San Juan gaua 2017

Urtero bezala San Juan gaua ospatuko dugu hilaren 23an, aurten ostirala:

17:00-19:00 Katalunia Plazan haur eta gazte festa
. . . . . . . . . .  (Groseko Haurtxoko eta Gaztelekua)
20:30  Saguesen festaren hasiera eskusoinuz girotua
20:30  Lore-banaketa (Bagera Elkartea)
21:00 Euskal dantzak (Eskola dantza-taldea)
21:30 “Queimada” (Casa de Galicia Elkartea)
22:30 Sua piztea
22:30 Erromeria (Obaneuke Taldea)
… eta arratsalde osoan zehar sardinada (Groseko jai batzordea)

Argazkiak:

 

Erakusketa: “Sagues: Arkitekturako ikasleen begiradak” // Exposición: “Sagüés: miradas del alumnado de arquitectura”

[EU]
Erakusketa: “Sagues: Arkitekturako ikasleen begiradak
Noiz: ekainaren 2tik 11ra.
Non: Saguesen  (Añarbeko Urak)

Sagues-eko urbanizazioari buruz UPV-EHUko Arkitekturako ikasleek egin dituzten proposamenak ikus daitezke. Udalak esan du Saguesen garatu behar duen hirigintza-proiektuaren oinarri izango direla. 60 grafiko ikus daitezke erakusketan: Sagues-en historia, egindako diagnosia eta  proposamenak. Ostiralean, ekainak 9, ikasleen eta “adineko pertsonen” proposamen trukaketa egingo da, iritziak eta ikuspuntu ezberdinak partekatuko dituzte.

Eneko Goia alkateak honakoa esan du: “Arkitektura eskolako ikasleen lanek kontuan hartzen dituzte Sagues diseinatzeko behar diren puntu nagusiak: hiria eta naturaren arteko bizikidetza; itsasoaren presentzia; gune publikoen eta etxebizitzen arteko bizikidetza; gunea aisialdirako erabilgarri izatea; gune funtzionala eta ekipamenduak dituen gunea; eta hiriari amaiera naturala ematea”.

[ES]
Exposición: “Sagüés: miradas del alumnado de arquitectura
Fechas: Esta semana, hasta el domingo 11 de junio
Dónde: Sagüés, edificio de Aguas de Añarbe

Esta semana, hasta el domingo 11 de junio, se puede visitar en Sagüés una exposición con   proyectos de quinto curso del grado de Arquitectura, servirán como base teórica para la definición del barrio que elaborará el Ayuntamiento.  Son 60 paneles sobre historia, diagnóstico y propuestas. El viernes 9 de junio se celebrará un intercambio de propuestas entre los alumnos y personas mayores, que realizarán un contraste de puntos de vista sobre las posibles fórmulas de urbanización de Sagüés.

Según Eneko Goia, las reflexiones planteadas por el alumnado de Arquitectura “tocan los puntos principales que se tienen que conjugar en el diseño integral de Sagües: la convivencia entre ciudad y naturaleza, la presencia del mar, la cohabitación de espacios públicos y zonas residenciales, la utilización del espacio como zona de esparcimiento y zona funcional y de equipamiento, así como su carácter de cierre o remate natural de la ciudad”.

Uliara irteera (2017-06-04) // Salida a Ulia (04-06-2017)

[EU]
Ekainaren 5ean ospatzen da mundu mailan ingurumen eguna. Ospakizun hau kontutan hartuz, bezperan, ekainaren 4ean, Ulia mendiko elementu naturalak balioan jartzeko asmoz eta hiria eta mendiaren arteko harremanak lantzeko eta aztertzeko, irteera erraz bat, senderismo irteera bat, antolatuko dugu Uliako Auzo Elkartearekin batera. Gidaria Marko Sierra ingeniari agronomoa izango da.
Hitzordua: 9:00
Non: Okendoko Kulturetxea.
Amaiera: 13:00 Okendoko Kulturetxean.

