai-ingurua: “Mintegien garrantzia eta balioa Donostiako hiri plangintza berderako”
Noiz: ekainaren 20an, astelehena
Ordua: 19:00
Non: Koldo Mitxelena kulturgunean
Partaideak:

ULB-UAE 2016.06.20 DONOSTIA. Gonbidapena. Invitación ULB_KM2016-1

Ulia Pasealekuko luizia konpontzen / Pronto sin semáforo en Lapatzandegi : -)

[EU]
Hasi dira Ulia Pasealekuko luizia konpontzen 🙂

Semaforoa-konponketanOrain dela hiru urte t´erdi euri zatarrengatik lehenengo luizi bat izan zen, Barbotegi pasata Lapatzandegi baserriaren parean. 2013ko otsailean toki berean beste luizi bat izan zen, handiagoa. Orduan jarri zuten semaforoa.

BAI, BAZEN GARAIA ERREPIDE HORI ONDO KONPONTZEN HASTEKO!
Pozik gaude!

EITB_EHZuzenean_Lubizia_Ulian

ETB (2014-01-30)


[ES]
Por fin han empezado los arreglos del desprendimiento en el Paseo de Ulia!

DiarioNiticiasUliaDesprendimeinto2014-02-01

Diario de Noticias (29-01-2014)

Hubo un primer desprendimiento en 2012 por intensas lluvias. En febrero de 2013  hubo un gran deslizamiento de tierra en la misma curva, después de Barbotegi frente al caserío de Lapatzandegi. Desde entonces, como solución provisional, se colocó un semáforo. Provisionalidad de dos años y medio

Sï, YA ERA HORA DE ARREGLAR ESTOS DESPRENDIMIENTOS!

Argiteria Lapatzandegiko bidezidorrean/ Dos farolas en Lapatzandegi

Eskatu dugu, baina Udalak ez du  argirik jarriko Lapatzandegi baserriko bidezidorrean.

Lapatzandegi2IMG-20150113-WA0001Eskaera: ARGITERIA. Argi gehiago jartzea San Ignacio klinikatik gora Lapatzandegi baserriraino doan bidean

UDAL GOBERNUAREN ERANTZUNA
Bidearen segurtasun baldintza kaskarrak direla eta, ez da egoki ikusten bidea argiztatzea, egokiagoa baita argi gutxiko orduetan Ulia pasealekua erabiltzea.

Baina…

Udalak nahi du umeak eskolara oinez joatea eta ez kotxez. Udalaren Eskola bidea programa arrakastatsua izan da,  sariak ere irabazi ditu. (http://www.donostiamovilidad.com/eu/mugikortasun-jasangarriaria/eskola-bidea/)
Horregatik 10 edo 20 ume eta guraso saiatzen ari dira goizero oinez joaten Ategorrietako eskolara edo ikastolara Barbotegitik eta Harrobiko etxeetatik.
Orain dela gutxi barandila jarri zuen udalak bidezidor horretan, baina neguan ilun-ilun dago Lapatzandegiko aldapako azken zatia goizean jaisten direnean eta ilun-ilun arratsaldean igotzeko.

Udalak dio “egokiagoa dela argi gutxiko orduetan Ulia pasealekua erabiltzea”,
baina bide hori askoz luzeago da, luzeegi ume txikiekin joateko.

Ez ditugu behar 10 farola, farola bat edo bi nahikoa izan daiteke Lapatzandegiko aldapako azken zatia argiztatzeko, beherago argia heltzen da alboko etxeetatik.

Lapatzandegi2===============================================================

El ayuntamiento no ha aceptado la petición de iluminar el camino de Lapatzandegi.

Lapazandegi_IMG-20150113-WA0000Petición: ALUMBRADO DEL CAMINO QUE VA DE LA CLÍNICA SAN IGNACIO AL CASERÍO LAPATZANDEGI

RESPUESTA DEL GOBIERNO MUNICIPAL:
Debido a las escasas condiciones de seguridad de la vía, no se considera adecuado iluminarla, ya que es mejor utilizar el paseo de Ulia en las horas de menos luz.

