Kategorien artxiboak: Sagues

Erakusketa: “Sagues: Arkitekturako ikasleen begiradak” // Exposición: “Sagüés: miradas del alumnado de arquitectura”

[EU]
Erakusketa: “Sagues: Arkitekturako ikasleen begiradak
Noiz: ekainaren 2tik 11ra.
Non: Saguesen  (Añarbeko Urak)

Sagues-eko urbanizazioari buruz UPV-EHUko Arkitekturako ikasleek egin dituzten proposamenak ikus daitezke. Udalak esan du Saguesen garatu behar duen hirigintza-proiektuaren oinarri izango direla. 60 grafiko ikus daitezke erakusketan: Sagues-en historia, egindako diagnosia eta  proposamenak. Ostiralean, ekainak 9, ikasleen eta “adineko pertsonen” proposamen trukaketa egingo da, iritziak eta ikuspuntu ezberdinak partekatuko dituzte.

Eneko Goia alkateak honakoa esan du: “Arkitektura eskolako ikasleen lanek kontuan hartzen dituzte Sagues diseinatzeko behar diren puntu nagusiak: hiria eta naturaren arteko bizikidetza; itsasoaren presentzia; gune publikoen eta etxebizitzen arteko bizikidetza; gunea aisialdirako erabilgarri izatea; gune funtzionala eta ekipamenduak dituen gunea; eta hiriari amaiera naturala ematea”.

[ES]
Exposición: “Sagüés: miradas del alumnado de arquitectura
Fechas: Esta semana, hasta el domingo 11 de junio
Dónde: Sagüés, edificio de Aguas de Añarbe

Esta semana, hasta el domingo 11 de junio, se puede visitar en Sagüés una exposición con   proyectos de quinto curso del grado de Arquitectura, servirán como base teórica para la definición del barrio que elaborará el Ayuntamiento.  Son 60 paneles sobre historia, diagnóstico y propuestas. El viernes 9 de junio se celebrará un intercambio de propuestas entre los alumnos y personas mayores, que realizarán un contraste de puntos de vista sobre las posibles fórmulas de urbanización de Sagüés.

Según Eneko Goia, las reflexiones planteadas por el alumnado de Arquitectura “tocan los puntos principales que se tienen que conjugar en el diseño integral de Sagües: la convivencia entre ciudad y naturaleza, la presencia del mar, la cohabitación de espacios públicos y zonas residenciales, la utilización del espacio como zona de esparcimiento y zona funcional y de equipamiento, así como su carácter de cierre o remate natural de la ciudad”.

San Juan gaua 2017

Urtero bezala San Juan gaua ospatuko dugu hilaren 23an, aurten ostirala:

17:00-19:00 Katalunia Plazan haur eta gazte festa
. . . . . . . . . .  (Groseko Haurtxoko eta Gaztelekua)
20:30  Saguesen festaren hasiera eskusoinuz girotua
20:30  Lore-banaketa (Bagera Elkartea)
21:00 Euskal dantzak (Eskola dantza-taldea)
21:30 “Queimada” (Casa de Galicia Elkartea)
22:30 Sua piztea
22:30 Erromeria (Obaneuke Taldea)
… eta arratsalde osoan zehar sardinada (Groseko jai batzordea)

Sagues-en pribatizaziorik ez !

[eu]
BAZENEKIEN …?

  • … EAJ-PSE-PP alderdiek  pribatizatu nahi dutela Sagueseko Tomas Alba zelaigunea?
  • … bost izarreko hotel bat eraikitzeko dela, itsasertzetik 20 metrora,
  • … hotelak 6 solairu eta 22 m-ko altuera izango lukeela, zelaigunea nahiko itxita utzirik?
  • … orain zelaigune horretan antolatzen diren ekitaldiak ezin izango direla egin aurrerantzean? (San juan sua…)
  • … proiektu hau espazio publikoa pribatizatzea dakarrela?

Groseko ia erakunde guztiak eta ehundaka pertsona azaldu dira proiektuaren kontra, beste auzo batzuetan ere bai. Hiri-Antolakuntzarako Plan Orokorrari aurkeztu zaizkion alegazioetan ikusi daiteke hori. Alegazioetan Haizearen Orraziak jasotzen duen tratamendu duin bera eskatzen zen Sagueserako.  Donostian gaude? ala Marbellan?

Horrelako gauza bat eskatzen da, pribatizaziorik gabe


[es]
¿SABIAS QUE …

  • … el PNV-PSOE-PP pretenden privatizar la mitad de la explanada Tomás Alba (Sagués)?
  • … la construcción alcanzaría los 22 m. de altura (6 plantas) y que cerraría la explanada convirtiendola casi en un patio de vecindad?
  • … de esa manera los eventos que se suelen realizar en esta explanada en adelante no podrían celebrarse? (San juan, Aste nagusia…)
  • … este proyecto supone privatizar un espacio público?