[ES]
El 5 de junio se celebra el día mundial del medio ambiente. Teniendo en cuenta esta celebración, la víspera, el 4 de junio, con la intención de poner en valor los elementos naturales presentes en el monte, y para analizar las relaciones entre la ciudad y el monte, la Asociación de Vecinos de Ulia organiza una excursión fácil, guiada, de senderismo. El guía será Marko Sierra, ingeniero agrónomo.
Cita: 9:00 Casa de Cultura de Okendo
Finalización: 13:00 Okendo

Igandean bisitak ur-biltegietara (2017-05-28)// El domingo visitas a los depósitos de agua

[EU]
Oraindik geratzen dira toki batzuk iganderako ur-biltegietako bisitetan. Etorri nahi baduzu, klik egin eta eman izena hemen. Ahal baduzue 9:30eko txandan etorri, txanda hori libreago dago eta ordu horretan eguzkia zuzenean sartzen da leihoetatik, argi naturalarekin oso berezia da. Euskarazko taldeetan eta 9:30eko erdarazkoan toki batzuk daude oraindik.
apiriletik 200 lagun edo egon dira ikusten. 30 lagunentzako tokia dago oraindik.

Gainera, parkea ere ikusi ahal izango duzue gero. Non ari dira jazten Sanjoan bezperan Saguesen banatuko diren loreak, Bagera taldekoek zaintzen dituztenak? Non daude milioi eurotan baloratuta dauden magnolioak, haginak eta zedroak? Txantxikuak? Negutegiak? Parkea zoragarri dago. Lehengo bisitan Andres Nagel eskultore donostiarra etorri zen 🙂


[ES]
Todavía quedan algunas plazas para las visitas del domingo.  El turno en casgtellano con plazas es el de las 9:30. Tener en cuenta que a esa hora el sol entra directamente por la ventanas del depósito y que esa imagen dentro del depósito es muy especial. Si estás interesado en venir a esa hora este domingo apúntate AQUÏ.

Además, también podrás visitar luego el parque. ¿Dónde están creciendo las flores que se regalarán la noche se San Juan en Sagüés? ¿Dónde están esos magnolios, tejos y cedros valorados en millones de euros? ¿Los sapos parteros? ¿Invernaderos?

En la visita del 14 de mayo participó el famoso escultor donostiarra Andrés Nagel.

Andres Nagel eskultorea erdian parkea bisitatzen (2017-05-14)

SOS PARKEA (Diario Vasco, 2017-05-17)

Honela idatzi zuen Aritz Gorrotxategi-k lehengo astean Diario Vasco egunkarian, azken orriko ‘Plaza de Gipuzkoa’ zutabean. Irakur, irakur ezazu, beste azalpenik ez du behar.

SOS PARKEA
“Uliako Mintegien parkea erdi ezkutua dago. Arzak jatetxetik behera egiten baduzue, Grosera bidean, Uliara daraman errepidearen parean hain justu, hesiz eta adaburuz inguratutako gune bat ikusiko duzue. Hortxe dago parke bat, kanpoaldean SOS leloa daraman kartel bat duela. Izan ere, zenbait animalia espezie bezala parkeak ere desagertzeko zorian egon baitaitezke.

Donostiako lorategiek hornitzeko haztegi gisa erabiltzen zen, baina 2007 itxi zuten. Hortik aurrera, Uliako auzo elkarteak gogor lan egin zuen leku hura parke bihurtu eta hiritar guztien eskura jartzeko. Ez da parke arrunta. Are gehiago, duela mende bat Jose Goikoa arkitektoa edota Pierre Ducasse lorezain-maisua profesionalek diseinaturiko parkea da, eta ohiko estereotipoetatik ihes egiten du. Haurrei jolas ezberdinetan askatasunean murgiltzeko aukera ematen die: hondarguneak, baratzak, bizikleten gurpilekin egindako hamakak, etxeko tresnekin egindako musika instrumentuak… Bestalde, parkearen balioa berrestera etorri zen Aranzadi Zientzia Elkarteak guneari buruz egindako txostena, etxalde osoaren aberastasuna aitortzen zuena. Hain zuzen ere, joan den asteburuan ospatu zen parkean udaberriko jaialdia, jendetsua inondik ere.