Pero…

El ayuntamiento promociona que los niños y niñas vayan andando y no en coche a la escuela. El programa “Camino Escolar de San Sebastián” ha sido seleccionado como ejemplo de Buena Práctica. (http://www.donostia.org/home.nsf/0/BAA5339E6172279EC125783B004287D3?OpenDocument&idioma=cas).
Por esa razón unos 10 o 20 niños, niñas, madres y padres suelen bajar andando desde las zonas de Barbotegi y casas de Cantera hasta Ategorrieta.
Hace poco el Ayuntamiento colocó una hermosa barandilla para ayudar a bajar a los peatones, está mejor; pero cuando esta cuadrilla suele bajar por las mañanas en enero es de noche y lo mismo al subir, la parte final de la cuesta está muy oscura.

No necesiatamos 10 farolas, con dos en ese tramo final puede ser suficiente, más abajo entra luz que viene de las casas laterales.

Udalaren erantzunak Ulia auzoko proposamenei

ulia14_eskaerak_erantzunak(Puedes ver esta noticia en castellano aquí)

Udalak aztertu ditu 2014ko apirila eta maiatzean herritarrek “Auzo eta Herriak Donostia Indartzen” prozesuaren baitan ULIAN egindako proposamenak.  (http://auzoetaherriak.donostia.org/index.php/eu/4-fasea/ulia)

Proposamenak 11 izan ziren, eta horietatik bi onartu dira (erantzun berdea), lau onartu dira baina oraindik ezin dira bideratu (erantzun laranjak) eta beste bost proposamen ez dira onartu (erantzun gorriak). Hauek dira proposamenei udal gobernuak emandako erantzunak:

Eskaera: AUZO ELKARTEa eta UDALAREN ARTEKO HARREMANETARAKO BIDEA

Auzoak eta Herritarren Partaidetza Departamentuak esku hartzea auzoak beste departamentu batzuekin dituen arazoetan.

UDAL GOBERNUAREN ERANTZUNA
[…] Udaletik, partaidetzaren zeharkakotasuna administrazio barnean lantzeko teknikari bana izendatu dugu departamentuetan.Teknikariaren funtzioak hauek dira:

• Administrazioaren barne antolamenduari buruzko egiturazko proposamenak sortzea eta Zerbitzuaren buruari aurkeztea, herritarren partaidetzaren zeharkako izaera erakuste aldera.
• Administrazioak herritarren partaidetzarako dituen arduradun eta zeharkako esparru guztiak koordinatzea eta haien segimendua egitea.
• Partaidetzarako esparru egonkorrak bultzatzea eta haien segimendua egitea.
• Udal jardueraren barruko zeharkako planetan izaten den partaidetzaren segimendua egitea.
• Herritarren partaidetzarako barne prestakuntzako programak proposatzea eta gauzatzea.

Parte-hartzearen zeharkakotasuna garatu eta sendotzeko, figura berri honek ekimen eta proiektu zehatzetan lan egiten du. Udaleko askotariko eremu eta departamentuen inplikazioa eta elkarlana bultzatzea, ikuspuntu desberdinak harremanetan jartzea, adimen kolektiboa sortzea eta erabaki hobeak hartzea da horren guztiaren helburua. Baliabideen eraginkortasuna eta probetxugarritasuna hobetu nahi da, sinergia eta onura zehatzak eta nabarmenak sorrarazita.
Zentzu honetan, Udaleko Partaidetza Sailak ezin du Administrazio barruan bitartekari lanik egin; bai, ordea, erraztatzaile lana, eta horren ardura egotzi diogu zerbitzu honi, kontuan hartuta, betiere, helburu nagusia dela Udalak, hainbat departamenturen bitartez, eta auzo, elkarte eta auzotarrek koherentziaz jokatzea elkarren arteko harremanetan. Bide horretan lanean jarraituko dugu, bai politikoki bai teknikoki.

DonostiaHerriPartaidetza
Eskaera: Ur-biltegiak, mintegiak eta parkea
AUZOKO KULTURA ETA NATURA

Mintegien eremuaren parke izaerari eustea, modu integralean eta diziplina askotarako aprobetxatuz, eta aisialdirako eta jolaserako gune bat sortuz, mendiaren beheko eta goiko aldeak elkartuko dituena. Gune hori auzo elkarteen eta Udalaren artean kudeatuko dute, ikuspegi pedagogikoa eta zeharkakoa emanez, ahalik eta aukera gehien eskain ditzan.

