Kategorien artxiboak: Mintegiak/Viveros

Parkeko txoriak ezagutu (2018-03-04) // ¿Qué pájaros viven en el parque? Cajas nido

[EU]
Txorizalea zara?
Hobeto ezagutu nahi dituzu Mintegietako parkean bizi diren 40 espezieak?

Erne! Igandean, martxoak 4, Donostiako SEOBirdLife talde ornitologikoa parkean arituko da. Eurak izan ziren orain dela bi urte parkeko txorien behaketa egin zutenak. Zelan daude orain dela 2 urte jarri zituzten kutxa kabiak? Garbitu beharko dira udaberria heldu baino lehen!
Eta gainera txikientzat eta handientzat… marrazki-tailerra eta kutxakabiak egiteko tailerrak.
Inbitatuta zaude

Hegaztiak ezagutzea–  9:00etatik aurrera
Kutxakabien garbiketa– Hegaztien behaketa bukatutakoan, 10:30ean edo.
TAILERRAK–  11:00 – 12:30

Urte osoan parkean aritzen diren txoriak (Wikipedia)


[ES]
¿Te gusta conocer la vida de pájaros y aves?
¿Quieres conocer mejor y de mano de expertos las 40 especies que habitan el parque?

Este domingo, 4 de febrero, el grupo ornitológico SeoBirdLife de Donostia pasará la mañana en el parque jardin Viveros de Ulia. Hace dos años hicieron un seguimiento de las aves durante todo un año, censándolas una vez al mes, y también, colocando cajas-nido; pues bien, este domingo harán un censo de aves para comparar con el anterior realizado, limpiarán las cajas-nido y harán algún taller de dibujo y de realización de cajas-nido para los mas pequeños y no tan pequeños.

CENSO DE AVES– A partir de las 9:00 horas
LIMPIEZA DE CAJAS-NIDO– Una vez finalizado el censo de aves, 10:30 aproximadamente
TALLERES– Desde las 11:00 hasta las 12:30

Como sabéis, el parque viveros de Ulía se encuentra en la Avenida José Elosegui 81 de Donostia a 100 metros del Arzak, en el cruce con la subida al Albergue de Ulia.

 

Parkea, Martxoko bisita (2018-03-25)

Buskando ur-biltegia

[EU]
Uliako Mintegietako ur-biltegiak ikusteko bisitak hileko azken igandean izaten dira, hurengoa martxoaren 25ean (UDABERRIA!). Etorri nahi baduzue, klik egin eta eman izena hemen.

Ikus Buskando ur-biltegia Wikipedian.
Parkeko bisitariei triptiko hau emango diegu:


Interior del depósito Buskando

[ES]
La próxima visita para ver los depósitos de agua será el 25 de marzo (¡PRIMAVERA!). Si estáis interesados/as en venir a esa hora este domingo apúntate AQUÍ

Parque de Viveros de Ulia en Wikipedia Park_of_Nurseries_of_Ulia (English Wikipedia)

A los visitantes les entregamos este trìptico:

Otsaileko bisitak 25ean izango dira (2018-02-25) // Las visitas de febrero a los depósitos de agua serán el domingo 25

[EU]
Uliako Mintegietako ur-biltegiak ikusteko bisitak hileko azken igandean izaten dira, 24an; otsailekoa 25ean, eta martxokoa 25ean. Etorri nahi baduzue, klik egin eta eman izena hemen.
Gainera, parkea ere ikusi ahal izango duzue gero. Non daude milioi erdian baloratuta dauden 6 zedro afrikarrak? Parkea ederra da, neguko jantziarekin ere bai.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Uliako_Mintegietako_parkea

20171029_101450


[ES]
Las próximas visitas para ver los depósitos de agua serán el 25 de febrero y 25 de marzo. Si estáis interesados/as en venir a esa hora este domingo apúntate AQUÍ. Todavía quedan algunas plazas para febrero.

https://es.wikipedia.org/wiki/Parque_de_Viveros_de_Ul%C3%ADa
https://en.wikipedia.org/wiki/Park_of_Nurseries_of_Ulia

Además, también podréis visitar luego el parque. ¿Dónde están esos seis cedros valorados en medio millón de euros cada uno? ¿Invernaderos de 100 años?

