Kategorien artxiboak: Ulia mendia

Maiatzak 30: Jaia eta bisita / 30 mayo: Fiesta y visita en los viveros

Egun berezia izango da larunbata Uliako mintegi eta ur-biltegietan. Hau da hau programa:

El sábado 30 va a ser un día muy especial en los viveros y depósitos de Ulía. Vaya programa!

Sagues-en pribatizaziorik ez !

[eu]
BAZENEKIEN …?

  • … EAJ-PSE-PP alderdiek  pribatizatu nahi dutela Sagueseko Tomas Alba zelaigunea?
  • … bost izarreko hotel bat eraikitzeko dela, itsasertzetik 20 metrora,
  • … hotelak 6 solairu eta 22 m-ko altuera izango lukeela, zelaigunea nahiko itxita utzirik?
  • … orain zelaigune horretan antolatzen diren ekitaldiak ezin izango direla egin aurrerantzean? (San juan sua…)
  • … proiektu hau espazio publikoa pribatizatzea dakarrela?

Groseko ia erakunde guztiak eta ehundaka pertsona azaldu dira proiektuaren kontra, beste auzo batzuetan ere bai. Hiri-Antolakuntzarako Plan Orokorrari aurkeztu zaizkion alegazioetan ikusi daiteke hori. Alegazioetan Haizearen Orraziak jasotzen duen tratamendu duin bera eskatzen zen Sagueserako.  Donostian gaude? ala Marbellan?

Horrelako gauza bat eskatzen da, pribatizaziorik gabe


[es]
¿SABIAS QUE …

  • … el PNV-PSOE-PP pretenden privatizar la mitad de la explanada Tomás Alba (Sagués)?
  • … la construcción alcanzaría los 22 m. de altura (6 plantas) y que cerraría la explanada convirtiendola casi en un patio de vecindad?
  • … de esa manera los eventos que se suelen realizar en esta explanada en adelante no podrían celebrarse? (San juan, Aste nagusia…)
  • … este proyecto supone privatizar un espacio público?

A ese proyecto se han opuesto prácticamente todos los organismos sociales de Gros y otros barrios de Donosti, así como centenares de donostiarras. Esto puede comprobarse en las alegaciones que se presentaron al Plan General de Ordenación Urbana de la ciudad. En estas alegciones se pedía para Sagüés el mismo tratamiento digno que se dio al Peine de los Vientos en el otro extremo del litoral.
¿Estamos en Donostia? ¿o en La Marbella de los milagros?

Ejemplo de tratamiento digno para la zona, evitando privatizaciones

Erakusketa Saguesen: Uliako itsaslabarrak / Exposición en Sagüés: Acantilados de Ulia

Ulia_itsaslabarrakMarko Sierra Uliazale amorratuaren eskutik erakusketa bat antolatu dugu Uliako itsaslabarrei buruz (Uliako_itsaslabarrak.pdf). Europak babesten du ingurune hau!

Non: Sagueseko pasealekuaren bukaera-bukaeran
Eguna: Maiatzaren 1, 2 eta 3an
Ordua: 10:00etatik 20:00etara

En colaboración Marko Sierra  hemos organizado una exposición sobre los acantilados de Ulía y la protección que reciben desde la Unión Europea (Acantilados_Ulia.pdf)

Dónde: Al final del paseo de Sagüés
Eguna: 1,2 y 3 de mayo (todo el puente)
Ordua: De 10:00 a 20:00

Ulia_itsaslabarrak2

Ulia – Labarretako ibilbidea / La ruta de los acantilados

Las rutas de Kasi izeneko blogean Ulia – La ruta de los acantilados ibilbideak Uliako hainbat argazki ditu eta Wikiloc-en ere definituta dago.

En el recorrido Ulia – La ruta de los acantilados del blog Las rutas de Kasi  se muestran muchas fotos del recorrido y además se puede bajar de Wikiloc.

Anfibioei laguntzen / Un pulmón anfibio para Ulía

Aranzadi Zientzia Elkarteak eta udalak putzu berezi pare bat sortu dute Ulian (Loitxiki y Basolluan) anfibioak bertan errazago bizi daitezen.  Laister beste hiru putzu berri sortuko dituzte. Otsailaren 2an eman zuten horren berri, mundu mailako paduren eguna izan zen eta.
Aupa igel, apo eta arrabio horiek!

El 2 de febrero de cada año es el Día Mundial de los Humedales. Este año el Ayuntamiento donostiarra lo celebró con la creación de tres nuevas charcas artificiales para anfibios en Ulía. El departamento de Medio Ambiente ha colaborado con la Sociedad de Ciencias Aranzadi para construir dos pozas en las zonas de Loitxiki y Basollua, a las que se sumarán pronto otras tres.