UDAL GOBERNUAREN ERANTZUNA
Ezin ditugu espazio publikoak alferrik galdu eta hainbat espazio biztanleentzat itxita izan, tartean Uliako lehengo haztegiak. Haien paisaia eta kultur aberastasuna ezagutarazi nahi dugu, eta eskaintzen dituzten aukerak ikusita, udal baliabide horri errentagarritasun soziala ateratzeko auzo elkarteen inplikazioa landu. Espazio hori Udalak ere erabiliko duenez, 15.000 euroko gastua egingo dugu egokitzapen lanak egiteko (funtsean, hesitzea eta edateko ura hartzea).

Eskaera: ULIA MENDIKO BIDEAK

Mendiko bideak berreskuratzea, zaintzea eta ondo erabiltzea:
– Auzolanean, Udalak zuzenduta.
– Bide zaharra trenetik babestea: seinaleak jartzea eta azken zatia identifikatzea. Bidea sustatzea eta ezagutaraztea, horretarako kartelak, argazkiak eta halakoak jarrita.
– Kutraia eremuan, oinezkoen eta bizikleten guneak bereiztea.
– Inguruneari tratamendu egokia, sinplea eta iraunkorra ematea, Sagues/Monpastik mendiaren puntaraino.

UDAL GOBERNUAREN ERANTZUNA
Parke eta lorategietan dugun lan handia ikusirik, egokiago ikusi dugu lan horiek 2016rako programatzea.

Eskaera: DENDA TXIKIAK

Denda txikiak sustatzea

UDAL GOBERNUAREN ERANTZUNA
Hurbileko merkataritzaren gaineko kezka auzo gehienetako proposamenetan ageri da; auzo bakoitzean, ordea, ekimenak askotarikoak eta zehatzak dira eta nekez aurreikus daiteke horien eragina. Horregatik guztiagatik, hiri osorako martxan diren neurriekin batera, 2015erako esperientzia pilotua egingo dugu; askotariko ekimenak modu koherentean bilduko ditu eta dagokion auzoaren errealitate zehatzera egokituko ditu, auzo eragileekin batera diseinatu, aplikatu eta ebaluatzeko eta, horrela, etorkizunean beste auzo batzuetara eraman ahal izango diren ikusteko.

Eskaera: KOMUN PUBLIKOA SAGUESEN

Komun publiko bat jartzea Sagüesen (aluminiozkoa, Uliako parkean dagoenaren antzekoa)

UDAL GOBERNUAREN ERANTZUNA
Komun publikoak oinarrizko zerbitzua da bide publikoaren eta parkeen erabilera egokia izateko, egoki ikusten da inbertsio hau egitea. Dena den, beste auzo batzuetan ere behar hau azaldu dute eta egin beharreko inbertsioa kontutan hartuta, instalazio hau jartzea hurrengo urteetan aztertuko da.

Eskaera: TAXIBUSAK

Igotzen diren taxibusen azterketa bat egitea (maiztasuna, kostuak, etab.), eta nondik igotzen diren eta zer sistema erabiltzen duten adieraztea (adibidez, errotuluen bidez).

UDAL GOBERNUAREN ERANTZUNA
Taxibus zerbitzuaren inguruan eskaturiko hausnarketa egin zuen Dbusek eta, ondorioz, zerbitzu iraunkorra jarri ordez, eskatu ahalako zerbitzu bat jartzea da proposamena. Proposamen hori 2015ean jarriko da martxan, aurrekoa baino hobea izango delakoan.

Eskaera: SAGUESEKO FRONTOIA TXUKUNTZEA

Frontoia estaltzea eta bi sarrerak irekita uztea, Zubiri Manteoko sarrera bat itxita baitago

UDAL GOBERNUAREN ERANTZUNA
Txosten teknikoek horren egokitasuna ikusten ez dutenez, ezin dugu zuen proposamena babestu. Bigarren gaiari dagokionez, egoki ikusten dugu Eusko Jaurlaritzari kontsulta egitea.

Eskaera: RODILEKO AUTOBUS LINEA INDARTU

37 linearen maiztasuna 30 minututik 20 minutura areagotzea, geltokietan markesinak jartzea eta ibilbidea aldatzea. Amaierara arte joango den mikrobus bat jartzea.