Esto nos dijo Laura en enero: “Una mañana especial, con mucha historia de mis gentes, un autentico placer. Gracias a los guías y por supuesto a Antton, una auténtica eminencia en lo que a los viveros de Ulia se refiere. Una mañana mágica y que todo salga bien”

Parkeko zuhaitz ale batzuk “ordezkaezinak” dira. Guztira 22 milioi euroko balioa omen dute.

Bihar auzolana parkean // Domingo 18 de febrero: Auzolana con la higuera

[EU]
Igandean, otsailak 18, Lore-Baratzak antolatuta, Uliako Mintegietako parkean AUZOLAN eguna dugu. Besteak beste, eta urtero bezala, pikuondoa txukunduko dugu. Zer deritzozu? Igande honetan, otsailak 18, 11:00etan. Agendan apuntatu! 😉

Asteazkenean haziekin aritu ziren Lore-Baratzekoak Parkean. Zenbait barazki fruituren haziak atera eta gordetzen ikasi zuten. Beste hiru lan dituzte esku artean Lore-Baratzekoek (ikus beren instagram):

  1. Parkeko potxingoak konponduta, horrela txantxikuak zapaburu berriak egin ditzan
  2. Loretan dago neguko hortensia (Bergenia crassifolia), tximeletentzako kuxidadea dena;
  3. Garo-gunea txukuntzen hasi dira

[ES]
Mañana… ¡AUZOLAN!  Lore-Baratzak convoca auzolan en el parque para el 18 de febrero,  y  así limpiar la higuera que está junto al invernadero grande. ¿Te parece? Ven mañana… 😉

El pasado miércoles se organizó con Haziera (Cristina-Enea Fundazioa) un taller de extracción y almacenamiento de semillas, se enseñó a recoger las semillas de algunas de las hortalizas plantadas en el huerto comunitario del parque, para así poder utilizarlas en sucesivas plantaciones.

Otras tres buenas noticias publicadas en instagram por Lore-Baratzak:

  1. Arregladas las charcas en cascada del parque para que el sapo partero siga criando a sus anchas
  2. La hortensia de invierno o Bergenia crassifolia, muy apreciada por las mariposas, está ya en flor
  3. Hemos comenzado con la zona de helechos,

Wiki-liburu bat aurkeztu dugu mintegietako parkeaz

(arg.: Imanol Esnaola, Irutxulo)

[EU]
Mundu mailako Wikimedia erakundeari esker wiki-liburu bat argitaratu da Uliako Mintegietako Parkeaz eta Donostiako 14 liburutegiei oparituko zaie.

Uliako Mintegietako parkea oso aberatsa da: 40 espezie zuhaitz eta 40 espezie txori bizi dira hor. Euskal Wikipediak eta Uliako Auzo-Elkarteak lankidetzan eta 2015ean azaroan hasita parkeko espezie horientzako artikuluak osatu genituen. Gainera parkeko 165 argazki igo ditugu Wikipedian erabili ahal izateko.

Parkeko txori, zuhaitz eta landare guztiak orain erraz kontsultatu daitezke, baita QR kodeen bidez parkean bertan telefonoaren bidez ere (2016ko maiatzetik hori). Egindako ahalegin handi horrek saria jaso du orain: artikulu guztiak liburu batean jaso ditugu, eskuartean daukazun honetantxe. Disfrutatu.

Mundu mailan Wikipedia kudeatzen duen Wikimedia erakundeak diru-laguntza eman du proiektu honetan erabili den metodologia eredugarria gizartean zabaltzeko. Egin dugun lana zabaldu nahi dugu, horrela ea antzeko taldeek antzeko proiektu berriak sortzen dituzten. Wkimediak eman duen diru-laguntzari esker Donostiako 14 liburutegiei oparitzen diegu egindako lana hiritarren artean hobeto zabaltzeko.