Txangoa itsaslabarrak ikusteko / Excursión a los acantilados

Ulia_itsaslabarrakMarko Sierra Uliazale amorratuak hitzaldi bat eman zuen asteartean Uliako itsaslabarrei buruz Okendo Kultur-Etxean (Uliako_itsaslabarrak.pdf) eta larunbaterako bisita gidatua antolatu du Europak babesten dituen itsaslabarrak erakusteko. Inbitatuta zaude.

Non: Okendoko gasolindegian
Eguna: Abenduaren 13an
Ordua: 9:30etan

Marko Sierra el pasado martes hizo una presentación sobre los acantilados de Ulía y la protección que reciben desde la Unión Europea (Acantilados_Ulia.pdf).
Para poner la guinda a la presentación  ha organizado una visita guiada para el sábado. Estáis invitados.

Dónde: gasolinera de Okendo
Eguna: 13 de diciembre
Ordua: 9:30

Ulia_itsaslabarrak2

Uliako bideen mapa berria / Nuevo mapa de los caminos de Ulía

Cristina Enea Fundazioak Uliako bideen plano berri bat argitaratu berri du. Ez da mapa soila, informazio gehigarria ere badu: Ingurumen, kultura eta historia. Hiru ibilbide azpimaratzen diuzte: GR-121, Uliako ibilbide zirkularra edota Donejakue bidearen zatia. Eskerrik asko!

La fundazión Cristina Enea acaba de publicarun nuevo  plano de caminos de Ulia. No es solamente un plano, también ofrece información complementaria sobre naturaleza, cultura e historia. Destacan tres reorridos: GR-121, recorrido ciccular de Ulía  y la parte del camino de Santiago.  Eskerrik asko!

Sinadurak: Ulian ehizarik ez / Firmas: No a la caza en Ulía

(Abajo en castellano)

EHIZARIK  EZ  ULIAN

Idatzi honen bitartez ULIAKO AUZO ELKARTEAK informatu nahi dizu, hurrengo egunetan Uliako mendian ehizaren praktika onartu daitekeela berriro.

Hegaztiak gustuko ditugu Ulialdean: arroketan, zuhaitzetan eta  balkoian

Hain zuzen ere, nahiz eta 1989garren urtean Donostiaren inguruan segurtasun zona bat definitu egin zen pertsonen segurtasuna bermatzeko asmotan eta Diputazioaren Foru Agindu baten bitartez 2012garren urtean zona hori handitu arren, Ehizaren Federazioak aurkeztutako errekurtso baten ondorioz aipatutako Foru Agindu hori, formaren akats baten ondorioz, baliogabeturik geratu da.

Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Diputazioak Agindu berri bat prestatu egin du eta 2014ko maiatzaren bitartean jendaurreko audientziaren epea ireki egin du. Epe honetan, Uliako mendian ehiza debekaturik egon dadin nahi dugunok parte har dezakegu lerro hauen azpian dagoen eskabidea bidaliz.

Guk pentsatzen dugu eskaera honen bitartez herri partaidetza oinarrizkoa izan daitekeela, ehizaren jardunaldia hiri-parke honen kanpoan behin-betiko gera dadin.

.

– – – – – – – – – – – – – – – — – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – –

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Donostiako eta Pasaiako udalerrien zati bat ehizarako segurtasun zona deklaratzeko Foru Agindua.

Jaun/Andrea……………………………………………………………………………………………………

…………………………………………………………………………………………………………

NAZ: ………………………………………………..

Helbidea:…………………………….………………..

Kalea:…………………………………………………………………………………………zbk:…………. Pisua: …….…. P.K. : ………………….………

Telefonoa ……………………….…………………

Posta elektronikoa …………………………………………………………….

HONAKO HAU ADIERAZTEN DU:

1) Uliako mendiak olgetarako hiri parkea da eta balore naturalistikoak eta babes berezia merezitako faunarako interesa duten eremuak dituela.

2) Mendia antolatzeko helburu nagusien artean aire zabaleko egoteko lekuak eta olgeta-aisialdira zuzendutako beste espazioak egokitzea agoela; eta baita ere, interes naturalistiko, paisajistiko edo kulturaleko elementuak eskura izateko oinezkoentzako ibilbideak egitea, elementu haien babespena bermatu ondoren,

3) Uliako mendian ehiza ez da ehiztariei bakarrik doakien gaia, baizik eta mendian ehizarekin bateraezinak diren beste erabilpenak garatzen dituzten hiritar guztiei ere.