UDAL GOBERNUAREN ERANTZUNA
Udalak ondo ikusten du aukera hau, baina Dbus aurrekontua igotzera behartuko luke eta, oraingoz, ez Gobernuak, ez Udalbatzak, ez dute diru ekarpen handiagorik egin nahi izan linea berri hau abian jartzeko.

Eskaera: AUZOKO BIZILAGUN LANGABETUEN KONTRATAZIOA

Auzoan egiten diren obretan, mendien garbiketa lanetan eta halakoetan, auzoko biztanleak kontratatzeko gutxieneko ehuneko bat ezartzea

UDAL GOBERNUAREN ERANTZUNA
Gure ustez, ezin ditugu halako jarduerak auzo bakarrean eta bertako biztanleentzat bakarrik egin, nahiz eta, hirirako programa orokorren esparruan, lehentasuna eman ahal izango diegun adierazle sozioekonomiko kaskarragoak eta langabezi tasa handiagoak dituzten auzoei, Donostiako ekonomia sustatzeko planean egiten dugun bezala.

Eskaera: ARGITERIA San Ignacio klinikatik lapazandegi baserrirako bidean

Argi gehiago jartzea San Ignacio klinikatik gora Lapatzandegi baserriraino doan bidean

UDAL GOBERNUAREN ERANTZUNA
Bidearen segurtasun baldintza kaskarrak direla eta, ez da egoki ikusten bidea argiztatzea, egokiagoa baita argi gutxiko orduetan Ulia pasealekua erabiltzea.

Eskaera: ESKAINTZA KULTURALA ZABALDU

Eskaintza kulturala indartzea, ikasturteak irauten duen aldiko igandeetan kultur etxea irekiz (zerbitzuak murriztuta) eta hilero adin desberdinetako pertsonentzako kultura jarduera bat antolatzea, talde desberdinen arteko loturak ahalbidetuz.

UDAL GOBERNUAREN ERANTZUNA
Okendo Kultur Etxea igandero ireki ahal izateak (zerbitzuak murriztutako irekiera izan arren) Kultur Etxearen urteko gastuak nabarmen igotzea dakar. Horren harira, ez dugu aurreikusten 2015ean Okendo Kultur Etxeak irekiera horietarako behar den aurrekontua edukiko duenik. Horrez gain, kosturik handiena langileei dagokie. Une honetan, legez dauden mugek eragozten dute horrelako proposamen bat aurrera eramatea, gaur gaurkoz ez baita bideragarria bertako giza baliabideekin. Aldiz, adin desberdinetako pertsonentzako kultur jarduerak hainbat talderen arteko loturak ahalbidetuta antolatzeko konpromisoa hartuko dugu, Kultur Etxeko programazioaren bidez, betiere, dituen ordutegi eta egutegien baitan.
Jarduera horiek antolatzeko, Okendo Kultur Etxearen jardueretarako aurrekontuetan 1.000 euro aurreikusi ditugu.

Respuestas del ayuntamiento a las propuestas de Ulia

Ulia_udala1_es(Ikusi albiste hau euskaraz hemen)

Las propuestas realizadas en ULIA  dentro del Proceso “Los Barrios y Pueblos fortalecen Donostia”  (http://auzoetaherriak.donostia.org/index.php/es/4-fase/ulia) han sido analizadas por el Ayuntamiento.

Han sido 11 las propuestas recogidas y de ellas 2 han sido aceptadas (respuesta en verde), 4 han sido aceptadas pero no se han podido atender (respuestas en naranja) y 6 no han sido aceptadas (en rojo). Estas son las respuestas que han publicado en la página web del ayuntamiento :

Petición: INTERLOCUCIÓN ENTRE ASOCIACIÓN VECINAL Y EL AYUNTAMIENTO

Que el departamento de Barrios y Participación acompañe a la asociación vecinal en los diferentes temas que tengan que tratar con el resto de departamentos.