Kontua da Udalak parkea urbanizatzeko asmoa duela, eta Hiria Antolatzeko Plan Orokorrean lur eremuaren urbanizazioa aurreikusten dela. Auzokoak eta hainbat hiritar ekimen horren aurka ari dira borrokan. Egia esan, nekez imajina dezakegun apartamentu sorta bat Alderdi Eder dagoen tokian, edota Kristina-Enea urbanizatuta. Pena litzateke udalak bide hori hartzea eta berdegune hori hondatzea. Batez ere, Donostian bertan horrenbeste etxe hutsik egonda.

Los árboles del parque de Viveros valen más de 22 millones

Lee el informe aquí.

La Asociación de Vecinos encargó a Viveros Pagola que hiciera una estimación sobre el valor de los árboles ornamentales del parque de Viveros de Ulía. Ya tenemos el informe, puedes leerlo aquí.

Como bien se explica en el informe es muy dfícil calcular el valor de los árboles, ya que es imposible medir su valor social o ecológico. De cualquier manera, en el informe se ha hecho una estimación del valor siguiendo el método denominado Norma de Granada. Este método propone una fórmula para valorar árboles sustituibles y otra forma para no-sustituibles. La no sustituibilidad se refiere a la imposibilidad de encontrar un árbol procedente de vivero, de igual tamaño y características. En la fórmula se utilizan las características del árbol: altura, perímetro de tronco, estado sanitario…

56 zuhaitz ordezkaezinak eta ordezka litezkeen beste 66

Y mira, mira que valoración tan alta hacen del parque:

  • Los árboles no-sustituíbles son 56,
    y su valor… 21.958.383 €
    ¡Tenemos 56 árboles de gran valor!
  • Los árboles sustituíbles son 66,
    y su valor…      419.321 €

En total tenemos 122 árboles de gran interés  y su valor pasa de 22 millones (22.377.705,07 €)

Siempre hemos dicho que este parque es un tesoro… ¿AHORA LOS EXPERTOS NOS LO CONFIRMAN!

¿Y es aquí donde quieren construir casas?

Parkeko 20 zuhaitz baliotsuenak

22 milioi €: Mintegietako parkeko zuhaitzen balioa

Uliako Auzo Elkarteak MIntegietako parkeko zuhaitzen balioa estimatzeko eskatu dio Viveros Pagola-ri. Ikusi txostena hemen.

Txostenean oso ondo azaltzen den bezala, zaila da zuhaitzen balioa neurtzea, ezin baita eurotan neurtu zuhaitzek duten balio soziala edo ekologikoa. Hala ere, estimazio bat egin dute, eta horretarako erabili dute zuhaitz apaingarriak baloratzeko Granada Araua izeneko metodoa. Arau horrek bereizten ditu batetik zein diren ordeztu daitezkeen zuhaitzak, eta bestetik zeintzuk diren ordezkaezinak. Zuhaitz bat ordezkaezina da ezinezkoa bada mintegi batean hazitako antzeko zuhaitz bat lortzea. Formula zehatzak daude era bateko eta besteko zuhaitzen balioa kalkulatzeko. Zuhaitzaren ezaugarriak erabiltzen dira: altuera, enborraren perimetroa, osasun-maila…

56 zuhaitz ordezkaezinak eta ordezka litezkeen beste 66

Eta entzun, entzun zein balorazio handia ematen dioten parkeari:

  • Zuhaitz ordezkaezinak 56 dira.
    eta beren balioa… 21.958.383 €
    Balio itzeleko berrogeita hamasei zuhaitz ditugu!
  • Ordeztu litezkeen zuhaitzak 66 dira.
    eta beren balioa…      419.321 €

Beraz guztira 122 zuhaitz dotore ditugu parkean eta beren balioa 22 milioi euro baino gehiago (22.377.705,07 €)

Beti esan dugu altxorra dela parke hau… ADITUEK KONFIRMATU DIGUTE ORAIN!