Helburu bikoitza lortu dugu proiektu honetan:

  1. Euskarazko Wikipedian 90 artikulu sortu edo osatu ditugu.
  2. Ia 400 orrialde dituen liburu dotore bat argitaratu dugu parkearen natur aberastasuna ondo ilustratzen duena. Ederra da liburua. 89 artikulu biltzen ditu 362 orrialdetan.

Liburuan hutsunerik nabaritzen baduzu… zuzendu edo osatu Wikipediako artikulu horiek. eta horrela, geroago, liburuaren bertsio berri hobe bat egin ahal izango dugu!

Ezin ditugu aipatu gabe utzi liburua egin ahal izateko parte hartze nabarmena izan duten elkarteak eta pertsonak:

  1. WikiMedia,
  2. Euskal Wikilarien Kultur Elkartea
  3. Uliako auzo elkartea,
  4. Donostiako liburutegiak, proiektuan sinistu zutelako eta eskaera egin zutelako
  5. Uliako Lore-Baratzak, hackatoia antolatzen lagundu zutelako
  6. SEO birds Donostia, parkeko hegaztiak zeintzuk ziren aaztertu zutelako
  7. Antton Larretxao, parkeko arima eta ur biltegien zaindaria delako.

Loturak:

  • Liburua ikusi eta pdf-an deskargatuz nahi izanez gero, sakatu hemen.
  • PediaPress bitartez ale bat(zuk) eskatu nahi izanez gero, hemen.
  • Liburua argitaratu dugu baina Wikiproiektuak bizirik jarraitzen du, eguneratu eta osatzen lagun dezakezu: Uliako mintegietako Parkea.Parkeko 165 argazkiak (Wkimedia Commons).

Azalean Erregetxo txoria jarri dugu (asfalto gainean). SEO-BIrds-Donostiako elkartekoek horrela esaten baitigute: “Aipagarria da Erregetxo bekainzuria, guretzat parkeko enblematzat, parkeko ikurtzat hartu beharko zena; bera txikia, bitxia eta geldiezina baita, Uliako Mintegi/Lorategia den bezalakoxea.”

Urtarrileko bisitak 28an izango dira (2018-01-28) // Las visitas de enero a los depósitos de agua serán el domingo 28

[EU]
Uliako Mintegietako ur-biltegiak ikusteko bisitak hileko azken igandean izango dira, 28an; otsailekoa 25ean, eta martxokoa 25ean. Etorri nahi baduzue, klik egin eta eman izena hemen. Ahal baduzue 9:30eko txandan etorri, txanda hori libreago dago eta ordu horretan eguzkia zuzenean sartzen da leihoetatik, argi naturalarekin oso berezia da (ikus argazkia).

Gainera, parkea ere ikusi ahal izango duzue gero. Non daude hiruna milioi eurotan baloratuta dauden magnolioak? Parkea ederra da, neguko jantziarekin ere bai.

20171029_101450

 

 

 

 

[ES]
Las próximas visitas para ver los depósitos de agua serán el 28 de enero, 25 de febrero y 25 de marzo. Si estáis interesados/as en venir a esa hora este domingo apúntate AQUÍ. Todavía quedan algunas plazas para enero.  El turno en castellano con plazas es el de las 9:30. Tener en cuenta que a esa hora el sol entra directamente por la ventanas del depósito y que esa imagen dentro del depósito es muy especial (ver foto).

Además, también podréis visitar luego el parque. ¿Dónde están esos magnolios valorados en 3 millones de euros cada uno? ¿Invernaderos de 100 años?

Parkeko zuhaitz ale batzuk “ordezkaezinak” dira. Guztira 22 milioi euroko balioa omen dute.