RESPUESTA DEL GOBIERNO MUNICIPAL
[…]Desde el Ayuntamiento, hemos designado a una persona en cada departamento para desarrollar la transversalidad de la participación en el seno de la Administración. Estas son sus funciones:

• Generar propuestas estructurales en torno a la organización interna de la Administración y presentárselas al jefe del Servicio, con el objetivo de dejar patente el carácter transversal de la participación ciudadana.
• Coordinar a todo el personal responsable y todos los ámbitos transversales con los que cuenta la Administración en el campo de la participación ciudadana y realizar un seguimiento de los mismos.
• Impulsar ámbitos estables para la participación y realizar un seguimiento de los mismos.
• Realizar un seguimiento de la participación en los planes transversales de la actividad municipal.
• Proponer y ejecutar programas de formación interna en torno a la participación ciudadana.

Para desarrollar y reforzar la transversalidad de la participación, esta nueva figura se centra en iniciativas y proyectos concretos. El objetivo de todo ello consiste en promover la implicación y la colaboración de diversos ámbitos y departamentos del Ayuntamiento, relacionar distintos puntos de vista, generar un entendimiento colectivo y adoptar mejores decisiones. Se pretende mejorar la eficacia y el aprovechamiento de los recursos, mediante la generación de determinadas e importantes sinergias y beneficios.
En este sentido, el Servicio de Participación del Ayuntamiento no puede actuar como mediador en el seno de la Administración, pero sí que puede hacer las veces de facilitador, tarea que ha asignado a este servicio, teniendo en cuenta que el objetivo principal siempre será el de actuar de manera congruente en las relaciones entre el Ayuntamiento, a través de sus departamentos, y los barrios, las asociaciones o la vecindad. Seguiremos trabajando en ese sentido, tanto política como técnicamente.

Ulia_udala_esPetición: PARQUE EN LOS VIVEROS. CULTURA DE BARRIO Y NATURALEZA

Mantener a la zona del viveros su naturaleza de parque, aprovechándola de manera integral y pluridisciplinar. Constituir una zona social de ocio y recreo, que conecte la zona de abajo con la de arriba, y sea gestionada conjuntamente por las AAVV y el Ayuntamiento con enfoque pedagógico y transversal para que pueda ofrecer diferentes posibilidades.

RESPUESTA DEL GOBIERNO MUNICIPAL
No podemos desaprovechar los espacios públicos y mantener cerrados al disfrute de toda la ciudadanía espacios como los antiguos viveros de Ulia. Queremos dar a conocer su riqueza paisajística y cultural, y vista su potencialidad, trabajar la implicación de las asociaciones vecinales para rentabilizar socialmente este recurso municipal. Ya que pervivirán en este espacio algunos usos municipales, ejecutaremos un gasto de adecuación de 15.000 euros, fundamentalmente vallado y acometida de agua potable.

Petición: CAMINOS DEL MONTE ULIA

Recuperar, dar mantenimiento y un uso adecuado a los caminos del monte:
– En Auzolan dirigido desde el Ayuntamiento: .
– Proteger el viejo camino del tren, señalizarlo e identificar el último tramo. Promoverlo, darlo a conocer colocando carteles, fotos, …
– Diferenciar en la zona de “Kutraia” el uso peatonal y para bicicletas.
-Tratamiento adecuado, simple y sostenible necesario al entorno desde Sagues / Monpas hasta la punta.

RESPUESTA DEL GOBIERNO MUNICIPAL
A la vista del enorme trabajo que tenemos en parques y jardines, nos ha parecido más adecuado programar dichas obras para 2016.

Petición: PEQUEÑO COMERCIO

Impulsar el pequeño comercio

RESPUESTA DEL GOBIERNO MUNICIPAL
La preocupación por el comercio de proximidad es común a las propuestas de la mayoría de los barrios, en cada uno de ellos con iniciativas diversas, puntuales y concretas, cuyo impacto es difícil de prever. Por todo ello, junto con las medidas ya en marcha con carácter general para la ciudad, planteamos para 2015 una experiencia piloto que agrupe de manera coherente las diferentes iniciativas anclándolas en la realidad concreta del barrio donde se aplique, con el objetivo de poder diseñarlas, aplicarlas y evaluarlas junto con los agentes del barrio de cara a valorar su transferibilidad futura a otros barrios.