Hori dela eta, honako hau eskatzen du:

Donostiako eta Pasaiako udalerrien zati bat ehizarako segurtasun zona deklaratzeko Foru Aginduari buruzko alegazio-idatzi hau epearen barruan aurkeztutakoa har dezala eta 2012ko uztailaren 26ko Agindu Foralaren ezarpen eta baldintzak berriro indarrean jar daitezela, Uliako mendian gaur egun indarrean dauden erabilpen orokorrak eta pertsonen segurtasun baldintzak bermatu ahal izateko.

Sinadura:

.

.

.

.

.

No a la práctica de la caza en Ulia

Mediante este escrito desde ULIAKO AUZO ELKARTEA queremos informar que a partir de próximas fechas el ejercicio de la caza en Ulía podría volver a estar permitido.

ZozoaEn Ulía nos gustan los pájaros en las rocas, en los árboles y en los balcones

Efectivamente, aunque en el año 1989 se definió un cinturón de seguridad alrededor de Donostia con el objeto de garantizar la seguridad de las personas, y a pesar de la ampliación de dicho cinturón en el año 2012 mediante una Orden Foral de la Diputación, como consecuencia de la presentación de un recurso por parte de la Federación de Caza, dicha Orden Foral ha sido anulada por un defecto de forma.

Es por este motivo por el que la Diputación Foral de Gipuzkoa ha redactado una nueva Orden, abriendo un periodo de audiencia pública durante este mes de Mayo de 2014. En este período, aquellas personas que estén a favor de que se mantenga la prohibición de la caza en el monte Ulia se pueden sumar a la petición que os adjuntamos bajo estas líneas.

Pensamos que la participación ciudadana mediante esta petición puede ser fundamental para excluir definitivamente la actividad de caza dentro de este parque periurbano.

– – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – –


DIPUTACIÓN FORAL DE GIPUZKOA

Orden Foral de declaración de zona de seguridad para la caza en parte de los términos municipales de Donostia y Pasaia

D/Dª……………………………………………………………………………………………………………………

Con DNI núm.………………………………………………..

Domiciliado/a en…………………………….……………….. Calle…………………………… ……………………………………número………….………piso…….…..CP………………….………

Teléfono……………………….……………………y

Correo electrónico …………………………………………………………….

EXPONE

1) Que el monte Ulia es un parque periurbano de uso recreativo, que posee valores naturalísticos y áreas de interés de la fauna, merecedoras del máximo grado de protección.

2) Que entre los objetivos generales de ordenación del este monte se encuentra el acondicionamiento de lugares y espacios destinados al ocio recreativo, y la disposición de itinerarios peatonales de acceso al entorno de los elementos de interés naturalístico, paisajístico o cultural, con las restricciones que su adecuada preservación aconseje

3) Que la caza en Ulia no es un asunto que afecta solo a los cazadores, sino también al conjunto de ciudadanos que realizan otros usos del monte incompatibles con la caza.

Por todo lo cual SOLICITA

Tenga por presentado en tiempo y forma el presente escrito de alegaciones a la Orden Foral de declaración de zona de seguridad para la caza en parte de los términos municipales de Donostia y Pasaia, instándole a restablecer los términos y condiciones de la Orden Foral de 26 de julio de 2012, en el sentido de garantizar la seguridad de las personas y los usos generales actualmente vigentes en el monte Ulia.

Firma:

.

.

.

.

Josetxo Mayor. Etorri igandean erakusketara / Ven el domingo a la exposición

Igandean Josetxo Mayorri eskainitako erakusketa inauguratuko du Cristina Enea Fundazioak Ulia Interpretazio Zentroan (goi-goian dago Ulian). Josetxok urte asko eman ditu Uliako bideak txukuntzen musu-truk. Erakusketako argazkiek eta dokumentalak bere lanari omenaldi izan nahi dute. Oso ideia ona Cristina Enea Fundazioarena!

Ekitaldia igandean, apirilak 13, eguerdiko 12:00etan izango da.
ESKERRIK ASKO Josetxo

JosetxoMayorLa Fundación Cristina Enea inaugurará este domingo en el Centro de Interpretación de Ulía (arriba del todo junto al tiro) una exposición dedicada a Josetxo Mayor. Este hombre durante muchos años ha estado arreglando los caminos de Ulía, sin cobrar nada, por afición. Las fotografías y el documental de la exposición pretenden ser un homenaje a su trabajo. ¡Qué buena iniciativa del centro de Interpretación! ¡Al César lo que es del César!

El acto tendrá lugar este domingo 13 de abril a las 12:00 del mediodía.
ESKERRIK ASKO Josetxo