Igandean bisitak ur-biltegietara (2017-11-26)// El domingo visitas a los depósitos de agua

[EU]
Oraindik geratzen dira toki batzuk iganderako ur-biltegietako bisitetan. Euskarazko taldeetan eta 9:30eko erdarazkoan toki batzuk daude oraindik. Etorri nahi baduzu, klik egin eta eman izena hemen. Ahal baduzue 9:30eko txandan etorri, txanda hori libreago dago eta ordu horretan eguzkia zuzenean sartzen da leihoetatik, argi naturalarekin oso berezia da.

Gainera, parkea ere ikusi ahal izango duzue gero. Non daude milioi eurotan baloratuta dauden magnolioak, haginak eta zedroak? Txantxikuak? Negutegiak? Parkea zoragarri dago. Lehengo bisitan Andres Nagel eskultore donostiarra etorri zen 🙂


[ES]
Todavía quedan algunas plazas para las visitas del domingo.  El turno en castellano con plazas es el de las 9:30. Tener en cuenta que a esa hora el sol entra directamente por la ventanas del depósito y que esa imagen dentro del depósito es muy especial. Si estás interesado en venir a esa hora este domingo apúntate AQUÏ.

Además, también podrás visitar luego el parque. ¿Dónde están esos magnolios, tejos y cedros valorados en millones de euros? ¿Los sapos parteros? ¿Invernaderos de 100 años?

Igandean udazkeneko jaia // El domingo festa de otoño

Iritsi da astea eta ia eguna… Igande honetan, urriak 22, Uliako Mintegiak parkean Udazkeneko Jaialdia izango dugu!

Hainbat jarduera prestatu ditugu: tailerrak, kontzertuak, antzerkia, piknika… Beraz, egun osorako egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango dugu. Era berean, ospatuko dugu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak hartutako erabakia: Uliako Mintegietan eraiki nahi zituzten 70 etxebizitzen proiektua geldiarazi duela, plan hori aldatzeko beharrezkoa den ingurumen txostenik gabe eraiki nahi zirelako etxebizitzak. ZORIOOOOOOOONAK guztioi!!

Programari dagokionez, umeak izango dira protagonista egunaren hasieran. Izan ere, II. Ezkutaketa txapelketa egingo dugu, 11:00etan, 14.450 metro koadrotako espazio honetan. Haurrek parte hartuko dute euren familia edo lagunekin, eta parkea erabiliko dute bertan dauden txokoetan ezkutatu ahal izateko. Iaz 150 lagun baino gehiagok hartu zuten parte, eta aurten kopuru hori handitzea espero dugu. Ea eguraldia gure alde dagoen… Izena emateko ezkutaketa.txapelketa@gmail.com posta elektronikora idatzi behar da, parte hartzaileen izen-abizenekin, haurren adinekin eta jolaserako asmatu duten bikote edo taldearen izenarekin. Egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da, 10:30ak aldera.

Egitaraua ikusi besterik ez duzue… Bai! Ea eguraldia ere gure alde dagoen. Hala ez bada, jarduerak parkeko negutegietan ospatuko dira. Animatu!

11:00. II. Ezkutaketa Txapelketa. 10:30ean, azken izen emateak eta dortsalen jasotzea. 12:00etan, sari banaketa.  
II Campeonato del Escondite. Últimas inscripciones y recogida de dorsales a las 10:30. Comienzo juego 11:00.

12:00 eta 13:00. “Ireki begiak Mary” antzerkia Groseko negutegian
| Teatro “Ireki begiak Mary” en el invernadero de Gros. Dos pases.

12:30. Eskuz egindako lihoaren lanketa, tailerra Birte Kurthekin
|
Taller de elaboración artesanal del lino con Birte

12:30. Udazken ereitea | Siembra de otoño

14:00. Piknika.