Eta etxeak eraiki nahi dituzte hemen?

Parkeko 20 zuhaitz baliotsuenak

 

Udaberriko jaia igandean // Fiesta de Primavera en el parque Viveros de Ulia (2017-05-14)

[EU]
Igandean  Udaberriko Jaialdia izango dugu parkean. 11:00etatik aurrera!
Musika ugari, joku ugari, egitasmo ugari… eta dirudienez, jai-giro EDERRA!
3 kontzertu; 3 tailer + udaberriko landaketa; parkean bertan garatzen diren proiektuen aurkezpenak; yoga; piknik eta Josetxo Mayorri egingo diogun bihotz-bihotzezko omenaldia. Datu gehiago HEMEN.
[ES]
Fiesta de Primavera en el parque el domingo 14 de mayo
3 conciertos; 3 talleres + la plantación de primavera; presentación de los proyectos gestados en el parque; yoga; picnic y un homenaje muy sentido y dedicado a Josetxo Mayor, “el ingeniero de caminos del monte ULIA. Más información AQUÍ.

¡Como siempre… a ti también te esperamos! Nos vemos el domingo. 🙃💚💚💚

Maiatza-ekainean ur-biltegiak bisitatzeko eskaerak // Visitas a los depósitos de agua en mayo-junio

[EU]
Ur biltegiak ikusteko bisita gehiago antolatu ditugu (maiatzaren 14an eta 28an, eta ekainaren 18an). Etorri nahi baduzu, telefonoz eskatu (943279953) edo klik egin eta eman izena hemen.

Gainera, paraleloan txango gidatuak izango dira parkeko historia, zuhaitzak, zapaburuak eta negutegiak ezagutzeko. Parkea zoragarri dago.


[ES]
Hemos organizado visitas a los depósitos de agua para el 14 y 28 de mayo, y para el 18 de junio. Si estás interesado en visitar el parque y los depósitos de agua, apúntate llamando a este teléfono (943279953) o por medio de este enlace.

Además, habrá visitas guiadas sobre la historia del parque, renacuajos, árboles e invernaderos.

Josetxo Mayor, bizitza bat Uliari emana // Una vida dedicada a Ulía

Lehengo astean hil zitzaigun Josetxo Mayor. Omenaldi gisa, gure egiten ditugu Irutxuloko Hitza-k atzo argitaratu zituen artikuluak, ezin hobeak dira. Irakurri:

  • Bizitza bat Uliari emana (Irutxuloko Hitza, 2017-05-05)[…] Uliako auzo elkarteko Maribi Iartzak pena handiz jaso du Josetxo Mayorren heriotzaren albistea: «Ulian paseoan ibiltzen garenok asko genuen Josetxo. Mendia berreskuratzeko egin duen lana erraldoia izan da, eta pertsona oso atsegina zen».[…]
  • Uliako paisaian geratu da bere aztarna” (Ander Izagirre, kazetaria eta ‘Cuidadores de mundos’ liburuaren egile)
    […] Josetxoren zein ezaugarri nabarmenduko zenuke?
    Oso zehatza zen bere lanean eta  mimoarekin handiarekin zaintzen zuen Ulia. Eta eremu guztia nola ezagutzen zuen izugarria zen. ‘Hemen harri hauek ondo jarri nituen beste egunean, eta norbaitek mugitu egin ditu’, esan zidan bidean gindoazela, eta eta haserretu egin zen. Orduan ohartu nintzen Ulian norbaitek harri bat mugitzen bazuen Josetxo konturatu egiten zela. Zuhaitz bakoitza ezagutzen zuen. Harri bakoitzaren biografia kontatu zezakeen, eta arreta eman zidan. […]