Petición: WC PUBLICO  EN SAGÜÉS

Un WC Público en Sagües (de aluminio, similar al del parque de Ulia)

RESPUESTA DEL GOBIERNO MUNICIPAL
Al ser los aseos públicos un servicio fundamental, al objeto de que se dé un uso adecuado a la vía pública y a los parques, se considera adecuado realizar esta inversión. De todas formas, esta necesidad también se ha señalado en otros barrios y teniendo en cuenta la inversión necesaria para este tipo de instalaciones se analizará para los próximos años.

Petición: TAXIBUSES

Hacer un análisis de los taxi-bus que suben, sobre frecuencia, costos, etc… ; identificar ( por ejemplo con rótulos) desde qué punto suben y dar a conocer el sistema en el barrio ya que no es conocido

RESPUESTA DEL GOBIERNO MUNICIPAL
Dbus ha realizado la reflexión solicitada en torno al servicio de taxibus, de la cual se ha propuesto ofrecer un servicio bajo petición, en lugar de un servicio permanente. Dicha propuesta se pondrá en marcha en 2015, con la esperanza de que resulte mejor que la oferta anterior.

Petición: CONTRATACIÓN DE VECINOS DESEMPLEADOS

En las obras que se hagan en el barrio y en las limpiezas del monte y demás, definir un % de contratación mínima de personas del barrio

RESPUESTA DEL GOBIERNO MUNICIPAL
No consideramos posible realizar estas actuaciones de forma exclusiva en un barrio y solo para su población, más allá de que en el marco de programas de carácter general para la ciudad podamos priorizar, como ya hacemos en el marco del Plan de Estímulo Económico, aquellos barrios con unos índices socioeconómicos más desfavorecidos y con unas tasas de desempleo más elevadas.

Petición: ALUMBRADO DESDE LA CLÍNICA SAN IGNAVIO AL CASERÍO LAPATZANDEGI

Aumentar la iluminación a partr de la clínica de San Ignacio
RESPUESTA DEL GOBIERNO MUNICIPAL
Debido a las escasas condiciones de seguridad de la vía, no se considera adecuado iluminarla, ya que es mejor utilizar el paseo de Ulia en las horas de menos luz.

Petición: AMPLIACIÓN DE LA OFERTA CULTURAL

Potenciar la oferta cultural abriendo la casa de cultura los domingos durante el curso escolar (aunque con servicios reducidos) y haciendo una actividad cultural cada mes, para diferentes edades que facilite la inserción de grupos diferentes.

RESPUESTA DEL GOBIERNO MUNICIPAL
La posibilidad de abrir la Casa de Cultura de Okendo también los domingos (aunque se deba a restricciones en el servicio) aumenta considerablemente sus gastos anuales. En ese sentido, no prevemos que en 2015 la Casa de Cultura de Okendo disponga del presupuesto necesario para tal apertura. Asimismo, el mayor gasto corresponde a personal. En este momento, son las limitaciones legales las que impiden llevar a cabo una propuesta de este tipo, ya que, hoy por hoy, los recursos humanos con que se cuentan la hacen inviable. Por el contrario, nos comprometemos a organizar, dentro de la programación de la Casa de Cultura y siempre en función de sus horarios y calendarios, actividades culturales dirigidas a personas de diferentes edades con la participación de los diferentes grupos.
Para la organización de dichas actividades, se han previsto 1.000 euros en los presupuestos para las actividades de la Casa de Cultura de Okendo.

Petición: MEJORAS EN EL FRONTÓN DE SAGÜÉS

Cubrir el frontón y dejar abiertas las dos entradas ya que Zubiri Manteo tiene cerrada una de las entradas.

RESPUESTA DEL GOBIERNO MUNICIPAL
Puesto que los informes técnicos no lo consideran adecuado, no podemos aprobar vuestra propuesta. Con respecto al segundo tema, nos parece adecuado realizar una consulta al Gobierno Vasco.

Petición: MEJORAS EN LA LINEA DE AUTOBÚS DE RODIL

Subir la frecuencia de la línea 37 de 30 a 20 minutos, instalar marquesinas en las paradas y cambiar el recorrido. Un microbús que vaya hasta el fondo.

RESPUESTA DEL GOBIERNO MUNICIPAL
Al Ayuntamiento le parece bien esta opción, pero, para ello, Dbus debería aumentar su presupuesto y, de momento, ni el Gobierno ni la Corporación Municipal no quieren realizar una mayor aportación para poner en marcha esta nueva línea.