15:30. Low Ridersen kontzertua, zelaian
|
Concierto con la original de Checoslovasquia afincada en Zarautz Low Riders

15:30. Zirkoa familian, Xomorro taldearekin tailerra.
| Circo en familia con Xomorro taldea

16:30. “Adoptatu harri bat” tailerra Marta Bozarekin
| “Adopta una piedra” con la joven Marta

17:00. Xarpa taldearen kontzertua, zelaian.
| Y para cerrar la fiesta, m
ás música con el grupo gasteiztarra Xarpa Taldea

[ES]

Vista la programación de la Fiesta del Otoño (sobre éstas líneas) y que lo disfrutaremos éste domingo (22 de octubre), poco más podemos decir 😉

Teatro, música, circo en familia y más talleres con Birte y Marta. También sembraremos ajo en uno de los bancales comunitarios del parque y celebramos el segundo Campeonato del Escondite (¡Inscríbete!). ¿Cómo lo ves? Y si olvidar la ESTUPENDA noticia que a supuesto para todos nosotros la sentencia del TSJPV, prohibiendo la construcción de 70 apartamentos en Viveros de Ulia. Al respecto, os dejamos un escrito titulado por Teresa “¡Que viva el pez chico que somos todos!” donde trasladamos nuestro más sincero agradecimiento a todxs los que lo habéis hecho posible. ¡Mil gracias!

Si quieres conocer los detalles de la fiesta, visita éste enlace.. ¿Preparados para la Fiesta del Otoño?. Hay más info sobre los talleres o los conciertazos que nos esperan. Ale! Y si te atreves a echar un cable el domingo, lee la notita que hemos añadido al final de este mensaje.

¡Que lo disfrutes!  ¡Nos vemos el domingo! ¿Te parece? Iganderarte!

(Oharra/ Nota
Izugarri poztuko ginateke igande honetan lagunduko bazenigu / ¡Estamos de suerte! 😉 Un pequeño documento donde apuntarte para colaborar en cualquiera de las iniciativas organizadas para el día de la Fiesta del Otoño (el mismo que el distribuido en el grupo de washap).

G. Clement: Ulia parkea urbanismoaren mehatxupean dute // G. Clement: Reflejo de que no se valora la importancia del parque

[EU]
Argia aldizkarian Jenofa Berhokoirigoin kazetariak elkarrizketa egin dio Gilles Clement baratzezainari.

“Baratzeari begiratzeko molde berri bat plazaratzen hasi zen Gilles Clement duela 25 urte. 1991n argitaraturiko Le jardin en mouvement (Baratzea mugimenduan) liburuarekin bazterrak inarrosi bazituen ere, laster arrazoia eman zion denborak. Orduz gero, erresistentziarako teoriak eta teknikak plazaratzen dihardu, baratzeko lana sekula bazterrera utzi gabe. Baratzea egitea oraindik ere politika egitea delako.”

Gizon-emakumeen esku-hartzerik gabeko guneak “sekulako altxorrak” direla dio Clementek. “Hirugarren paisaia” nozioarekin izendatzen ditu gune horiek eta dioenez oraindik anitz daude hirietan zein baserri munduan. (Arg.: Georges Lévêque)

Artikuluaren izenburua hau da: “Bizidunek gauean asmaturikoa ulertu behar dugu egunero baratzezainok“.

Hainbat gai azaltzen dira elkarrizketan: baratzea, erresistentzia, pestizidak, intsektizidak, lobbyak, hirugarren paisaiak (egun beren gisa utziak diren eremuak), edo “Laborantzazko hiriak”. Bukaeran honela aipatu izan du Uliako Mintegietako parkea:

“Geroari begira baikor zirea?
Epe laburrari so egitean ez, baina epe ertainera begiratuz bai. Donostian adibidez, Ulia parkea urbanismoaren mehatxupean dute; benetan penagarria da, udaletxeak parkearen garrantziaz kontzientziarik ez duenaren isla da. Proiektu pedagogikoak egin ditzakete bertan, dagoen aniztasuna babestuz edota zergatik ez erabiliz. Egoera orokor baten sinbolo da Ulia parkea. Hiri baten heinean kokatzen da, baina azkenean munduan berdina gertatzen ari da: dirua da nagusi. Modelo ekonomiko katastrofiko horretan segitzen duguno ez naiz baikor izanen. Baina uste dut hala ere eredua alda dezakegula.”