A ese proyecto se han opuesto prácticamente todos los organismos sociales de Gros y otros barrios de Donosti, así como centenares de donostiarras. Esto puede comprobarse en las alegaciones que se presentaron al Plan General de Ordenación Urbana de la ciudad. En estas alegciones se pedía para Sagüés el mismo tratamiento digno que se dio al Peine de los Vientos en el otro extremo del litoral.
¿Estamos en Donostia? ¿o en La Marbella de los milagros?

Ejemplo de tratamiento digno para la zona, evitando privatizaciones

2013ko jardueren memoria / Memoria anual 2013

(Abajo en castellano)

ULIAKO AUZO ELKARTEAK 2013an
EGINDAKO JARDUEREI BURUZKO MEMORIA.

Hauek izan dira Ulíako Auzo-Elkartearen jarduerak 2013an:
Donostiako aspaldiko ur-biltegiak (“Soraborda eta Buskando”) donostiarrei ezagutaraztea. Inguruko auzokoentzat ere oso ezezagunak dira donostiarren egarria urteetan asetu zuten ur-biltegi hauek. Aranzadi Institutuak 2006an txosten batean azaldu zuen balio arkitektoniko handikoak direla, diseinuagatik eta eraikuntzarengatik. Hiriaren ondareko elementu garrantzitsua dira. Kanpaina honek piztu duen interesa ikusita, hiriko mintegi zaharrean dagoen altxor txiki hau erakusten ibili gara, “ate irekietako” hainbat egun antolatuta. Bisita segurtasun-arrazoiengatik talde txikietan antolatu behar denez, eta eskaera ugariei erantzun ahal izateko, hemendik aurrera hilero egin nahi dugu “ate irekietako” egun bat.

Zaborren bilketa eta kudeaketaren gaia lantzen jarraitzen dugu. Elkartetik lehen pausoak eman ditugu gure auzoko zaborraren bilketa selektiboa sustatu eta bultzatzeko, maximoa birziklatu ahal izateko eta zabortegira iristen den ehunekoa minimoa izan dadin. Ez dugu hondakinak errausteko instalazio bat nahi hainbat arrazoi ekologiko, ekonomiko eta osasunekorengatik, baina jakin badakigu hiritarren konpromisoa behar dela ondo erakusteko errauskailurena bideraezina dela eta ez-beharrezkoa.

Helburu horrekin buzoietan banatu genuen liburuxka bat eta maiatzean hitzaldi batzuk antolatu genituen hondakin organikoen tratamendua azaltzeko eta konpostajea auzokoen artean egiteko aukera lantzeko, aukera hau bidegarria baita lorategi duten Ulía-ko hainbat etxebizitzetan.

Ingurumenaren zaintzari dagokionez, beste elkarte batzuekin elkarlanean ibili gara Uliako hainbat bide mantentzen eta berreskuratzen. Erabileraren faltagatik desagertzeko zorian daude bide batzuk, eta beste batzuk, berriz, alboko jabeek modu bidegabean berentzat hartu izan dituztelako. Euskal Herriko kultura historikoaren arloan Okendo Kultur Etxean hitzaldi bat antolatu dugu Prailehaitz kobazuloari buruz. Xabier Peñalber izan zen hizlaria, ikerketen zuzendari arkeologikoa dena. Publikoaren harrera oso ona izan zen.

Taila eta pinturako asteroko ikastaroekin jarraitu dugu, parte-hartze handiarekin jarraitu dutenak.

Bestalde hirigintzako arloan legea ez betetzeagatik zabaltzen diren espedienteei jarraipen egiten diegu, zoritxarrez horrelakoak ez dira gutxi. Jarduera honek, auzorako emaitza positibo batzuk lortzeaz gain (auzi asko ebatzi dira positiboki), balio du indarreko legezkotasunari muzin eginez interes espekulatiboekin mugitu nahi diren pertsonei aurre egiteko.

Aurten ere “San Juan sua” antolatu eta dinamizatu dugu Sagueseko zelaigunean. Tradiziozko jaia bihurtu da, hiriko beste auzoetatik adin guztietako milaka pertsona biltzen dira magiazko suaz, musikaz eta, oro har, giro onaz disfrutatzeko. Jarduera honen arrakasta nabaria da eta horregatik animatzen gara urtero urtero hau antolatzen, nahiz eta antolaketa hori neketsua izan. Hala ere, jende asko etortzen denez, gainezka ibiltzen gara Sagueseko zelaigunean sortzen diren su txikiak kontrolatu ahal izateko. Udaltzaingoaren inplikazioa beharko genuke horretan. Bestalde, beharrezko ikusten dugu aditu baten laguntza sua modu seguruan pizteko, lehengo urteko ezustekoa berriro ez gertatzeko..

Bukatzeko, elkarteko blog bat (http://ulia.blogariak.net) zabaldu dugu gure jardueraren berri emateko, baita elkarteko kideekin eta oro har auzokoekin harremanetan egoteko ere.

 ========================================================================

MEMORIA EXPLICATIVA SOBRE LAS ACTIVIDADES DESARROLLADAS POR “ULIA AUZOKO ELKARTEA” A LO LARGO DEL AÑO 2013.

En el año 2013 la Asociación de Vecinos de Ulía ha centrado su trabajo principalmente en las siguientes actividades:

Campaña de divulgación para el conocimiento de los y las donostiarras de los antiguos depósitos de agua (“Soraborda y Buskando”) que abastecieron a la ciudad; estos depósitos, muy poco conocidos incluso por los vecinos de la zona, por su diseño y construcción, tienen un notorio valor arquitectónico tal y como lo certifica el Instituto Aranzadi en su informe de Diciembre de 2006, siendo por tanto un patrimonio importante de la ciudad. A la vista del interés que ha despertado esta iniciativa, hemos realizado varias “jornadas de puertas abiertas” de los antiguos viveros que han servido para dar a conocer este pequeño “tesoro”. Dadas las características de la visita en pequeños grupos, por motivo de seguridad, hemos hecho un calendario mensual de “puertas abiertas” para responder a las numerosas peticiones que nos han llegado.

Hemos continuado trabajando el tema de la recogida y gestión de las basuras. Desde esta Asociación hemos dado los primeros pasos para fomentar y potenciar la recogida selectiva de la basura en nuestro barrio, de forma que se pueda reciclar el máximo y reducir al mínimo el porcentaje que llegue al vertedero; no queremos una planta incineradora por muchas razones de orden ecológico, de salud e incluso económico, pero somos conscientes de que esto supone un compromiso de los ciudadanos que haga innecesaria e inviable esa alternativa. Con este fin hemos buzoneado un folleto explicativo y realizado en Mayo unas charlas para abordar el tratamiento de los residuos orgánicos y la posibilidad del “compostaje vecinal” ya que esta solución encaja en muchas de las viviendas con jardín – huerta de la zona baja de Ulía.

En lo referente al cuidado del medio ambiente, hemos participado, junto con otras asociaciones, en la recuperación y mantenimiento de diferentes caminos de Ulía, que corren peligro de desaparecer por falta de uso o por apropiación indebida de algunos propietarios de parcelas lindantes.

En el ámbito de la cultura histórica de Euskal Herria hemos organizado en la casa de Cultura de Okendo una conferencia sobre “Prailehaitz” realizada por el arqueólogo director de las excavaciones, Xabier Peñalber, que obtuvo una buena acogida de público.

Hemos continuado con los cursillos semanales de talla y pintura, que siguen teniendo un muy buen nivel de participación.

Por otro lado hemos continuado con nuestro trabajo de “seguimiento a expedientes abiertos por incumplimiento de la legalidad urbanística”, que por desgracia se produce con demasiada frecuencia. Esta actividad, además de obtener unos resultados positivos para el barrio (son muchos los contenciosos resueltos positivamente), sirve para disuadir a quienes, a menudo con intereses especulativos, tienden a saltarse la legalidad vigente.

Un año más nos hemos encargado de la preparación y dinamización de la “noche de San Juan” en la explanada de Sagüés. Es una fiesta con tradición en el barrio y que reúne a miles de personas que llegan de otros lugares de la ciudad para disfrutar de la magia del fuego, de la música y en general del buen ambiente que domina e impregna a personas de todas las edades. El éxito de esta actividad es evidente y esto hace que, a pesar del esfuerzo que supone su organización, nos empeñemos cada año en sacarla adelante. De todos modos, teniendo en cuenta que la enorme afluencia de público desborda nuestras posibilidades de control, sobre todo en lo referente a la proliferación de pequeñas hogueras en la explanada de Sagüés, pedimos una mayor implicación de la Guardia Urbana. Por otra parte vemos necesario contar con un experto en materiales combustibles que se encargue de iniciar la hoguera de forma segura, de modo que no se vuelva a producir el “susto-aviso” de la última edición.

Para terminar añadir que hemos abierto un “blog” de la Asociación (http://ulia.blogariak.net) que nos permite divulgar nuestra actividad, así como interactuar con nuestros asociados y vecinos en general.