Irakurri, irakurri elkarrizketa hemen: “Bizidunek gauean asmaturikoa ulertu behar dugu egunero baratzezainok“.


[ES]

La revista Argia ha publicado una entrevista con Gilles Clement experto paisajista y hortelano. En 1991 publicó el libro de titulo Le jardin en mouvement (El jardín en movimiento), que al principio fue muy discutido pero pronto el tiempo le dio la razón. En la entrevista de Jenofa Berhokoirigoin se tratan temas como la huerta, jardín, pesticidas, insecticidas, lobbys, “terceros paisajes (terrenos que hoy en día están abandonados) o las “ciudades agricultoras”. Al final del artículo” cita el Parque de los Viveros de Ulía:

“¿Eres optimista de cara al futuro?
Al mirar a corto plazo no, pero a medio plazo sí. En Donostia, por ejemplo, tienen el parque de Ulía bajo amenaza; es penoso, es reflejo de que no se valora la importancia del parque. Alli se pueden llevar a cabo proyectos pedagógicos, protegiéndo la diversidad existente, o (¿por qué no?) valiéndose de ella. El parque de Ulía es un símbolo de una situación general. Se sitúa en una ciudad, pero al final lo mismo está sucediendo a nivel mundial: lo importante es el dinero. N
o seré optimista mientras sigamos con este modelo económico catastrófico. Pero de todas formas pienso que podemos cambiarlo”

Igandean zuhaitz-bisita gidatuak eta auzolana // El domingo visitas guíadas sobre los árboles y auzolan

[EU]
Joxek irailaren 17an eta 24an parkeko zuhaitzak, historia, e.a. erakusteko bisita gidatuak antolatu ditu. Txandak: 10etan eta 12etan.
Banbua? Europako Hagina? Siriako arrosa? Asiako Jupiterren zuhaitza? Afrikako Zedroa? Zeelanda Berriko Cordylinea, erro gozoak dituena? Amerikako Zeibo oilar-gandorra?
Non daude parkean?

Gainera 17an arratsaldean, Igandean AUZOLAN [irailak 17 | 17:00etan]

DANTZA INTEGRALA [irailak 19-20 (2 saio) | 18:00etatik-19:30etara | Azkar… aurretik eman behar da izena]

Amaitzeko, Udazkeneko Jaialdia urriak 22ean izango dugula jakin ezazu.

ATEGORRIETAKO MINTEGIETAKO UDAL PARKEAN
Alcalde Elosegi, 81
Etortzeko DBUS eko 13+14ko lineak gure ondoan geratzen dira


[ES]
Joxe ha organizado visitas guiadas al parque de los Viveros de Ulía para los próximos domingos 17 y 24 de septiembre. Arboles, historia…  Turnos: 10:00 y 12:00

Tejo de 4 metros? Bambú? Arbol de Júpiter?
Cordyline de N. Zelanda, el de raíces dulces?
Cedro de Africa?
Plátano de Canarias?
Ceibo de América, cresta de gallo?  ¿Donde están estos árboles en el parque?

VISITAS GUIADAS POR EL PARQUE MUNICIPAL DE LOS VIVEROS DE ATEGORRIETA
Alcalde Elosegi, 81

Para venir con DBUS lineas 13+14 nos dejan al lado del Parque

Además el este domigo 17por latade habrá AUZOLAN [17 sept. | 17:00 horas]

Durante la semana que viene DANZA INTEGRAL CREATIVA [19-20 sept. (2 sesiones) | 18:00-19:30 horas | Requiere inscripción previa]

El 22 de octubre será la Fiesta de Otoño